Apolo Palatinarraren Tenplua

Apolo Palatinarraren Tenplua (Apollo Palatinus), Erromako zazpi muinoetako bat zen Palatino muinoan zegoen, Augusto enperadoreak Apoloren omenez eraikitako lehena eta Erroman eraikitako bigarrena zelarik, Apolo Sosianusen ondoren. Tenplua, Zibelesen tenpluaren ondoan zegoen, Palatinoan.

Tenpluaren zenbait aztarna.

Deskribapena

Eraikinaren hondakinak, 1960ko hamarkadan industu zituen Gianfilippo Carettonik, Zirku Nagusira okertutako gune malkartsu batean. Tenpluaren barrutia (Apollinis gunea), terraza artifizial bat zen (70x30), opusaren quadratumeko azpiegituretan bermatua. "Mironen aldra" deritzon eskultura multzoarekin fronte eginiko aldare bat izan zuen, landutako oinarri baten ondoan zegoena. Terrazaren iparraldeko zatian, tenplua podium altu batean altxatua izan zen, toska eta trabertinozko blokeez eraikia atal eramaleetan eta zementuz beste aldetik.

Tenplua, berez, Carrarako haitzurdinez egina zegoen, aurrealdean zutabe fatxada bat zuela, eta ordena bera zutabe erdietan jarraitua kanpoko hormen aurka.

Indusketetan, terrakotazko lauza polikromatu ezberdinak, gai mitologiko ezberdinak erakutsiz berreskuratuak izan ziren.

Ondoan duen liburutegia, Forma Urbisaren arabera, bi pasabidetatik abiatua eraiki zen, hormak, zutabe hilara batez apainduak zeudelarik.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.