Apirilaren 27
Apirilaren 27a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hamazazpigarren eguna da, 118garrena bisurteetan. 248 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1435 – Ijito talde bat Erriberrira iritsi zen eta Erreginak jaso zituen.
- 1981 – Maulen Charles Etchandy industrial aberatsaren helikopteroa lehergailuarekin lehertu zuen Iparretarrak talde armatuak.
- 1983 – Gernika Batailoiaren ikurrina Gernikako Batzarretxean gorde zuten.
Mundua
- 711 – Tarik ibn Zijad militar musulmana Tarifan lehorreratu zen, Iberiar penintsularen okupazioa hasiz. Musulmanek ia Iberiar penintsula osoa bereganatu zuten. Roderiko Iruñea erasotzen ari zen; Euskal Herria utzi eta penintsularen hegoaldera egin zuen musulmanak borrokatzera.
- 1945 – Bigarren Mundu Gerra: Partisano italiarrek Benito Mussolini atxilotu zuten Dongon soldadu alemaniarrez jantzita ihes egitera zihoala.
- 1960 – Togo Frantziatik independizatu zen.
- 1961 – Sierra Leona Erresuma Batutik independizatu zen.
- 1994 – Hegoafrikako lehen hauteskunde demokratiko ez-arrazista ospatu zen.
- 1996 – 1996ko Libanoko Gerra bukatu zen.
- 2005 – Airbus A380 superjunboak bere lehen hegaldia egin zuen.
- 2011 – Gutxienez 250 pertsona hil dira AEBetako hegoalde eta erdialdeko estatuetan egondako tornadoetan.
- 2013 – Herri harresia egin zuten Erroman, Lander Fernández errefuxiatua Espainiaratzea eragotziz. 60 bat lagunek bere etxe ataria blokeatu zuten, eta barruan beste 30 sartu ziren, Poliziari harengana iristea oztoparaziz.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1999ko Prudentzio Deuna Bertso Sarian Asier Otamendi izan zen irabazlea, hirugarren aldiz jarraian.
Mundua
- 2007 – This Is England (Hau Ingalaterra Da) filma estreinatu zen, Shane Meadowsek zuzendu eta Thomas Turgoose, Joe Gilgun, Andrew Shim, Vicky McClure, Stephen Graham eta Rosamund Hanson aktoreek antzeztu zuten.
- 2007 – In Search of a Midnight Kiss (Gauerdiko Musuaren Bila) filma estreinatu zen, Alex Holdridgek zuzendu eta Scoot McNairy, Sara Simmonds eta Brian McGuire aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Euskal Herria
- 1924 – Gasteizen Mendizorrotza estadioa inauguratu zen.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1845 – Joxe Mendiaga, euskal idazlea (h. 1937).
- 1848 – Martzelino Soroa, euskal antzerkigilea (h. 1902).
- 1887 – Toribio Etxebarria, euskal enpresaburu, politiko, idazle eta euskaltzaina (h. 1968).
- 1895 – Toribio Garate, Kantabria II.a , huskako eta palazko bizkaitar pilotaria.
- 1905 – Pedro Uharte-Mendikoa, nafar hegazkinlari eta ingeniaria, Gerra Zibil garaian matxinoen alde egin zuena (h. 1991).
- 1906 – Tomás López Sellés, nafar etnologoa, monumentu megalitikoetan aditua (h. 1976).
- 1911 – Jose Arana Gorostegi, gipuzkoar futbolaria (h. 1971).
- 1922 – Julián José Gorraitz, nafar futbolaria (h. 2007).
- 1928 – Paul Labadie, lapurtar errugbilaria (h. 2017).
- 1939 – Koldo Agirre, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (h. 2019).
- 1959 – Fran Lasuen, gipuzkoar musikaria.
- 1960 – Martin Berasategi, donostiar sukaldaria, Euskal Herriko sukaldaritza modernoaren ordezkari nagusietako bat.
- 1961 – Euken Ostolaza, gipuzkoar kontratenorea (h. 2023).
- 1962 – Virginia Imaz, gipuzkoar pailazoa, antzerki zuzendari eta ipuin kontalaria.
- 1964 – Mireia Gabilondo, gipuzkoar aktorea, zuzendaria eta gidoigilea.
- 1965 – Mikel Laskurain, gipuzkoar aktorea.
- 1966 – Joxe Mari Segurola, gipuzkoar arraunlari ohia.
- 1968 – Safy Nebbou, lapurtar zinema zuzendari eta gidoigilea.
- 1974 – Jorge Azkoitia, bizkaitar futbolari ohia.
- 1979 – Jose Javier Barkero, gipuzkoar futbolaria.
- 1984 – Ion Insausti Jiménez, gipuzkoar errugbilaria.
- 1986 – Maialen Arregi, bizkaitar arkitektoa.
- 1987 – Jonathan Castroviejo, bizkaitar txirrindularia.
- 1994 – Ainhoa Hernández, bizkaitar eskubaloi jokalaria.
- 1995 –
- Imanol Sarriegi Isasa, gipuzkoar futbolaria.
- Itziar Ugarte, gipuzkoar kazetaria eta idazlea.
- Urtzi Urzelai, bizkaitar futbolaria.
- 1998 – Ander Egiluz Alzola, bizkaitar futbolaria.
- 2001 –
- Nerea Nevado, bizkaitar futbolaria.
- Mikel Retegi, nafar txirrindularia.
- 2002 – Iñigo López Gálvez, bizkaitar futbolaria.
Mundua
- 1682 – Claudine Guérin de Tencin, frantziar moja eta eleberrigilea (h. 1749).
- 1701 – Karlos Emanuel III.a Sardiniakoa, Sardiniako erregea eta Savoiako dukea (h. 1773).
- 1748 – Adamantios Korais, greziar humanista, Greziako literatura modernoaren aitzindaria (h. 1833).
- 1759 – Mary Wollstonecraft, britainiar filosofo eta idazlea, emakumeen eskubideak aldeztu zituen lehenengoetarikoa (h. 1797).
- 1791 – Samuel Morse, estatubatuar asmatzailea (h. 1872).
- 1802 – Louis Niedermeyer, suitzar musikagilea (h. 1861).
- 1806 – Maria Kristina Borboikoa, Espainiako erregina ezkontidea (h. 1878).
- 1820 – Herbert Spencer, ingeles filosofoa (h. 1903).
- 1822 – Ulysses S. Grant, Ameriketako Estatu Batuetako 18. presidentea (h. 1885).
- 1827 – Pedro Altube, euskal jatorriko estatubatuar abeltzaina, Spanish Ranch etxaldearen sortzaileetako bat (h. 1905).
- 1840 – Edward Whymper, ingeles mendigoizale eta artista (h. 1911).
- 1848 – Oton Bavariakoa, Bavariako erregea (h. 1916).
- 1855 – Caroline Rémy de Guebhard, frantziar anarkista, kazetaria eta feminista (h. 1929).
- 1860 – Prudencio Melo, espainiar artzapezpikua, Gasteizko apezpikua izandakoa (h. 1945).
- 1865 – Archibald Leitch, eskoziar arkitektoa eta futbol estadio diseinatzailea (h. 1939).
- 1873 – Robert Wiene, alemaniar zinemagilea (h. 1938).
- 1876 – Claude Farrère, frantziar idazlea (h. 1957).
- 1882 – Jessie Fauset, afroamerikar editorea, poeta, saiakeragilea eta eleberrigilea (h. 1961).
- 1887 – Harry Boland, irlandar errepublikar politikari eta ekintzailea (h. 1922).
- 1894 – Marcel Gimond, frantziar eskultorea (h. 1961).
- 1893 – Veneranda Manzano, espainiar maistra eta politika, Bigarren Errepublikako diputatua (h. 1992).
- 1896 – Wallace Carothers, estatubatuar kimikaria (h. 1937).
- 1899 – Walter Lantz, estatubatuar animatzaile, zuzendari eta ekoizlea (h. 1994).
- 1900 – Edgar Dale, estatubatuar pedagogo eta hezitzailea (h. 1985).
- 1904 – Cecil Day-Lewis, ingeles-irlandar olerkaria (h. 1972).
- 1909 – África de las Heras, espainiar espioia (h. 1988).
- 1910 – Chiang Ching-kuo, Taiwango presidentea (h. 1988).
- 1911 – Georges Dargaud, frantziar argitaratzailea, komikien edizioan espezializatua (h. 1990).
- 1918 – Dora Ibarburu, euskal uruguaitar erizain eta irakaslea (h. 1992).
- 1921 – Abdelmalek Benhabyles, Aljeriako presidentea (h. 2018).
- 1923 –
- Eduardo García de Enterría, espainiar legegizona eta abokatua (h. 2013).
- Carlos Edmundo de Ory, espainiar poeta eta narratzailea (h. 2010).
- 1927a – Coretta Scott King, afro-amerikarren eskubideen ekintzailea, eta Martin Luther King Jr.en emaztea. (h. 2006.
- 1929 – Nina Romaxkova, disko jaurtiketan espezializatutako sobietar atleta (h. 2016).
- 1932 – Anouk Aimée, frantziar aktorea.
- 1933 – Bob Bondurant, estatubatuar lasterketa-gidaria (h. 2021).
- 1935 – Theo Angelopoulos, greziar zinema zuzendaria, ekoizlea eta gidoigilea (h. 2012).
- 1937 – Sandy Dennis, estatubatuar aktorea (h. 1992).
- 1939 –
- Rosa Tavárez, dominikar margolari, grabatzaile, marrazkilari, instalatzaile eta hezitzailea (h. 2023).
- João Bernardo Vieira, Ginea-Bissauko presidentea (h. 2009).
- 1940 – Pepe Mediavilla, kataluniar bikoizketa aktore eta zuzendaria (h. 2018).
- 1941 – Aminata Sow Fall, senegaldar idazlea.
- 1942 – Valeri Poliakov, errusiar kosmonauta eta medikua, misio bakar batean espazioan iraunkortasunaren errekorra duena (h. 2022).
- 1945 –
- Dinny McGinley, irlandar politikaria.
- August Wilson, estatubatuar antzerkigilea (h. 2005).
- 1947 – Maria del Mar Bonet, katalanezko mallorkar abeslaria.
- 1948 –
- Tomás Bosque, aragoar kantautore eta idazlea.
- Chato Galante, espainiar presoa eta Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren aldeko ekintzailea (h. 2020).
- 1949 –
- Didier Daeninckx, frantziar idazlea.
- Pedro Torres Cruces, espainiar txirrindulari ohia.
- 1955 – Katsuyuki Kawachi, japoniar futbolari ohia..
- 1957 – Ricardo Larraín, txiletar zinema-zuzendaria (h. 2016).
- 1959 –
- Andrew Fire, estatubatuar biologo eta irakaslea, 2006ko Medikuntzako Nobel Saria.
- Sheena Easton, eskoziar abeslaria.
- 1962 – Edvard Moser, norvegiar psikologo eta neurozientzialaria, 2014ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1967 – Gilen Alexandro Herbehereetakoa, Herbehereetako erregea.
- 1976 –
- Isobel Campbell, eskoziar abeslaria.
- Walter Pandiani, uruguaiar futbolari ohia.
- 1980 – Diego Rivas, espainiar futbolaria.
- 1981 – Shohei Ikeda, japoniar futbolari ohia.
- 1982 –
- Sister Fa, emakumezkoen mutilazio genitalaren aurkako ekintzailea eta rap abeslari senegaldarra.
- Yutaka Tahara, japoniar futbolari ohia.
- 1983 –
- Corey Harrison, Big Hoss, estatubatuar negoziogizona eta telerrealitate saioetako pertsonaia.
- Iñigo Lariz, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1986 –
- Jenna Coleman, ingeles aktorea.
- Salomé Leclerc, quebectar kantautore eta abeslaria.
- Elena Risteska, mazedoniar pop abeslaria.
- Dinara Safina, Tatar etnia eta erlijio musulmaneko tenislari ohi errusiarra.
- 1987 – Kota Aoki, japoniar futbolaria.
- 1988 – Lizzo, estatubatuar abeslari eta rapera.
- 1989 – Majida Maayuf, marokoar atleta, iraupen-lasterketan aditua.
- 1990 – Lou de Laâge, frantziar aktorea.
- 1991 – Isaac Cuenca, kataluniar futbolaria.
- 1992 –
- Allison Iraheta, estatubatuar abeslaria.
- Apolonia Lapiedra, espainiar aktore pornografikoa.
- Enric Saborit, kataluniar futbolaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1810 – Francisco Cabarrús, euskal jatorriko Espainiako ministroa eta finantza-gizona, Sevillan (j. 1752).
- 1909 – Manez Saint-Jean, Katxo, lapurtar bertsolaria (j. 1844).
- 1916 – Mariano Zuaznabar, gipuzkoar meatze-ingeniaria, La Robla trenbidearen sortzailea (j. 1841).
- 1919 – Antonia Bandres, gipuzkoar moja jesuitina, Salamancan (j. 1898).
- 1920 – Piarres Broussain, lapurtar medikua, Euskaltzaindiaren sortzaileetakoa eta politikaria (j. 1859).
- 1942 – Rafael Díaz-Aguado, nafar kazetari eta politikari karlista, Madrilen (j. 1870).
- 1945 – Gerhard Bähr, alemaniar jatorriko gipuzkoar euskalaria eta euskaltzain urgazlea, Berlinen (j. 1900).
- 1970 – Genaro Sánchez Martín, sestaoar militantea, goi-tentsioko dorre batean bandera bat ipintzen ari zela elektrokutatuta (j. 1952).
- 1981 – Demetrio Beriain, Kataluniako nafar anarkista eta idazlea (j. 1911).
- 1983 – Jose Iraragorri, euskal herritar futbolaria (j. 1912).
- 1992 – Sigfrido Koch, donostiar argazkilaria eta idazlea (j. 1936).
- 1999 – Enrique Sáinz, euskal belar hockey jokalaria, Madrilen (j. 1917).
- 2011 – Jose Antonio Arana, bizkaitar ikertzaile eta euskalaria, ohorezko euskaltzaina (j. 1931).
- 2019 – Patxi Iraola, gipuzkoar bertsolaria, epailea eta gai-jartzailea (j. 1933).
- 2020 – Kontxi Belandia Lekue, bizkaitar euskaltzalea (j. 1929).
- 2021, Burkina Fason erailak:
- David Beriain, nafar kazetaria eta dokumentalgilea (j. 1977).
- Roberto Fraile, euskal kazetari, argazkilari eta kameralaria (j. 1974).
- 2022 – Jakes Ahamendaburu, baxenafar idazlea (j. 1961).
Mundua
- 875 – Lope ibn Musa Toledoko wali musulmana (j. 820).
- 1353 – Simeon Moskukoa, Moskuko printzea eta Vladimirreko printze handia (j. 1317).
- 1404 – Filipe II.a Borgoinakoa, Borgoinako dukea (j. 1342).
- 1521 – Fernando Magallaes, portugaldar esploratzailea (j. 1480).
- 1599 – Maeda Toshiie, Oda Nobunagaren jenerala.
- 1605 – Leon XI.a Aita Santua (j. 1535).
- 1635 – Antonio Zapata, espainiar kardinala, Iruñeko apezpikua izandakoa(j. 1550).
- 1656 –
- Jan van Goyen, herbehereetar pintorea eta marrazkilaria (j. 1596).
- Gerard van Honthorst, herbeheretar margolaria (j. 1598).
- 1736 – Gregoria Francisca de Santa Teresa, espainiar poeta eta moja (j. 1653).
- 1794 – James Bruce, eskoziar geografo, esploratzaile eta bidaia-idazlea (j. 1730).
- 1831 – Karlos Felix Sardiniakoa, Sardiniako erregea (j. 1765).
- 1866 – Henry Hobson Richardson, estatubatuar arkitektoa (j. 1838).
- 1871 – Sigismund Thalberg, suitzar musikagilea eta pianojolea (j. 1812).
- 1872 – Ion Heliade Rădulescu, errumaniar idazlea eta politikaria (j. 1802).
- 1873 – Didier Petit de Meurville, frantziar diplomatiko eta margolaria (j. 1793).
- 1882 –
- Ralph Waldo Emerson estatubatuar idazle, filosofo eta poeta (j. 1803).
- Ferdinand Reich, alemaniar kimikaria (j. 1799).
- 1896 – Henry Parkes, australiar politikaria (j. 1815).
- 1915 – Alexander Nikolaievitx Scriabin, errusiar pianista eta musikagilea (j. 1872).
- 1929 – Austin Stack, irlandar errepublikarra (j. 1879).
- 1932 – Hart Crane, estatubatuar poeta (j. 1899).
- 1936 – Karl Pearson, ingeles zientzialaria (j. 1857).
- 1937 – Antonio Gramsci, italiar politikari, pedagogo, filosofo eta teoriagile marxista (j. 1891).
- 1938 – Edmund Husserl, alemaniar filosofoa (j. 1859).
- 1939 – Pasquale Cinquegrana, napolierazko poeta eta abesti-idazle napolitarra (j. 1850).
- 1940 – Joaquim Mir, kataluniar margolaria (j. 1873).
- 1954 – Antoni Bolesław Dobrowolski, poloniar geofisikaria, meteorologoa eta esploratzailea (j. 1872).
- 1955 – William Ambrose Bebb, galestar idazle eta politikaria, Plaid Cymru alderdi politikoaren sortzaileetako bat (j. 1894).
- 1964 – Alan Le May, estatubatuar eleberrigile eta gidoigilea (j. 1899).
- 1967 – Harry Bagge, ingeles futbolaria eta entrenatzailea, Athletic Clubeko entrenatzaile izandakoa (j. 1896).
- 1972 –
- Gabriel Ferrater, kataluniar poeta (j. 1922).
- Kwame Nkrumah, Ghanako lehendabiziko presidentea (j. 1909).
- 1973 – Carlos Alberto Menditéguy, diziplina anitzeko argentinar kirolaria, automobilismo eta poloan nabarmendua (j. 1915).
- 1980 – Mario Bava, italiar zinema-zuzendaria (j. 1914).
- 1988 – Valerio Legasov, Txernobylgo istripuaren zergatiak ikertu zituen batzorde zientifikoko kidea (j. 1936).
- 1991 – Rob-Vel, frantziar komikigilea (j. 1909).
- 1992 –
- Olivier Messiaen, frantziar musikagilea, organista eta irakaslea (j. 1908).
- Gerard O'Neill, estatubatuar fisikaria (j. 1927).
- 1995 – Willem Frederik Hermans, herbeheretar idazlea (j. 1921).
- 1996 – Jacques Mercanton, suitzar idazlea (j. 1910).
- 1997 – Dulce María Loynaz, kubatar idazlea (j. 1902).
- 1998 – Anne Desclos Aury, frantziar idazle eta kazetaria (j. 1907).
- 2002 – Ruth Handler, estatubatuar enpresaburua, Barbie panpinaren marketinean izan zuen paperagatik gogoratua (j. 1916).
- 2003 – Dorothee Sölle, alemaniar teologo eta poeta protestantea (j. 1929).
- 2007 – Mstislav Rostropovitx, errusiar biolontxelo-jotzailea (j. 1927).
- 2009 – Tomohiko Ikoma, japoniar futbolaria (j. 1932).
- 2011 – Raufa Hassan al-Sharki, yemendar kazetari, irakasle eta ekintzailea (j. 1958).
- 2018 – Álvaro Arzú, Guatemalako presidentea (j. 1946).
- 2019 – Negasso Gidada, Etiopiako presidentea (j. 1943).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Unax eta Urbeltz/Urbez.
- Hegoafrika: Askatasunaren eguna.