Apis
Apis edo Hapis zezen-itxuraz irudikatu ohi den Egiptoko jainkoa izan zen. Batzuetan, Rarekin elkartua denean, eguzki-diskoa darama adar artean. Menfisen gurtua zen, eta hasieran emankortasunaren jainko bat izan zen. Laster Ptah-rekin, Menfisko jainko nagusiarekin, elkartu zuten, eta geroago Osirisekin, Osiris-Apis, lur azpiko munduaren eta hildakoen jainko gisa ohoratua izanik. Ezaugarri bereziak (beltzuneak larru zurian) agertzen zituen zezen sakratua zen, eta jainko munduratutzat hartua; Ptah-ren tenpluaren ondoko ukuiluan hazten zuten eta hiltzean baltsamatu eta ohore handitan lurperatu ohi zuten, Serapeum izeneko nekropoli berezian.
Apis | |
---|---|
Antzinako Egiptoko erlijioa | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.