Apollo 9
Apollo 9 Apollo programaren bederatzigarren hegaldia izan zen. 1969ko martxoaren 3an jaurti zuten. Ilargiratze-moduluaren egiaztapena burutzeko arduraduna izan zen. Apollo programaren hirugarren misioa eskifatua bilakatu zen. Taldea James McDivittek komandantea, David. R. Scottek eta Russell L. Schweickartek osatzen zuten, zeinek astronautak Ilargiaren lurrazalean pausatu behar zituen bidaia-lekua erabili zuten.
Apollo 9 | |
---|---|
Fabrikazioa | |
Fabrikatzailea | Rockwell International (en) eta Grumman (en) |
Historia | |
Aurrekoa | Apollo 8 |
Hurrengoa | Apollo 10 |
Ontziz-kanpoko ibilaldia | |
Docking and berthing of spacecraft | 1969ko martxoaren 3a - 1969ko martxoaren 7a |
Docking and berthing of spacecraft | 1969ko martxoaren 7a - 1969ko martxoaren 7a |
Espazio jaurtiketa | 1969ko martxoaren 3a |
Splashdown | 1969ko martxoaren 13a |
Kudeatzailea | NASA |
Honen parte | Apollo programa |
Masa | 43.196 kg eta 5.032 kg |
Identifikazioa | |
Dei-kodea | Gumdrop eta Spider |
Schweickartek espaziora irten zuen 37 minutuko egonaldia betez. Bertan Ilargirako jaitsieran erabili behar izango zen espazio jantzia probatu zuen, garaiko 100.000 dolar balio zuena.
150ºc-130 °C arteko tenperaturak jasateko gai ziren ekipamendu autonomo hauek 100.000 km/h abiaduran jaisten zuten mikrometeoritoen talka jasan behar zuten. Halaber, komunikazioak eta hiru ordurako bizi-sostengua (oxigenoa) bermatu behar zituen. Bestalde, Spider ilargiratze-moduluarekin muntaia perfektua lortu zen, Gumdrop aginte-modulutik urruntzen zelarik 160km-ko distantziara.
Azkenik, 1969ko martxoaren 13an itsasoratu zuen Lurraren inguruan 151 orbita osatu ostean eta 241 orduko hegaldia betez.