Apollo 14

Apollo 14, teknikoki AS-509 deitua, AEBetako Apollo programaren zortzigarren misio eskifatua izan zen, Ilargiaren azalean pausatu zen hirugarrena.

Apollo 14
Fabrikazioa
FabrikatzaileaNorth American Aviation (en) Itzuli eta Grumman (en) Itzuli
Historia
AurrekoaApollo 13
HurrengoaApollo 15
Docking and berthing of spacecraft1971ko otsailaren 1a - 1971ko otsailaren 5a
Orbital activity1971ko otsailaren 4a - 1971ko otsailaren 7a
Ilargiratzea1971ko otsailaren 5a - 1971ko otsailaren 6a
Docking and berthing of spacecraft1971ko otsailaren 6a - 1971ko otsailaren 6a
Espazio jaurtiketa 1971ko urtarrilaren 31
Splashdown 1971ko otsailaren 9a
KudeatzaileaNASA
Honen parteApollo programa
Masa50.404,1 kg eta 5.207,8 kg
Identifikazioa
Dei-kodeaKitty Hawk eta Antares

1971ko urtarrilaren 31n Ilargira jaurti zen, Saturn 5 suziri bat erabiliz. Fra Mauro izeneko aldean ilargiratu zen, 3,7ºH 17,5M koordenatuetan. Tripulazioa honakoek osatzen zuten: Alan B. Shephard, Edgar Mitchell eta Stuart Roosak, azken hau zerbitzu eta aginte-modulua (CSM, "Kitti Hawk deitua) zegoelarik.

Ilargian egin zituzten espazio ibilaldietan, Shephard eta Mitchellek ALSEP izeneko estazio zientifikoa instalatu zuten eta Ilargiko 43kg harri eta hauts bildu zituzten, MET ibilgailua erabilita. Gainera, Ilargiaren barrualdeko elementuak aztertzeko, Saturn suziriaren hirugarren fasea Ilargiarekin talka egin zuen eta 13 leherkari jarri ziren, aurreko Apolo misioetan ipinitako sondek eta sismometroek datu interesgarriak hartuko zituztelakoan. Ekintza horrekin, Ilargia konposatzen duten elementuak sakonean aztertu ziren, eta lehen existitzen ez ziren konposatuak lortu.

Bitxitasun moduan, bertan utzi zuten pakete txiki bat, Biblia mikrofilm eran barruan zuena. Halaber, ezaguna da Alan Shephardek egin zuena: golf makila batekin pilota bat jaurti. Ildo beretik, Stuart A. Roosak, bere ekipaje pertsonalean 450 hazi eraman zituen, Ilargitik bueltatzean horien hazkundea nolakoa izango zen ikusteko. Hazi horietatik sortu ziren zuhaitzak Moon Trees izenarekin ezagunak izan dira. Misioa 1971ko otsailaren 9an amaitu zen, ontziak 34 ilargi orbita baino gehiago egin ostean.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.