Apokalipsiaren Lau Zaldunak
Apokalipsiaren Lau Zaldunak Apokalipsia liburuko 6. kapituluaren hasieran deskribatzen diren zaldunak dira. Kapitulu honek azaltzen duenez, Jainkoaren eskuineko eskuan zazpi zigiluz zigilatutako liburua legoke, Jesusek zazpi horietako lehenbiziko lau zigiluak irekiko ditu, honela zaldi zuri, gorri, beltz eta zurbilen gainean doazen pizti hauek askatuko dituelarik. Exegesiaren arabera, izurria, gerra, gosea eta heriotza lirateke. Biblian lau zaldun hauetako azkenekoa bakarrik bere izenaz deitua da: Herio.
Euren aipamena biblian
« | BILDOTSAK ZIGILUAK IREKI
Gero, Bildotsak zazpi zigiluetarik lehena ireki zuela ikusi nuen, eta lau izaki bizidunetatik lehenengoak trumoi antzeko ahotsez hau esaten zuela entzun nuen: «Zatoz». Begiratu eta zaldi zuri bat ikusi nuen. Zaldiaren gainekoak uztaia zeukan; Jainkoak koroa eman zion, eta hura, beti garaile, berriro ere garaitzera atera zen. |
» |
Apokalipsia 6:1-8[1] |
Erreferentziak
- Apokalipsia 6:1-8. Bildotsak zigiluak ireki. Biblia interneten.