Apokope
Apokope hitz baten bukaeran silaba, letra edo fonema bat edo gehiago kentzea da.[1] Etimologiaz, antzinako grezierazko ἀποκοπή, «apokope», hitzetik dator, moztea esan nahi duena. Elipsi moat bat da eta poesian lizentzia metrikoaren moduan erabilia izan da, adibidez hitz bat bokalez bukatzen denean eta hurrengoa ere bokalez hasten denean.
Adibideak
Izen arruntak:
- uni: unibertsitatea
- insti: institutua
- poli: polizia
- boli: boligrafoa
- frigo: frigorifikoa
- bizi: bizikleta
Izen propioak:
- Kris: Kristina
- Izar: Izarne
- Esti: Estibalitz
- Joxemi: Joxe Migel
Erreferentziak
- Xabier Altzibarren artikulua, 62.or.
Bibliografia
- Euskaltzaindia: Literatura Terminoen Hiztegia. Bilbo: 2008. Xabier Altzibarren artikulua, 62-63 or.
- Angelo Marchese eta Joaquín Forradellas: Diccionario de retórica, crítica y terminología literaria. Bartzelona: Ariel, 1982.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.