Apirilaren 6
Apirilaren 6a gregoriotar egutegiaren urteko laurogeita hamaseigarren eguna da, 97garrena bisurteetan. 269 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1947 – Amurrion, Miranda Ebrotik eta Bilbotik zetozen bi merkantzia-trenek talka egin eta 5 hildako izan ziren.
- 1969 – Alberto Azurmendi eta Joaquín Artajo EGIko kideak Ultzaman hil ziren bonba baten leherketaren ondorioz.
- 1976 – Guardia Zibilak Oriol Solé Sugranyes ekintzaile kataluniarra tiroz erail zuen Burgeten (Nafarroa), Segoviako ihesaldian parte hartu ondoren eta Espainiatik ihes egiteko bidean zela.
- 1980 – Komando Autonomo Antikapitalistek Florentino Lopetegi arrantzalea eta Francisco Pascual Andreu guardia zibila hil zituzten Orion.
- 2008 – Euskarazko Wikipedia Euskal Herriak Bere Eskola artikuluarekin 25.000 artikulura ailegatu zen.
Mundua
- 1994 – Ruandako genozidioa. Misil batek Ruandako eta Burundiko presidenteak zihoazen hegazkina eraitsi zuen. Ondorengo bi hilabeteetan, Interahamwe militarrek eta miliziek 800.000 tutsi eta hutu erail zituzten.
- 2006 – Alerta egoera Alemania iparrean, Elba ibaiak eragindako uholdeak direla eta.
- 2009 – Italiako erdialdean jazotako lurrikaran, gutxienez 272 lagun hil ziren.
- 2010 –
- 180 pertsona hil ziren Rio de Janeiro eta inguruko herrietan, euriteek hiriaren inguruko mendietan eragindako lubiziengatik.
- Evo Moralesen alderdiak bost eskualdetan irabazi zituen hauteskundeak, Bolivian, baina hiri garrantzitsu gehienetan oposizioak irabazi zuen.
- 2011 – Portugalek Nazioarteko Moneta Funtsa eta Europar Batasunaren laguntza eskatu zuen, herrialdeak bizi zuen egoera ekonomiko txarrak eraginda. Grezia eta Irlandaren atzetik, hori egin zuen Europako hirugarren herrialdea izan zen.
- 2012 – MNLAk Azawaden independentzia aldarrikatu zuen Malitik.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1936 – Portuko tabernako neska (gaztelaniaz: La tabernera del puerto), Pablo Sorozabalen musika eta F. Romero eta G. Fernández-Shawren libretoa duen opera estreinatu zen Bartzelonako Tivoli antzokian.
Mundua
- 1981 – El crack ("Cracka") filma estreinatu zen, José Luis Garcik zuzendu eta Alfredo Landak antzeztu zuelarik.
Zientzia eta teknologia
Euskal Herria
- 2009 – Arlabango tunela, 3.377 metrorekin Euskal Herriko errepide-tunelik luzeena inauguratu zen.
Kirolak
Euskal Herria
- 2006 – San Mames futbol zelai berria eraikitzeko proiektua aurkeztu zuen Bilboko Athletic Klubak.
- 2012 – Bilboko Athletic Kluba Euskal Herriko futbol taldeak FC Schalke 04 alemaniar taldearekin San Mames estadioan bina berdindu eta UEFA Europa League txapelketako finalerdietara iragan zen.
- 2013ko Euskal Herriko Itzulia: Nairo Quintana garaile.
- 2024 - Athleticek bere 25. kopa lortu zuen, R.C.D. Mallorcaren aurkako finaleko luzapenean 1-1 amaitu eta penaltietan 4-2 irabazita.
Mundua
- 1924 – Jules van Hevel belgikarrak Paris-Roubaix irabazi zuen.
- 1931ko Bost Nazioen Txapelketa: Gales izan zen txapelduna.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1641 – Pedro Bardezi, bizkaitar frantziskotar misiolaria (h. 1700).
- 1889 – Katalina Eleizegi, euskal idazlea (h. 1963).
- 1892 – Celestino Sarobe, gipuzkoar baritonoa (h. 1952).
- 1923 –
- Edmundo Markuleta, gipuzkoar komikigile eta margolaria (h. 1989).
- Eladia Zubizarreta, Ermua II, bizkaitar erraketista (h. 2020).
- 1924 – Yannick Bellon, lapurtar zinema zuzendari eta gidoigilea (h. 2019).
- 1925 – Alberto Pérez Zabala, bizkaitar futbolaria (h. 2014).
- 1927 – Venancio Orbe, bizkaitar apaiz katoliko pasiotarra, Peruko Moyobambako gotzaina izandakoa (h. 2008).
- 1928 – Eva Forest, kataluniar idazle eta editorea, torturaren aurka eta eskubideen defentsan konprometitua (h. 2007).
- 1939 – Joxean Artze, gipuzkoar idazlea eta txalapartaria (h. 2018).
- 1945 –
- Celestino Aós, nafar psikologo eta teologoa, Copiapóko apezpikua.
- Lentxu Rubial, bizkaitar politikaria (h. 2013).
- 1946 – Fermin Mihura, lapurtar bertsolaria (h. 2013).
- 1949 – Jesus Maria Albisu, gipuzkoar eskubaloi jokalari ohia.
- 1952 – Carlos Valencia, nafar txirrindulari ohia.
- 1953 – Jose Maria Asua, EHUko Ingeniaritza Kimikoko katedraduna eta POLYMAT Institutuko zuzendaria.
- 1956 – Maria Jesus Esteban, euskal herritar zientzialari eta matematikaria.
- 1957 –
- Manuel Cervantes, gipuzkoar futbolari ohia.
- Hasier Etxeberria, euskal idazle eta kazetaria (h. 2017).
- Béatrice d'Irube, lapurtar kazetaria (h. 2010).
- 1959 – Isabel Alba Rico, Donostian bizi den espainiar idazle, gidoigile eta argazkilaria.
- 1961 –
- José Antonio Alonso Vázquez, gipuzkoar saskibaloi jokalari ohia.
- Aitor Ortiz de Pinedo, bizkaitar literatura-kritikaria eta IRALEko irakaslea.
- 1962 – Jean-Louis Popo Larre, Iparretarrak erakundeko militantea (1983an desagertua).
- 1963 – Mari Jose Olaziregi, EHUko irakaslea, euskal idazlea eta literatur kritikaria.
- 1965 –
- Kiko de la Rica, zinemako argazki-zuzendari bizkaitarra.
- Andoni Ferreño, bizkaitar aktore eta telebista aurkezlea.
- 1967 –
- Xabier Aldanondo, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- Juan Antonio Zarrabeitia, bizkaitar txirrindulari ohia.
- 1970 – Iñaki Izagirre, gipuzkoar izotz hockey jokalalari ohia.
- 1974 – José Ignacio Cubero, EHUko Administrazio-Zuzenbideko bizkaitar irakaslea.
- 1976 –
- Askoa Etxebarrieta, arabar flamenko dantzaria.
- Jorge Ordóñez, bizkaitar futbolari ohia.
- 1984 – Ximun Duhour, lapurtar futbolaria.
- 1995 – Garazi Mugarza, bizkaitar idazlea, margolaria eta erizaina.
- 2000 – Xabier Arberas, bizkaitar futbolaria.
- 2005 - Miguel Auria, nafar futbolaria.
Mundua
- 570 – Txildeberto II.a Austrasiako erregea (h. 595).
- 1420 – Jurgi Poděbradykoa, Bohemiako erregea (h. 1471).
- 1483 – Rafael, italiar artista (h. 1520).
- 1498 – Giovanni delle Bande Nere, italiar condottieroa (h. 1526).
- 1573 – Margarita Brunswick-Lüneburgekoa, alemaniar noblea, Welf leinuko kidea eta Saxonia-Coburgeko dukesa ezkontidea (h. 1643).
- 1595 – Pieter de Molijn, herbeheretar margolaria (h. 1661).
- 1671 – Jean-Baptiste Rousseau, frantziar idazlea (h. 1741).
- 1717 – Luis Unzaga, espainiar militar eta administratzailea (h. 1793).
- 1725 – Pasquale Paoli, korsikar iraultzaile, komandante eta abertzalea (h. 1807).
- 1741 – Nicolas Chamfort, frantziar idazlea (h. 1794).
- 1749 – Samuel Vince, Cambridgeko Unibertsitateko britainiar matematikari eta astronomoa (h. 1821).
- 1765 – Karlos Felix Sardiniakoa, Sardiniako erregea (h. 1831).
- 1767 – Alexandre Duval, frantziar aktore eta dramagilea (h. 1842).
- 1773 – James Mill, eskoziar filosofoa (h. 1836).
- 1812 – Aleksandr Herzen, errusiar idazle eta iraultzailea (h. 1870).
- 1818 – Aasmund Olavsson Vinje, norvegiar poeta (h. 1870).
- 1820 – Nadar, frantziar argazkilaria (h. 1910).
- 1824 – George Waterhouse, Zeelanda Berriko lehen ministroa (h. 1906).
- 1826 – Gustave Moreau, frantziar margolaria (h. 1898).
- 1849 – John William Waterhouse, italiar-ingeles margolaria (h. 1917).
- 1860 – René Lalique, frantziar kristal eta bitxien diseinatzailea (h. 1945).
- 1884 – Walter Huston, kanadar aktorea (h. 1950).
- 1888 – Dan Andersson, suediar poeta (h. 1920).
- 1888 – Hans Richter, alemaniar margolari eta zinemagilea (h. 1976).
- 1890 – Andre Louis Danjon, frantziar astronomoa (h. 1967).
- 1902 – Asunción Bastida, goi-joskintzako moda-diseinatzaile kataluniarra (h. 1995).
- 1903 – Harold Eugene Edgerton, estatubatuar ingeniaria (h. 1990).
- 1904 – Kurt Georg Kiesinger, Alemaniako kantzilerra (h. 1988).
- 1909 – Hermann Lang, alemaniar pilotua (h. 1987).
- 1911 – Feodor Lynen, alemaniar biokimikaria, 1974ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1979).
- 1915 – Tadeusz Kantor, poloniar eszenografo eta antzerki-zuzendaria (h. 1990).
- 1917 –
- Leonora Carrington, ingeles-mexikar artista surrealista eta idazlea (h. 2011).
- Big Walter Horton, estatubatuar abeslari eta harmonika-jotzailea (h. 1981).
- 1918 –
- Amando de Ossorio, galiziar zinemagilea (h. 2001).
- Alfredo Ovando Candía, Boliviako presidente eta diktadorea (h. 1982).
- 1919 – Caren Marsh Doll, estatubatuar aktore eta dantzaria.
- 1920 – Edmond H. Fischer, estatubatuar biokimikaria, 1992ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2021).
- 1921 –
- Heinrich Schmid, suitzar hizkuntzalaria, erromantxera batuaren sortzailea (h. 1999).
- Serge Smulevic, nazien kontrako erresistentziako kide judua (h. 2010).
- 1926 –
- Ian Paisley, Ipar Irlandako erreberendoa eta politikari unionista, DUP alderdiko burua (h. 2014).
- Randy Weston, estatubatuar jazz pianojole eta musikagilea (h. 2018).
- 1927 – Gerry Mulligan, estatubatuar jazz musikagilea (h. 1996).
- 1928 – James Dewey Watson, estatubatuar biologoa eta zoologoa, DNA molekularen egituraren aurkitzaileetako bat, 1962ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1929 –
- Edison Denisov, sobietar musikagilea (h. 1996).
- André Previn, alemaniar-estatubatuar musikagile, pianista eta orkestra zuzendaria (h. 2019).
- Jristos Sartzetakis, Greziako presidentea (h. 2022).
- 1931 – Ram Dass, estatubatuar unibertsitate-irakasle, idazle eta guru garaikidea, psikotropoekin esperimentatzeagatik ezaguna (h. 2019).
- 1932 – Günter Herburger, alemaniar idazlea (h. 2018).
- 1934 –
- Anton Geesink, herbeheretar judoka, munduko onena bere garaian (h. 2010).
- Mario Merola, napolestar abeslaria (h. 2006).
- 1935 –
- Mago Larraín, txiletar ilusionista, idazlea, aktorea, eraikitzaile zibila eta esataria (h. 2011).
- Luis del Sol, espainiar futbolari eta entrenatzailea (h. 2021).
- 1937 – Merle Haggard, estatubatuar country abeslari eta gitarrista (h. 2016).
- 1939 – John Sculley, estatubatuar negozio-gizona, Apple Computer-ko presidente ohia.
- 1940 –
- Homero Aridjis, mexikar poeta, nobelagile, ingurugiroaren aldeko ekintzaile eta diplomatikoa.
- Pedro Armendáriz Jr., mexikar aktorea (h. 2011).
- Andrés Pajares, espainiar umorista eta aktorea.
- 1942 –
- Barry Levinson, estatubatuar zinemagile eta aktorea.
- Anita Pallenberg, germano-italiar aktore, artista eta modeloa (h. 2017).
- 1944 – John Huarte, futbol amerikarreko quarterback ohia.
- 1945 –
- Muriel Casals, kataluniar ekonomialari, unibertsitate irakasle eta politikaria (h. 2016).
- Ruth Heilmann, groenlandiar irakasle eta politikaria.
- 1948 – Philippe Garrel, frantziar zinema zuzendari, argazki-zuzendari, gidoilari, editore eta ekoizlea.
- 1949 –
- Núria de Gispert, kataluniar abokatu eta politikaria, Kataluniako Parlamentuko lehendakari ohia.
- Horst L. Störmer, alemaniar fisikaria, 1998ko Fisikako Nobel Saria.
- 1950 – Jorge Fernández Díaz, espainiar politikaria.
- 1951 –
- Hilda Heine, Marshall Uharteetako presidentea.
- Ángel Martínez Sanjuán, errioxar ekonomialari eta politikaria.
- 1956 – Claudio Rodríguez Fer, galiziar idazlea.
- 1957 – Paolo Nespoli, italiar astronauta eta ingeniaria, espaziotik Wikipedia editatu zuen lehenengo pertsona.
- 1959 – Emma Vilarasau, kataluniar aktorea.
- 1962 – Tomoyasu Asaoka, japoniar futbolaria (h. 2021).
- 1963 –
- Javier Balderas, bizkaitar abokatua eta lan-zuzenbideko legelaria.
- Rafael Correa, Ekuadorko presidentea.
- Phan Thị Kim Phúc, napalmak erretako neskatoa, gerraren kontrako ekintzaile vietnamdarra.
- 1964 –
- Alberto Fabra, PPko espainiar politikaria.
- David Woodard, estatubatuar idazle eta musika zuzendaria.
- 1965 – Emmanuel Bourdieu, frantziar gidoigilea, antzerkigilea, zinemagilea eta filosofoa.
- 1968 - Esther Jaen, kataluniar kazetaria.
- 1969 – Paul Rudd, estatubatuar aktorea.
- 1970 – Iryna Bilyk, ukrainar abeslaria.
- 1972 – Roberto Ismael Torres Baez, paraguaiar futbolari ohia.
- 1973 –
- Henrik Petersson, suediar matematikaria da, matematika irakaslea eta idazlea.
- Sun Wen, txinatar futbolari ohia, inoizko emakume futbolari hoberenetakotzat joa.
- 1977 – Nacho Vigalondo, espainiar aktore, gidoigile eta zinema zuzendaria.
- 1978 –
- Myleene Klass, britaniar abeslaria.
- Fatimetu Salec Mohamed, Mendebaldeko Saharako ekintzailea.
- 1980 –
- Markus Gabriel, alemaniar filosofo eta saiakera egilea.
- Tanja Poutiainen, finlandiar eskiatzailea.
- 1982 –
- Adam Raga, trialeko espainiar pilotua.
- Miguel Ángel Silvestre, espainiar aktorea.
- 1983 –
- Diora Baird, kanadar aktorea.
- Jerome Kaino, zeelandaberritar errugbilari ohia eta entrenatzailea.
- 1984 – Lamont Hamilton, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- 1986 –
- Ryota Moriwaki, japoniar futbolaria.
- Clara Peya, kataluniar pianista eta konpositorea.
- 2001 – Rikkie Kollé, herbeheretar modeloa, Miss Herbehereak irabazi duen lehen emakume transgeneroa.
- 2006 – Janna Jihad, palestinar gazte ekintzaile eta kazetari amateurra.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1448 – Ines Clevesekoa, Nafarroako erregina ezkontidea.
- 1881 – Jose Maria Iparragirre, euskal olerkari eta musikagilea (j. 1820).
- 1910 – Nemesio Mogrobejo, euskal eskultorea (j. 1875).
- 1936 – Louis Leplée, lapurtar enpresaburua, Le Gerny's kabaretaren jabea, Édith Piaf aurkitu zuena, Parisen (j. 1883).
- 1940 – Andrés Isasi, bizkaitar musikagile eta poeta lirikoa (j. 1890).
- 1941 – Juan Gracia, euskal herritar politikari sozialista, Parisen (j. 1888).
- 1986 – José Luis Arrese, bizkaitar arkitekto eta politikaria, nazionalkatolizismoaren ideologo nagusienetariko bat (j. 1905).
- 2010 – Ramón Aboitiz Musatadi, bizkaitar ingeniari, akademiko eta enpresaria, Santiagon (j. 1930).
- 2016 – Javier Olaeta, bizkaitar dantzaria eta abeslaria (j. 1923).
- 2017 – Juanita Unzueta, gipuzkoar ballet-dantzaria eta dantza irakaslea (j. 1924).
- 2018 – Ángel de Tomás Agirre, gipuzkoar futbolaria, Granollersen (j. 1933).
- 2019 – Angel Sertutxa, bizkaitar futbolaria (j. 1931).
- 2020 – Carlos Itoiz, nafar gitarra-jotzailea, flamenko musikan nabarmena (j. 1932).
- 2021 –
- Anton Lasheras, bizkaitar futbolaria, Vigon (j. 1935).
- Julen Madariaga, bizkaitar politikaria eta abokatua, ETAren sortzaileetako bat (j. 1932).
Mundua
- 636 – Isidoro Sibiliakoa, elizgizon katoliko, erudito eta polimata (j. c. 556).
- 1199 – Rikardo I.a Ingalaterrakoa "Lehoibihotza", Ingalaterrako erregea (j. 1157).
- 1490 – Matias I.a Hungariakoa, Hungariako erregea (j. 1443).
- 1520 – Rafael, italiar artista (j. 1483).
- 1528 – Albrecht Dürer, alemaniar margolaria (j. 1471).
- 1636 – Philipp Uffenbach, alemaniar margolaria (j. 1566).
- 1641 – Domenichino, italiar Barrokoko margolaria (j. 1581).
- 1707 – Willem van de Velde Gaztea, herbeheretar margolaria (j. 1633).
- 1779 – Tommaso Traetta, italiar musikagilea (j. 1727).
- 1795 – Étienne Polverel, abokatu eta iraultzaile bearnesa (j. 1740).
- 1829 – Niels Henrik Abel, norvegiar matematikaria (j. 1802).
- 1832 – Giustina Renier Michiel, italiar idazlea (j. 1755).
- 1833 – Adamantios Korais, greziar humanista, Greziako literatura modernoaren aitzindaria (j. 1748).
- 1852 – François-Louis Cailler, suitzako lehen txokolate ekoizlea, Cailler txokolate konpainiaren sortzailea (j. 1796).
- 1874 – Antonia Gutiérrez Bueno, idazlea, itzultzailea. Madrilgo Libututegian 1 emakume baimendua (j. 1781)
- 1875 – Moses Hess, alemaniar filosofoa (j. 1812).
- 1887 – Ivan Kramskoi, errusiar margolari eta arte-kritikaria (j. 1837).
- 1906 – Alexander Kielland, norvegiar idazlea (j. 1849).
- 1912 – Giovanni Pascoli, italiar poeta lirikoa (j. 1855).
- 1958 – Vítězslav Nezval, txekiar olerkaria (j. 1900).
- 1961 – Jules Bordet, belgikar mediku eta mikrobiologoa, 1919ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1870).
- 1968 – Julio César Benítez, uruguaiar futbolaria (j. 1940).
- 1970ean desagertua – Sean Flynn, estatubatuar aktore eta fotokazetaria (j. 1941).
- 1971 – Igor Stravinski, errusiar musikagile, piano-jotzaile eta orkestra zuzendaria (j. 1882).
- 1972 – Heinrich Lübke, Alemaniako Errepublika Federaleko presidentea (j. 1894).
- 1976 – Oriol Solé Sugranyes, kataluniar ekintzaile anarkista eta autonomoa, Segoviako ihesean Guardia Zibilak tiroz hila (j. 1948).
- 1978 – Nikolai Nabokov, estatubatuar musikagilea (j. 1903).
- 1986 – Raimundo Orsi, italo-argentinar futbolaria (j. 1901).
- 1992 – Isaac Asimov, errusiar jatorriko estatubatuar idazle eta biokimikaria, zientzia fikzio eta zientzia dibulgazioan autore arrakastatsua (j. 1920).
- 1994 –
- Juvénal Habyarimana, Ruandako presidentea (j. 1937).
- Cyprien Ntaryamira, Burundiko presidentea (j. 1955).
- 1995 –
- Ioannis Alevras, Greziako behin-behineko presidentea (j. 1912).
- Pilar Madariaga Rojo, espainiar kimikaria (j. 1903).
- 1996 – Greer Garson, britainiar aktorea (j. 1904).
- 1997 – Stephan Hermlin, alemaniar idazlea (j. 1915).
- 1998 – Tammy Wynette, estatubatuar country abeslaria (j. 1942).
- 2000 – Habib Bourguiba, Tunisiako aurreneko presidentea (j. 1903).
- 2002 – Petru Dumitriu, errumaniar idazlea (j. 1924).
- 2003 – Anita Borg, estatubatuar informatikaria, Emakumearen eta Teknologiaren Institutuaren sortzailea (j. 1949).
- 2005 – Rainiero III.a, Monakoko Printzea (j. 1923).
- 2007 – Luigi Comencini, italiar zinemagilea (j. 1916).
- 2009 – Ivy Matsepe-Casaburri, Hegoafrikako jarduneko presidentea (j. 1937).
- 2010 – Wilma Mankiller, amerindiar ekintzailea (j. 1945).
- 2013 –
- Bigas Luna, kataluniar zinema zuzendari eta gidoigilea (j. 1946).
- Miguel Poblet, kataluniar txirrindularia (j. 1928).
- 2014 – Mickey Rooney, estatubatuar aktorea, Guinness liburuaren arabera karrera luzeeneko aktorea (j. 1920).
- 2016 – Merle Haggard, estatubatuar country abeslari eta gitarrista (h. 2016).
- 2017 –
- Carmen Arrojo, espainiar maistra eta Espainiako Memoria Historikoaren defendatzailea (j. 1918).
- Don Rickles, estatubatuar aktorea (j. 1926).
- 2018 –
- Daniel Chavarría, euskal jatorriko kubatar idazlea (j. 1933).
- Jacques Higelin, frantziar musikagilea eta abeslaria (j. 1940).
- 2019 – David J. Thouless, eskoziar materia kondentsatuaren fisikaria, 2016ko Fisikako Nobel Saria (j. 1934).
- 2020 –
- Radomir Antić, serbiar futbolaria eta entrenatzailea (j. 1948).
- James Drury, estatubatuar aktorea (j. 1934).
- 2021 –
- Michel Koeniguer, frantziar komikigilea (j. 1971).
- Hans Küng, suitzar idazle, teologo eta apaiz katolikoa (j. 1928).
- Arcadi Oliveres, kataluniar ekonomista eta bakearen eta justizia sozialaren aktibista (j. 1945).
- 2022 –
- David McKee, britainiar idazlea eta ilustratzailea (j. 1935).
- Tom Smith, eskoziar errugbilaria (j. 1971).
- Vladimir Zhirinovski, errusiar politikaria (j. 1946).
- 2023 – Josep Piqué, PPko kataluniar politikaria (j. 1955).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Zugatz/Zuhaitz/Zuhaitza eta Zumitz/Zumintza.
- Garapena eta Bakearen aldeko Kirolaren Nazioarteko Eguna
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.