Apostasia

Apostasia (latinez apostasĭa, eta grekeraz ἀπoστασία; euskaraz "desertatu" edo "altxatu/jaiki" esan nahi du, απο, apo, "kanpo, at" eta στασις, stasis, "kokapena", literalki "zerbaitetik kanpo jartzea") edo fede-ukamena norberaren erlijioa izandakoaren ukazioa da. Hitzak berak esanahi ezberdinak ditu: alde batetik ordena erlijioso edo ikastetxe batetik atera edota hura abandonatzea izan liteke; bestetik, elizgizona izatea laga duen pertsona, bere apaiz-lekame betebeharrak alde batera utzita, edo oro har, sinesmen, erlijio- iritzi edo dotrina bat beste batekin aldatzeari ere deitzen zaio.

Espainian Apostasia Kolektiboaren aldeko kanpainaren logotipoa, Eliza Katolikoaren desbideratzea eskatzen duena
Apostasiaren ondorioz heriotza zigorra duten estatuak

Horrebestez, adiera hauek guztiek esanahi orokor bat dutela ikus daiteke. Heresiaren aurrean, apostasiak jatorrizko dotrinaren erabateko uztea edo ukatzea dakar. Hots, dotrinaren dogma jakin bat ukatu beharrean, dogma osoa ukatzen da. Apostatak dotrina osoa ukatu eta hereseak dotrinaren zati bat ukatzen du, jentilek, ordea, ez dute dotrina hori inoiz ezagutu edota ez dira haren irakaspenetan inoiz hasiak edo hezituak izan.

Adibidez, Juliano erromatar enperadora kristautasunean hezi zen, baina paganismora itzuli eta antzinako kultuak berrezartzea erabaki zuen, ondorioz, Juliano Apostata (361-363) ezizena jaso zuen.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.