Apirilaren 28
Apirilaren 28a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hamazortzigarren eguna da, 119garrena bisurteetan. 247 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1366 – Gernikako hiribilduaren sorrera.
- 1977 – ETAk Antonio Galan Aceituno guardia zibileko sargentua hil zuen Tolosan.
- 1979 – ETAk Pedro Ruiz Rodriguez udaltzaina hil zuen Durangon.
- 1980 – ETAk Rufino Muñoz Alcalde goardia zibila hil zuen Oiartzunen.
- 2009 – Txerri gripearen lehenengo kasua baieztatu zuten Euskal Herrian.
- 2014 – Akitania-Euskadi euroeskualdea: Iñigo Urkulluk Alain Rousset presidente karguan ordezkatu zuen.
Mundua
- 1981 – Galiziak bere autonomia-estatutua onartu zuen eta martxan jarri zuen.
- 2001 – Dennis Tito, lehenengo espazio-turista, espaziora abiatu zen.
- 2010 – Gaztelania, euskara, galiziera, katalana eta valentziera Espainiako Senatuan erabiltzeko proposamena aurrera atera zen.
- 2011 – Marokoko Marrakex hirian egindako atentatuan hamasei pertsona hil ziren, hildako gehienak turista atzerritarrak zirelarik.
Arte eta kultura
Mundua
- 1865 – Emakume afrikarra (frantsesez: L'Africaine), Giacomo Meyerbeerren musika eta Eugène Scriberen libretoa duen opera estreinatu zen Parisko Opera antzokian.
- 1970 – Elliot Silverstein estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Richard Harris irlandar aktoreak antzeztutako A Man Called Horse filma estreinatu zen.
- 1971 – Woody Allen estatubatuar zinema zuzendaria, gidoigilea eta aktorearen Bananas filma estreinatu zen.
Zientzia eta teknologia
Mundua
- 2009 – Kickstarter, proiektu sortzaile eta berriak finantzatzeko erabiltzen den mikromezenasgo plataforma abian jarri zen.
Kirolak
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1773 – Bernard Dubourdieu, lapurtar itsasgizona eta Frantziako Itsas Armadako kapitaina (h. 1811).
- 1788 – Marcelino Oraa, nafar militar eta politikaria (h. 1851).
- 1873 – Prudentzio Abarrategi, Besamotza, bizkaitar bertsopaper saltzailea.
- 1883 – Prudentzio Gerekiz, Prudencio de la Cruz, bizkaitar apaiz trinitarioa (h. 1936).
- 1914 – Juan Agustin Zumalabe, euskal olerkaria eta itzultzailea (h. 1981).
- 1921 – Julio Catania, euskal opera abeslaria (h. 2002).
- 1934 – Javier Pradera, gipuzkoar abokatu eta kazetaria (h. 2011).
- 1953 – Margarita Uria, bizkaitar abokatu eta politikari jeltzalea.
- 1957 –
- Pedro Azpiazu, EAJko bizkaitar politikaria.
- Léopold Eyharts, Europar Agentzia Espazialeko (ESA) lapurtar astronauta, lehen euskal astronauta.
- 1960 – Joserra Fachado, gipuzkoar aktorea eta pailazoa.
- 1968 – Axun Aierbe, gipuzkoar hizkuntzalaria, EHUko irakaslea, itzultzailea eta euskalgintzako eragilea (h. 2008).
- 1970 – José Ramón Cuspinera, bizkaitar saskibaloi entrenatzailea.
- 1971 – Igor Leturia, gipuzkoar informatikaria eta ikertzailea.
- 1973 – Jabi Luaces, bizkaitar futbol entrenatzailea.
- 1975 – Barby Kelly, irlandar musikaria, The Kelly Family taldeko kidea, Beraskoainen (h. 2021).
- 1978 – Maria Eizagirre, gipuzkoar kazetaria.
- 1979 – Maider Esparza, nafar gimnasta ohia.
- 1982 – Pablo González Yagüe, bizkaitar-errusiar kazetaria eta politologoa, Moskun.
- 1984 – Joseba Olagarai, nafar telebista-aurkezlea.
- 1986 – Hedoi Etxarte, euskal idazlea eta biolin-jotzailea.
- 1990 – Jone Uria, bizkaitar bertsolaria.
- 1997 – Amaia Aberasturi, bizkaitar aktorea.
- 1998 – José Javier Hualde, nafar futbolaria.
Mundua
- 1402 – Nezahualcóyotl, Texcocoko erregea (h. 1472).
- 1442 – Eduardo IV.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea (h. 1483)
- 1758 – James Monroe, Ameriketako Estatu Batuetako 5. Presidentea (h. 1831).
- 1761 – Prudencio de Guadalfajara, espainiar noble eta militarra, Nafarroako erregeordea (h. 1855).
- 1838 – Tobias Asser, herbeheretar legelaria, 1911ko Bakearen Nobel Saria (h. 1913).
- 1854 – Hertha Ayrton, britainiar ingeniaria, matematikaria, fisikaria eta asmatzailea (h. 1923).
- 1868 – Émile Bernard, frantziar margolari postimpresionista eta idazlea (h. 1941).
- 1874 – Karl Kraus, austriar poeta eta idazle satirikoa (h. 1936).
- 1878 – Lionel Barrymore, estatubatuar antzerki, zinema eta irrati aktorea (h. 1954).
- 1883 – Alfredo Baeschlin, suitzar arkitekto, margolari, eskultore eta idazlea (h. 1964).
- 1889 – António de Oliveira Salazar, Portugalgo lehen ministro eta diktadorea (h. 1970).
- 1900 –
- Jan Hendrik Oort, frisiar astronomoa (h. 1992).
- Maurice Thorez, frantziar politikaria (h. 1964).
- 1902 – Alexandre Kojève, errusiar jatorriko frantziar filosofoa (h. 1968).
- 1906 –
- Anthony Accardo, estatubatuar mafiosoa (h. 1992).
- Kurt Gödel, austria-hungariar matematikari, logiko eta filosofoa, historiako logikari garrantzitsuenetakotzat joa (h. 1978).
- 1908 – Oskar Schindler, Sudeteetako alemaniar enpresaburua, 1.200 juduri Holokaustotik bizirik ateratzen lagundu zielako famatua (h. 1974).
- 1916 – Ferruccio Lamborghini, italiar industria gizona, Lamborghini automobil-enpresaren sortzailea (h. 1993).
- 1917 – Valentín García Yebra, espainiar itzultzaile eta idazlea (h. 2010).
- 1918 – Eli Eduardo de Gortari, mexikar filosofo eta politikaria (h. 1991).
- 1919 – Franco Rossi, italiar zinemagilea (h. 2000).
- 1922 – Pino Cerami, italiar-belgiar txirrindularia (h. 2014).
- 1924 – Kenneth Kaunda, lehendabiziko Zambiako presidentea (h. 2021).
- 1926 – Harper Lee, estatubatuar idazlea (h. 2016).
- 1928 –
- Yves Klein, frantziar artista, Body Arteko aitzindaria (h. 1962).
- Vitelio Ruiz Hernández, kubatar hizkuntzalari eta pedagogoa (h. 2019).
- Eugene Shoemaker, estatubatuar astronomoa eta geologoa, planetologia zientziaren sortzaileetako bat (h. 1997).
- 1929 –
- André Robert, kanadar zientzialaria (h. 1993).
- Rogelio Salmona, kolonbiar arkitektoa (h. 2007).
- 1930 – James Baker, estatubatuar politikaria.
- 1931 – Takashi Mizuno, japoniar futbolaria.
- 1932 – Francisco López Hernández, espainiar eskultore eta unibertsitateko irakaslea (h. 2017).
- 1936 – Tarek Aziz, irakiar politikaria, Saddam Hussein Irakeko diktadorearen laguntzailea (h. 2015).
- 1937 – Saddam Hussein, Irakeko diktadorea (h. 2006).
- 1941 –
- Lucien Aimar, frantziar txirrindulari ohia.
- Ann-Margret, suediar-estatubatuar aktore eta abeslaria.
- Ivà, kataluniar komikigilea (h. 1993).
- Karl Barry Sharpless, estatubatuar kimikaria eta unibertsitate-irakaslea, 2001eko Kimikako Nobel Saria.
- 1942 – Francisco Rico Manrique, kataluniar filologoa.
- 1943 – Jacques Dutronc, frantziar rock abeslari, kantautore, gitarrajole, konposatzaile eta aktorea.
- 1948 – Terry Pratchett, fantasia eta zientzia fikziozko ingeles idazlea (h. 2015).
- 1950 – Jay Leno, estatubatuar umorista eta telebista aurkezlea.
- 1953 –
- Roberto Bolaño, txiletar idazle eta poeta (h. 2003).
- Kim Gordon, estatubatuar abeslaria, gitarrista, baxu-jotzailea eta idazlea, Sonic Youtheko kide sortzailea.
- 1955 – Saeb Erekat, palestinar politikari eta diplomazialaria, Palestinaren Askapenerako Erakundeko idazkari nagusia (h. 2020).
- 1957 - Maria Jose Toro Nozal, espainiar zientzialaria, irakaslea eta ikertzailea.
- 1958 – Mary McDonnell, estatubatuar aktorea.
- 1959 –
- Elspeth Beard, arkitekto eta motozalea, munduari bira motoz eman dion lehen emakume ingelesa.
- Erhard Loretan, suitzar alpinista, 14 zortzimilakoak igotzea lortu zuen munduko hirugarren mendizalea (h. 2011).
- 1960 –
- Pedro Bordaberry, uruguaitar abokatua, irakaslea eta politikaria, Colorado Alderdikoa.
- Ian Rankin, eskoziar eleberrigilea.
- Walter Zenga, italiar futbol atezain ohia.
- 1963 - Obiageli Ezekwesili, nigeriar aditua ekonomia-politikan.
- 1970 – Cholo Simeone, argentinar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1971 –
- Bridget Moynahan, estatubatuar aktore eta modeloa.
- Jaume Ponsarnau, kataluniar saskibaloi entrenatzailea.
- 1972 –
- Edwin Ifeanyi, kamerundar japoniar futbolari ohia.
- Koji Kondo, japoniar futbolaria (h. 2003).
- 1973 – Jorge Garcia, estatubatuar aktorea.
- 1974 –
- Penélope Cruz, espainiar aktorea.
- Margo Dydek, poloniar saskibaloi jokalaria (h. 2011).
- 1975 – Jose Luis Marti, espainiar futbolari ohia.
- 1977 –
- Rôni, brasildar futbolari ohia.
- Trần Thị Nga, giza eskubideen defendatzaile vietnamdarra.
- 1978 – José Adrián Bonilla, costaricar txirrindularia.
- 1980 –
- Karolina Gočeva, ipar mazedoniar abeslaria.
- Bradley Wiggins, pista eta errepideko britaniar txirrindularia.
- 1981 – Jessica Alba, estatubatuar aktorea.
- 1883 – Etta Federn, austriar idazle, itzultzaile, pedagogo, militante anarkista, anarkosindikalista eta anarkofeminista (h. 1951).
- 1985 – Nausicaa Bonnín, kataluniar aktorea.
- 1987 – Leiomy Maldonado, puertorricar jatorriko estatubatuar modelo, dantzari, dantza-irakasle eta ekintzailea.
- 1988 –
- Juan Mata, espainiar futbolaria.
- Jiyai Shin, hegokorear golflaria.
- 1989 –
- Miriam Giovanelli, espainiar aktorea.
- Emil Salomonsson, suediar futbolaria.
- 1994 –
- Milos Degenek, australiar futbolaria.
- Mina Tanaka, japoniar futbolaria.
- 1995 – Tim Kempton Jr., estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- 1997 – Olivia Nova, estatubatuar aktore pornografikoa (h. 2018).
- 2006 – Kiawentiio, kanadar aktore eta abeslaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1575 – Juan Martinez Zaldibiakoa, gipuzkoar historialaria eta agintari oinaztarra (j. c. 1500).
- 1773 – Joan Batista Gamiz, euskal olerkaria (j. 1696).
- 1874 – Castor Andetxaga, bizkaitar militar karlista (j. 1801).
- 1890 – Jean Iribarne, zuberotar idazlea (j. 1814).
- 1894 – Felix Aramendia, nafar medikua, Madrilen (j. 1856).
- 1933 – José María Amilibia, gipuzkoar abokatu eta politikaria (j. 1900).
- 1960 – Manex Etxamendi, euskal idazle eta bertsolaria (j. 1873).
- 1993 – Enrique Txabarri, euskal belar hockey jokalaria, Madrilen (j. 1903).
- 2003 – Carmelo Morales, euskal txirrindularia, Castro Urdialesen (j. 1930).
- 2006 – Mari Jose Urruzola, gipuzkoar pedagogoa, feminista eta gaztelaniazko idazlea (j. 1940).
- 2009 – Javier Ortiz, donostiar kazetaria, Madrilen (j. 1948).
- 2013 – Sunti Amilibia, gipuzkoar idazle eta poeta, Txileko Santiagon (j. 1917).
- 2017 –
- Juan Bautista Berasategi, gipuzkoar zinema-zuzendaria (j. 1951).
- Imanol Oruemazaga, bizkaitar apaiz, kultur eragile, politikari eta historialaria (j. 1931).
- 2022 – Fernando Sáenz Lacalle, nafar apaiza, San Salvadorreko artzapezpikua, La Libertaden (j. 1932).
Mundua
- 1076 – Svend II.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea (j. c. 1019).
- 1109 – Hugo Clunykoa, Clunyko abadea (j. 1024).
- 1192 – Konrado Montferratokoa, Jerusalemgo erregea.
- 1721 – Mary Read, pirata ingelesa, garai guztietako emakumezko pirata ospetsuenetakoa.
- 1754 – Giovanni Battista Piazzetta, italiar pintorea, dekoratzailea eta eskultorea.
- 1807 – Jacob Philipp Hackert, alemaniar margolaria (j. 1737).
- 1811 – Jacques-André Emery, frantziar apaiza (j. 1732).
- 1813 – Mikhail Kutuzov, errusiar militarra (j. 1745).
- 1853 – Johann Ludwig Tieck, alemaniar idazlea (j. 1773).
- 1901 – Paule Minck, frantziar idazle, kazetari eta hizlari sozialista, komunista eta feminista (j. 1839).
- 1903 – Josiah Willard Gibbs, estatubatuar fisikarian, termodinamikaren oinarrien finkatzaileetako bat (j. 1839).
- 1908 – Belle Gunness, norvegiar-estatubatuar serieko hiltzailea (j. 1859).
- 1918 – Gavrilo Princip, Franz Ferdinand Austriakoa eta honen emazte Sophie Chotek hil zituen serbobosniar abertzalea (j. 1894).
- 1922 – Paul Deschanel, Frantziako presidentea (j. 1855).
- 1927 – Li Dazhao, txinatar iraultzailea (j. 1888).
- 1936 – Fuad I.a Egiptokoa, Egiptoko erregea (j. 1868).
- 1945 –
- Benito Mussolini, Italiako Erresumako lehen ministroa eta Italiako Errepublika Sozialaren ducea (j. 1883).
- Clara Petacci, Benito Mussoliniren azken amorantea, berarekin batera fusilatua (j. 1912).
- 1954 – Léon Jouhaux, frantziar sindikalista, 1951ko Bakearen Nobel Saria (j. 1879).
- 1960 – Carlos Ibáñez del Campo, Txileko presidentea (j. 1877).
- 1964 – Milton Margai, Sierra Leonako aurreneko lehen ministroa (j. 1895).
- 1970 – Ed Begley, estatubatuar aktorea (j. 1901).
- 1973 – Jacques Maritain, frantziar filosofo katolikoa (j. 1882).
- 1978 –
- Mohammed Daoud Khan, Afganistango lehen presidentea, estatu kolpean eraila (j. 1909).
- Roman Karmen, sobietar zinemagilea, zinemagintzaren historiako dokumentalgile handienetakoa (j. 1906).
- 1983 – Fritz Luchsinger, suitzar alpinista, Lhotse mendiaren lehen igoera egin zuenetako bat (j. 1921).
- 1984 – Sylvia Ashton-Warner, zeelandaberritar idazle, poeta eta hezitzailea (j. 1908).
- 1989 – Raúl Sendic, uruguaiar politikaria eta gerrillaria (j. 1925).
- 1991 – Eduardo Moreiras, galiziar idazlea (j. 1914).
- 1992 – Francis Bacon, irlandar margolaria (j. 1909).
- 1993 –
- Dominique Bozo, frantziar museo-arduraduna (j. 1935).
- Valentina Grizodubova, Sobietar Batasuneko lehen emakume pilotuetako bat, Sobietar Batasuneko Heroia (j. 1909).
- 1999 –
- Alf Ramsey, britainiar futbolaria eta entrenatzailea, bere herrialdean sari gehien jaso zituen futbolaria (j. 1920).
- Arthur Leonard Schawlow, estatubatuar fisikaria, 1981eko Fisikako Nobel Saria (j. 1921).
- 2000 – Penelope Fitzgerald, ingeles eleberrigile, olerkari, saiakeragile eta biografoa (j. 1916).
- 2002 – Aleksandr Lebed, errusiar militar eta politikaria (j. 1950).
- 2007 – Joaquin Navarro Estevan, espainiar politikari eta epailea (j. 1939).
- 2009 – Idea Vilariño, uruguaitar poeta, saiakera eta literatur kritikaria, itzultzailea, musikagilea eta irakaslea (j. 1920).
- 2011 – Erhard Loretan, suitzar alpinista, 14 zortzimilakoak igotzea lortu zuen munduko hirugarren mendizalea (j. 1959).
- 2012 –
- Fred Allen, zeelandaberritar errugbilari eta entrenatzailea (j. 1920).
- Matilde Camus, espainiar poeta eta idazlea (j. 1919).
- 2015 – Marcia Brown, estatubatuar idazle eta ilustratzailea, 30 haur liburu baino gehiagoduna (j. 1918).
- 2018 – Tetsuro Miura, japoniar futbolari eta entrenatzailea (j. 1956).
- 2019 – John Singleton, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1968).
- 2020 –
- Robert May (Oxfordeko May Baroia), australiar zientzialaria, Erresuma Batuko Gobernuko aholkulari zientifiko nagusia (j. 1936).
- Eddy Pieters Graafland – herbehereetar futbolaria, Herbehereetako atezainik onenetakoa (j. 1934).
- Michael Robinson, irlandar-britainiar futbolaria eta telebista aurkezlea (j. 1958).
- 2021 –
- Michael Collins, estatubatuar astronauta (j. 1930).
- Jean-Guy Pilon, quebectar olerkari eta eleberrigilea (j. 1930).
- El Risitas, espainiar umoregile eta aktorea (j. 1956).
- Federico Salas, Peruko lehen ministroa (j. 1950).
- 2022 – Juan Diego, espainiar aktorea (j. 1942).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Pruden/Prundet eta Zuhuri/Zuhurni/Prontxo/Prudens.
- Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko Eguna
Jaieguna, ondoko herrietan: