Apoptosi
Apoptosia (grezieratik apo, "urruti" + ptosis, "erori") ausazko izaera duen zelularen heriotza programatua da, populazio zelularra fisiologikoki erregulatzeko modu bat da. Grezieratik datorren terminoa da apoptosia eta zuhaitz hostoen erorketa esan nahi du. Nekrosia da zelulak hiltzeko beste prozesu mota.
Apoptosiak oso funtzio garrantzitsua du organismoetan, kaltetutako zelulak suntsitzea posible egiten baitu, minbizia bezalako gaixotasunak agertzea saihestuz, kaltetutako zelula baten kontrolik gabeko errepikatzearen ondorioz.
Seinale genetikoek jartzen dute martxan apoptosia, normalean onkogeneek. Hauek apoptosia gertatzeko seinale aktiboak martxan jar ditzakete edo biziraupen estimuluak inhibitu.
Heriotza zelular programatuak garrantzi handia du ugaztunen garapenean zehar, morfogenesi eta organogenesi etapa desberdinetan parte hartzen du. Esaterako, gorputz adarren eraketan (eskuak paleta antzera eratzen dira eta ondoren, behatzen arteko zelulak hil egiten dira), nerbio-sistemaren garapenean (neurona ugari hil behar dira nerbio-sistemaren garapena era egokian burutzeko), immunitate-sistemaren garapenean (T linfozito autoerreaktiboak hil behar dira)...
Apoptosiaren helburua beharrezkoak ez diren edo arriskutsuak gerta daitezkeen zelulak desagerraraztea da, baina beste zeluletan kalteak eragin gabe. Beraz, heriotza zelular fisiologikoa da eta ez patologikoa.
Apoptosian zelula mintzak zeiosia izeneko prozesua jasaten du:
- Zelula mintzak gaitasun osmotikoa mantentzen du
- Zitoplasma uzkurtu egiten da eta RNA degradatu
- Zelula nukleo kondentsatu egiten da
- Kromatina hainbat esferatan banatzen da
- Lehertu egiten da
- Makrofagoek zelula apoptosikoa ezagutu eta irentsi egiten dute
Kanpo estekak
Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian |