Apirilaren 8
Apirilaren 8a gregoriotar egutegiaren urteko laurogeita hamazortzigarren eguna da, 99.a bisurteetan. 267 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1976 – ETAk, Angel Berazadi Urbe, Donostiako Sigma lantegiko industriala erail zuen Elgoibarren. ETAk eraildako lehenengo bahitua izan zen.
- 2010 – Eibarko lau gazte hil ziren Elgoibarren izandako auto-istripu larrian.
- 2017 – ETAren armagabetzea gauzatu zen, bakegileen parte hartzearekin.
Mundua
- 1271 – Sirian, Baibars I.ak Zaldunen Krak konkistatu zuen.
- 2010 – Errusiako eta AEBetako zientzialari talde batek taula periodikoaren 117. elementua atzeman zuen historian lehen aldiz.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1950 –
- Entre Sevilla y Triana (euskaraz: Sevilla eta Triana artean), Pablo Sorozabalen musika eta Luis Fernández Sevilla eta Luis Tejedor Pérez libretoa duen zarzuela estreinatu zen Madrilgo Circo Pricen.
- La condesa de la aguja y el dedal (euskaraz: Orratza eta titarearen kondesa), Jesus Guridiren musika eta Jesús María Arozamena eta Adolfo Torradoren libretoa duen zarzuela estreinatu zen Madrilgo Teatro Madrid antzokian.
- 1990eko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Manolo Arozena, Joxe Fermin Argiñarena, Euxebio Fagoaga Fagoaga I eta Antonio Olanok osatutako taldeak jantzi zuen txapela.
- 2001 – Martxoaren 29an Gasteizen hasitako 12. Korrikari amaiera eman zitzaion Baionan.
- 2017ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Julio Sotok jantzi zuen txapela laugarren aldiz.
Mundua
- 1820 – Milos uhartean Venus Miloskoa aurkitu zen.
- 1990 – AEBko CBS telebista katean Twin Peaks telesaila estreinekoz aireratu zen.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 1911 – Heike Kamerlingh Onnes fisikariak supereroankortasuna aurkitu zuen.
- 2007 – Debian Linux banaketaren Etch bertsio egonkorra kaleratu zen.
Kirolak
Euskal Herria
- 1903 – Athleticek Real Madrili 3-2 irabazi eta Futboleko Espainiako Errege Koparen lehen finala irabazi zuen.
- 2005 – Danilo Di Luca txirrindulariak 45. Euskal Herriko Itzulia irabazi zuen.
- 2006 – Jose Angel Gomez Marchantek 2006ko Euskal Herriko Itzulia irabazi zuen.
- 2017ko Euskal Herriko Itzulia: Alejandro Valverde espainiarra irabazle, Alberto Contador espainiarra bigarren eta Ion Izagirre euskalduna hirugarren.
- 2018 –
- 2018ko Udaberriko Klasikoa: Andrey Amador kostarrikarra garaile.
- 2018ko Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusia: Ezkurdia-Zabaleta bikotea txapeldun, Elezkano II.a-Rezusta bikoteari 22-9 irabazi ondoren.
Mundua
- 1912ko Bost Nazioen Txapelketa: Ingalaterrak eta Irlandak garaipen partekatua eskuratu zuten.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1696 – Joan Batista Gamiz, euskal idazlea (h. 1773).
- 1852 – Daniel Zuloaga, gipuzkoar margolari eta zeramikaria, Madrilen (h. 1921).
- 1886 – Alberto Alcocer Ribacoba, bizkaitar abokatu eta politikaria (h. 1957).
- 1900 –
- Matias Aranzabal, gipuzkoar futbolaria (h. 1963).
- Frantziska Astibia, euskal militantea, idazlea eta itzultzailea (h. 1964).
- 1901 – Macaria Iriarte, arabar ipuin eta kontakizun folklorikoen kontalaria (h. 1992).
- 1909 – José María Castellanos, Athleticeko bizkaitar futbolaria (h. 1973).
- 1923 – José Gallego, gipuzkoar futbolaria, Ingalaterran aritutakoa (h. 2006).
- 1941 – Alfredo Amestoy, bizkaitar kazetaria.
- 1951 – Xabier Agirre Lopez, arabar politikaria, Arabako Ahaldun Nagusia (h. 2021).
- 1953 – Pedro María Uribe-Etxebarria, arabar botanikaria (h. 2013).
- 1959 – Txiki Idoate, nafar idazlea (h. 2009).
- 1961 – Mila Aierbe, gipuzkoar astrologo-iragarlea.
- 1962 – Balbino Sáenz, gipuzkoar ETAkidea.
- 1970 – Amaia Cía Abascal, gaztelaniazko haur literaturaren idazle nafarra.
- 1974 – Idoia Torregarai, gipuzkoar kazetaria, komunikazio-arduraduna eta umorista.
- 1976 – Ricardo Sanzol, nafar futbolari ohia.
- 1982 – Carol Miranda, nafar futbolari ohia.
- 1984 –
- Mikel Agirrezabalaga, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- Patricia Elorza, arabar eskubaloi jokalaria.
- 1993 – Mikel Vesga, arabar futbolaria.
- 1994 –
- Iker Hernández, gipuzkoar futbolaria.
- Lourdes Oiarbide, arabar txirrindularia.
- 1995 – Lierni Lekuona, gipuzkoar txirrindularia.
- 1997 - Álvaro Iso, nafar futbolaria.
- 2000 – Xabier Berasategi, gipuzkoar txirrindularia.
- 2003 – Ibon Ispizua, bizkaitar futbolaria.
Mundua
- 1320 – Petri I.a, Portugalgo Erregea (h. 1367).
- 1460 – Juan Ponce de León, espainiar itsasgizona eta konkistatzailea (h. 1521).
- 1605 – Filipe IV.a Espainiakoa, Espainiako erregea eta Portugalgo erregea (h. 1665).
- 1692 – Giuseppe Tartini, italiar musikagilea eta biolinista (h. 1770).
- 1761 – Gilen Josef Chaminade, frantziar apaiz katolikoa, Mariaren Lagundiaren eta Marianista Familiaren sortzailea (h. 1850).
- 1798 – Dionysios Solomos, Greziako poeta nazionala (h. 1857).
- 1818 –
- August Wilhelm von Hofmann, alemaniar kimikaria (h. 1892).
- Kristian IX.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea (h. 1906).
- 1827 – Barbara Bodichon, britainiar, pedagogo, artista eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea (h. 1891).
- 1853 – Laura Alberta Linton, estatubatuar kimikari eta medikua (h. 1915).
- 1859 –
- Edmund Husserl, alemaniar filosofoa (h. 1938).
- Teodor Teodorov, Bulgariako lehen ministroa (h. 1924).
- 1863 – Josep Llimona i Bruguera, kataluniar eskultorea, Kataluniako modernismoaren artista nagusietariko bat (h. 1934).
- 1869 – Harvey Williams Cushing, estatubatuar sendagilea (h. 1939).
- 1875 – Alberto I.a Belgikakoa, Belgikako erregea (h. 1934).
- 1884 – Blanche Stuart Scott, Estatu Batuetako lehen emakume hegazkinlaria (h. 1970).
- 1885 – Juana Teresa Juega López, galiziar poeta (h. 1979).
- 1886 –
- Margaret Ayer Barnes, estatubatuar eleberrigile eta antzerkigilea (h. 1967).
- Dolores García-Negrete Ruiz Zarco, espainiar politikaria (h. 1940).
- 1892 –
- Richard Neutra, austriar-estatubatuar arkitektoa (h. 1970).
- Mary Pickford, kanadar-estatubatuar aktorea eta United Artists estudioaren fundatzailea (h. 1979)
- 1898 – Achille Van Acker, Belgikako lehen ministroa (h. 1975).
- 1901 – Jean Prouvé, frantziar arkitekto eta diseinatzailea (h. 1984)
- 1902 – Andrew Irvine, britainiar mendizalea, agian Everest mendia eskalatzen lehena (h. 1924).
- 1904 – John Hicks, ingeles ekonomista, 1972ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 1989).
- 1909 – John Fante, estatubatuar idazle eta gidoilaria (h. 1983).
- 1911 –
- Melvin Calvin, estatubatuar kimikaria, 1961eko Kimikako Nobel Saria (h. 1997).
- Emil Cioran, errumaniar jatorriko frantsesezko idazle eta filosofoa (h. 1995).
- 1912 –
- Julián Berrendero, El negro de los ojos azules, espainiar txirrindularia (h. 1995).
- Sonja Henie, norvegiar izotz patinatzailea eta aktorea (h. 1969).
- 1913 – Sourou-Migan Apithy, Dahomeyko presidentea (h. 1989).
- 1914 – María Félix, La Doña, mexikar aktorea (h. 2002).
- 1918 – Betty Ford, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen Dama (h. 2011).
- 1919 – Ian Smith, Rhodesiako (gaur egun Zambia eta Zimbabwe) lehen ministroa (h. 2007).
- 1921 – Franco Corelli, italiar tenorra (h. 2003).
- 1924 – Marisa Sanches, brasildar aktore, abeslari eta esataria (h. 2002).
- 1929 –
- Bartolomé Benassar, frantziar historialari eta hispanista (h. 2018).
- Jacques Brel, belgikar abeslari, kantautore eta aktorea (h. 1978).
- 1930 – Karlos Hugo Borboi-Parmakoa, Parmako duke eta erregegai karlista (h. 2010).
- 1932 –
- József Antall, Hungariako lehen ministroa (h. 1993).
- Iskandar Johorrekoa, Johorreko sultan eta Malaysiako erregea (h. 2010).
- Jean-Paul Rappeneau, frantziar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- 1933 – Thomas Ming Swi Chang, kanadar medikua, zelula artifizialaren asmatzailea.
- 1934 – Kisho Kurokawa, japoniar arkitektoa (h. 2007).
- 1938 – Kofi Annan, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia eta 2001eko Bakearen Nobel Saria (h. 2018).
- 1940 – John Havlicek, estatubatuar saskibaloi jokalaria (h. 2019).
- 1941 – Vivienne Westwood, britaniar diseinugile eta enpresaria (h. 2022).
- 1943 – Luis Fernando Orozco, kolonbiar aktorea (h. 2020).
- 1944 –
- Masanobu Izumi, japoniar futbolari ohia.
- Julissa, mexikar aktore, abeslari, antzerki-ekoizle eta film-zuzendaria.
- 1950 –
- Nobuo Fujishima, japoniar futbolari ohia.
- Grzegorz Lato, poloniar futbolari ohia.
- 1951 – Luisa Gavasa, espainiar antzezlea.
- 1955 – Kazuyoshi Nakamura, japoniar futbolari ohia.
- 1962 – Izzy Stradlin, estatubatuar gitarra-jotzaile eta musikagilea eta Guns N' Roseseko taldekide ohia.
- 1964 – Janne Teller, daniar idazlea.
- 1966 –
- Melchor Mauri, kataluniar txirrindulari ohia.
- Robin Wright, estatubatuar aktorea.
- 1967 - Kate Barry, britainiar argazkilari erretratugilea (h. 2013).
- 1968 – Patricia Arquette, estatubatuar aktorea.
- 1969 – Dulce Pontes, portugaldar abeslaria, fado eta beste estilo batzuk lantzen dituena.
- 1970 – Care Santos, kataluniar idazle eta literatura kritikaria, gaztelaniaz eta katalanez.
- 1972 – Piotr Świerczewski, poloniar futbolari ohia.
- 1973 – Emma Caulfield, estatubatuar aktorea.
- 1974 – Hiroshi Aso, japoniar futbolari ohia.
- 1975 – Anouk Teeuwe, herbeheretar rock abeslari eta musikagilea.
- 1978 – Paola Núñez, mexikar modelo eta aktorea.
- 1979 – Alexi Laiho, finlandiar gitarra-jotzaile, musikagile eta abeslaria, Children of Bodom taldeko kide sortzailea (h. 2020).
- 1980 –
- Bill English, estatubatuar aktore eta umorista.
- Katee Sackhoff, estatubatuar aktorea.
- 1982 – Gennady Golovkin, kazakhstandar boxeolaria.
- 1983 – Diogo Correa de Oliveira, brasildar futbolaria (h. 2021).
- 1984 – Júlia Liptáková, eslovakiar modeloa.
- 1986 – Erika Sawajiri, japoniar aktore eta modeloa.
- 1989 – Alejandro Ospina, kolonbiar aktore pornografikoa eta modeloa.
- 1990 – Jonghyun, hegokorear abeslari eta irrati esataria (h. 2017).
- 1992 –
- Mathew Ryan, australiar futbolaria.
- Lucas Velasco, argentinar aktorea, abeslaria eta modeloa.
- 1993 – Danilo Nikolić, montenegrotar saskibaloi jokalaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1644 – Pedro Agerre, Axular, euskal idazlea (j. 1556).
- 1863 – Ascensio Ignacio Altuna, gipuzkoar politikaria (j. 1802).
- 1882 – Luciano Urizar, euskal politikari eta enpresaburua (j. 1823).
- 1939 – Emilio Serrano Ruiz, arabar musikagilea, Madrilen (j. 1850).
- 1944 – Alberto Arrue, euskal margolaria (j. 1878).
- 1976 – Angel Berazadi, gipuzkoar enpresaburua, 20 egunez bahituta eduki ondoren ETAk eraila (j. 1918).
- 1985 – Paben Loidi, euskal olerkaria (j. 1909).
- 1994 – Marcelino Galatas, eusko-filipinar futbolaria, Benalmádenan (j. 1903).
- 2005 – Mario Salegi, gipuzkoar idazle, kazetari eta ezkerreko aktibista abertzalea, New Yorken (j. 1918).
- 2007 – Eli Galdos Zubia, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburuordea (j. 1934).
- 2010 – Justina Aldalur, klaratar ordenako gipuzkoar lekaimea eta bertsozalea (j. 1922).
- 2011 – Xabier Gereño, euskal idazlea (j. 1924).
- 2012 – Regina Araluze, bizkaitar irrintzilaria (j. 1922).
- 2018 – Dolores Txurruka Zubiria, bizkaitar noblezia eta aristokraziako kidea (j. 1913).
- 2020 – Miguel Jones, Ekuatore Ginean jaiotako bizkaitar futbolaria (j. 1938).
- 2021 –
- Iñaki Aldekoa Azarloza, Aralar alderdiko bizkaitar politikaria (j. 1940).
- Sagrario Aranburu, nafar dantzaria, abeslaria eta piano-jotzailea (j. 1930).
- Jasone Salaberria, bizkaitar linguista eta irakaslea (j. 1952).
Mundua
- 217 –
- Karakala, erromatar enperadorea, Pretoriar Goardiak eraila.
- Julio Martzial, Sabinoren semea, pretoriar guardia ko ofiziala.
- 1143 – Joan II.a Komneno, Bizantziar enperadorea (j. 1087).
- 1150 – Gertrudis Babenbergekoa, Bohemiako dukesa ezkontidea (j. c. 1118).
- 1364 – Joan II.a Frantziakoa, Frantziako erregea (j. 1319).
- 1492 – Lorentzo Medici, Florentziako printzea, arteen mezenas, bankari, olerkari eta filosofo pizkundetarra (j. 1449).
- 1512 – Margarita Brunswick-Lüneburgekoa, Brunswick-Lüneburgeko dukesa jaiotzez eta Mecklenburg-Stargardeko dukesa ezkontzaz (j. 1442).
- 1735 – Ferenc II.a Rákóczi, Transilvaniako printzea (j. 1676).
- 1791 – István Széchenyi, Hungariako politikaria (j. 1791).
- 1835 – Wilhelm von Humboldt, prusiar hizkuntzalari, filosofo, diplomatiko eta noblea (j. 1767).
- 1848 – Gaetano Donizetti, italiar musikagilea (j.1797).
- 1861 – Elisha Otis, estatubatuar asmatzailea, Otis igogailu konpainiaren sortzailea eta igogailuetarako segurtasun gailu baten asmatzailea (j. 1811).
- 1968 - Astrid Cleve, suediar botanikari, geologo, kimikari eta ikertzailea (j. 1875).
- 1879 – Antonio Panizzi, italiar idazlea (j. 1797).
- 1885 – C. A. Rosetti, errumaniar idazlea (j. 1816).
- 1894 – Bankim Chandra Chatterji, indiar eleberrigilea (j. 1838).
- 1905 – Sarah E. Goode, estatubatuar asmatzailea, Estatu Batuetako patente bat jaso zuen lehen emakume afroamerikarra (j. 1855).
- 1906 – Auguste Deter, alemaniar etxekoandrea, dokumentatutako alzheimer gaixotasunaren lehen kasua (j. 1850).
- 1918 – Grigori Txudnovski, Ukrainan jaiotako boltxebike judua (j. 1890).
- 1922 – Erich von Falkenhayn, Alemaniako Estatu Nagusiaren nagusia (j. 1861).
- 1923 – Mary Cynthia Dickerson, estatubatuar herpetologoa, Historia Naturaleko Museo Amerikarrean lehen herpetologia arduraduna (j. 1866).
- 1925 – Karl von Pflanzer-Baltin, Austria-Hungariako jenerala, Lehen Mundu Gerran parte hartu zuena (j. 1855).
- 1931 – Erik Axel Karlfeldt, suediar poeta, 1931n hilondoko Literaturako Nobel Saria (j. 1864).
- 1936 –
- Robert Barany, austriar medikua, 1914ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1876).
- Božena Benešová, txekoslovakiar eleberrigile feminista (j. 1873).
- 1950 – Vatslav Nijinski, poloniar-errusiar ballet dantzari eta koreografoa (j. 1890).
- 1962 – Juan Belmonte, el Pasmo de Triana, espainiar zezenketaria (j. 1892).
- 1969 – Zinaida Aksentieva, ukrainar astronomo eta geofisikaria (j. 1900).
- 1970 – Felix Borboi-Parmakoa, Luxenburgoko duke handi ezkontidea (j. 1893).
- 1973 – Pablo Picasso, espainiar margolari eta eskulturagilea, XX. mendeko artista esanguratsuenetarikoa (j. 1881).
- 1975 – Joseph Laniel, Frantziako lehen ministroa (j. 1889).
- 1977 – Stefania Turkewitx, ukrainar musikagile, piano-jotzaile eta musikologoa (j. 1898).
- 1981 – Omar Bradley, estatubatuar militarra (j. 1893).
- 1984 – Piotr Kapitsa, errusiar fisikaria, 1978ko Fisikako Nobel Saria (j. 1894).
- 1985 – Rosa Estiarte, kataluniar igerilari olinpikoa (j. 1959).
- 1992 –
- Mariano Aguilar Navarro, espainiar legelari, irakasle eta politikaria (j. 1916).
- Daniel Bovet, suitzar botikaria, 1957ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1907).
- 1993 – Marian Anderson, estatubatuar kontraltoa, XX. mendeko ahotsik onenetarikoa (j. 1897).
- 1996 – Ben Johnson, estatubatuar aktorea (j. 1918).
- 1997 – Laura Nyro, estatubatuar egile abeslari, musikari eta piano-jotzailea (j. 1947).
- 2000 – Claire Trevor, estatubatuar aktorea (j. 1910).
- 2002 – María Félix, La Doña, mexikar aktorea (j. 1914).
- 2003 – José Couso, Telecinco espainiar telebista kate pribatuaren kameralaria (j. 1966).
- 2007 – Sol LeWitt, estatubatuar artista (j. 1928).
- 2010 –
- Malcolm McLaren, ingeles enpresaburu, artista bisual, abeslari, egile abeslari, musikari, jostun diseinatzaile eta denda jabea (j. 1946).
- Abel Muzorewa, Zimbabwe Rhodesiako lehen ministroa (j. 1925).
- Teddy Scholten, 1959ko Eurovision Abesti Lehiaketaren irabazlea. (j. 1926)
- 2011 – Xabier Gereño, euskal idazlea eta ohorezko euskaltzaina (j. 1924).
- 2013 –
- Waldemar Esteves da Cunha, Santos hiriko Momo erregea, inoiz izan den Momo erregerik zaharrena (j. 1920).
- Sara Montiel, espainiar aktore eta abeslaria (j. 1928).
- José Luis Sampedro, espainiar idazlea eta ekonomialaria (j. 1917).
- Margaret Thatcher, Erresuma Batuko lehen ministroa eta Thatcherismoaren sortzailea eta bultzatzaile nagusia (j. 1925).
- 2016 – Elizabeth Roemer, kometa eta asteroideen ikerketan espezializatutako estatubatuar astronomoa (j. 1929).
- 2018 – Chuck McCann, estatubatuar aktore, umorista eta gidoigilea (j. 1934).
- 2020 – Valeriu Muravschi, Moldaviako lehen ministroa (j. 1949).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Nahia/Nahaia/Nahis/Nahiane/Nahikari eta Juli.