Apirilaren 25
Apirilaren 25a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hamabosgarren eguna da, 116garrena bisurteetan. 250 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1976 – Guardia zibilak Jose Bernardo Bidaola "Txirrita" hil zuen Etxalarren.
- 1987 – Portugaleteko herriko etxearen aurkako atentatua
- 2006 – Gaztela Mantxako aurrezki kutxak, Gamesa enpresaren dibisio aeronautikoa erosi zuen 45 milioi eurorengatik.
Mundua
- 1898 – Estatu Batuek gerra deklaratu zioten Espainiari, Maine korazatua Kuban hondoratu ondoren.
- 1974 – Krabelinen Iraultza Portugalen. António de Oliveira Salazarrek ezarritako diktadurarekin amaitu eta demokrazia ezarri zuen.
- 2005 – Tren istripua Japoniako Amagasaki hirian. 107 hildako.
- 2010 – 260.000 kataluniarrek 200 herri baino gehiagotan egindako kontsulta soberanistan parte hartu zuten.
- 2015 – Nepal eta inguruko herrialdeek 7,9 gradutako lurrikara jasan eta 10.000 hildako, 11.000 zauritu, milaka desagertu eta kalte oso larriak egon ziren.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1987 – Gernika, Francisco Escuderoren musika eta Karmelo Iturria eta Augustin Zubikarairen libretoa duen opera estreinatu zen Bilboko Arriaga antzokian.
- 1993ko Prudentzio Deuna Bertso Sarian Zigor Enbeita izan zen irabazlea.
- 2004ko Arabako Bertsolari Txapelketan Asier Otamendik jantzi zuen txapela.
Mundua
- 1926 – Turandot, Giacomo Pucciniren musika eta Giuseppe Adami eta Renato Simoniren libretoa duen opera estreinatu zen Milan hiriko La Scala antzokian.
- 2001 – Jean-Pierre Jeunet frantziar zinema zuzendariaren Amélie filma estreinatu zen.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Euskal Herria
- 1998 – Bilboko Athletic Klubaren ehungarren urteurrenaren ospakizunetan Luciano Pavarottik kontzertua eskaini zuen San Mamesen.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1608 – Gaston Orleanskoa, Frantzia eta Nafarroako infantea eta Orleansko dukea (h. 1660).
- 1867 – Herminio Madinabeitia, arabar idazlea, katedraduna eta kazetaria, Gasteizko alkatea (h. 1943).
- 1901 – Juan Jose Irazusta, gipuzkoar idazlea (h. 2001).
- 1910 – Inazio Sarasua, oriotar patroi eta arraunlari handietako bat, Kontxako 11 Bandera irabazitakoa (h. 1994).
- 1912 – Simón Berasaluze Aginagalde, gipuzkoar beira-egilea (h. 1993).
- 1915 – Andresa Portugal, Donostiako Bretxako azokan arrain-saltzailea 70 urtez, arrain garbitua saltzeari utzi zion azkena (h. 2012).
- 1919 - Abraham Carnicero, bizkaitar futbolaria (h. 2008).
- 1930 –
- Jakes Abeberri, lapurtar politikari eta abokatua (h. 2022).
- Jorge Cortes Izal, nafar euskaltzain urgazlea (h. 2010).
- 1932 – Pedro Ortuzar, Iturri, bizkaitar bertsolaria (h. 2006).
- 1935 – Garbiñe Balerdi, Irura II, gipuzkoar erraketista.
- 1949 – Jose Luis Korta, gipuzkoar arraunlari eta patroia, Kontxako 16 Bandera irabazitakoa.
- 1961 –
- Soledad Iparragirre, Marisol, Anboto, gipuzkoar ETAkidea.
- Álvaro de Marichalar, nafar abenturazale eta enpresaburua.
- 1965 – Mikel Sarriegi Etxezarreta, gipuzkoar dantzaria eta mendi ingeniaria.
- 1967 – Oskar Goñi, Goñi I.a, nafar pilotari ohia.
- 1972 – Ramon Olasagasti, gipuzkoar kazetari eta idazlea.
- 1976 – Edurne Larraza, gipuzkoar informatikaria eta unibertsitateko irakaslea.
- 1977 – Mikel Goñi, Goñi II.a, nafar pilotaria.
- 1978 – Jesus Maria Lacruz, nafar futbolaria.
- 1981 – Leixuri Arrizabalaga, bizkaitar politikaria.
- 1989 –
- Maialen Berasategi, arabar itzultzailea eta zuzentzailea.
- Joan Duru, euskal surflaria.
- 1993 – Unai Elgezabal, bizkaitar futbolaria.
- 2000 –
- June Loidi, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- Oihan Sancet, nafar futbolaria.
Mundua
- 15 – Oton, erromatar enperadorea (h. 69).
- 1214 – Luis IX.a Frantziakoa edo San Luis, Frantziako erregea eta eliza katolikoaren santua (h. 1270).
- 1228 – Konrado IV.a Alemaniakoa, Germaniako enperadorea eta Jerusalem eta Siziliako erregea (h. 1254).
- 1284 – Eduardo II.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea (h. 1327).
- 1599 – Oliver Cromwell, ingeles politikari eta militarra (h. 1658).
- 1628 – William Temple, ingeles diplomatikoa eta idazlea (h. 1699).
- 1703 - José Francisco de Isla, espainiar jesulagun, idazle, itzultzaile eta eleberrigilea (h. 1781).
- 1767 – Nicolas Oudinot, frantziar mariskala (h. 1847).
- 1825 – Federico Errázuriz Zañartu, euskaldun jatorriko politikaria, Txileko presidentea (h. 1877).
- 1849 – Felix Klein, alemaniar matematikaria (h. 1925).
- 1852 – Leopoldo Alas "Clarín", espainiar idazlea (h. 1901).
- 1873 – Walter de la Mare, ingeles idazlea (h. 1956).
- 1874 – Guglielmo Marconi, italiar ingeniari elektrikoa, 1909ko Fisikako Nobel Saria (h. 1937).
- 1883 – Semion Budionni, sobietar mariskala (h. 1973).
- 1891 – Franz Kaiser, alemaniar astronomoa (h. 1962).
- 1898 – Stefania Turkewitx, ukrainar musikagile, piano-jotzaile eta musikologoa (h. 1977).
- 1899 – María Villar Buceta, kubatar poeta, kazetari eta ekintzailea (h. 1977).
- 1900 –
- Gladwyn Jebb, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi bitartekaria (h. 1996).
- Wolfgang Pauli, suitzar fisikaria, 1945eko Fisikako Nobel Saria (h. 1958).
- 1903 – Andrei Nikolaievitx Kolmogorov, errusiar matematikaria (h. 1987).
- 1905 –
- Frederic Duran i Jordà, Erresuma Batuan bizi izandako kataluniar medikua, hemoterapiaren bultzatzaileetako bat (h. 1957).
- George Nepia, zeelandaberritar errugbilaria (h. 1986).
- 1914 – Marcos Pérez Jiménez, Venezuelako presidentea (h. 2001).
- 1917 –
- Chico Albuquerque, brasildar argazkilaria (h. 2000).
- Ella Fitzgerald, estatubatuar jazz abeslaria (h. 1996).
- 1921 – Karel Appel, herbeheretar margolaria (h. 2006).
- 1922 – Tomás Maldonado, argentinar pintore, diseinatzailea eta pentsalaria (h. 2018).
- 1927 –
- Corín Tellado, espainiar idazlea (h. 2009).
- Albert Uderzo, frantziar komikigilea, René Goscinnyrekin batera Asterix komiki sortaren sortzailea (h. 2020).
- 1928 – Cy Twombly, estatubatuar margolari, eskultore eta argizkalaria (h. 2011).
- 1930 –
- Irene Gutiérrez Caba, espainiar antzezlea (h. 1995).
- Paul Mazursky, estatubatuar zinema zuzendari, gidoigile eta aktorea (h. 2014).
- 1931 – Mariano Puga Concha, Txileko elizbarrutiko apaiza eta giza eskubideen aldeko ekintzailea (h. 2020).
- 1932 –
- Nikolái Kardashov, errusiar astrofisikaria (h. 2019).
- William Roache, britainiar aktorea.
- 1935 – James Peebles, kanadar kosmologo eta astrofisikaria, 2019ko Fisikako Nobel Saria.
- 1936 –
- Henck Arron, Surinamgo lehen ministroa (h. 2000).
- Leonel Sánchez, txiletar futbolaria (h. 2022).
- 1938 – Jim Simons, estatubatuar matematikari, akademiko, finantza-merkatari, funtsen agente, burtsa-artekari, inbertitzaile eta filantropoa.
- 1939 – Tarcisio Burgnich, italiar futbolari eta entrenatzailea (h. 2021).
- 1940 – Al Pacino, italiar jatorriko estatubatuar aktorea, bere belaunaldiko onenetarikotzat joa.
- 1941 – Bertrand Tavernier, frantziar zinemagilea eta zinema-kritikaria (h. 2021).
- 1944 – Eugene Richards, estatubatuar argazkilari eta kazetaria.
- 1945 –
- Esther Orozco, mexikar kimikari, mikrobiologo eta parasitologoa.
- Jean Purdy, britainiar erizaina eta enbriologoa, ugalkortasunaren tratamenduan aitzindaria (h. 1985).
- Björn Ulvaeus, suediar musikaria, ABBAren taldekide ohia.
- 1946 – Vladimir Zhirinovski, errusiar politikaria (h. 2022).
- 1947 –
- Johan Cruyff, herbeherear futbolaria eta entrenatzailea, historiako futbolari onenetakotzat joa (h. 2016).
- Tamara Samsonova, errusiar serieko hiltzailea.
- 1949 – Dominique Strauss-Kahn, frantziar ekonomista, abokatu eta politikaria, Nazioarteko Diru Funtseko presidente ohia.
- 1951 – Soledad Gallego-Díaz, espainiar azetaria eta idazlea.
- 1956 –
- Dominique Blanc, frantziar aktorea.
- Xosé Ramón Gayoso, espainiar telebista aurkezlea.
- 1957 – Roch Marc Christian Kaboré, Burkina Fasoko presidentea.
- 1963 –
- David Moyes, eskoziar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Rafael Yuste, espainiar neurobiologoa.
- 1964 – Hank Azaria, estatubatuar aktore, komediante eta ekoizlea.
- 1966 – Marcelina Bautista, mexikar ekintzailea eta etxeko langilea, Mexikon etxeko langileak biltzen dituen lehen erakunde sindikalaren sortzailea.
- 1969 –
- Vanessa Beecroft, italiar artista garaikidea.
- Mark Miodownik, britainiar zientzialaria, ingeniaria, irrati-hedatzailea eta Londresko University College-ko idazlea.
- Renée Zellweger, estatubatuar aktore, dantzari eta abeslaria.
- 1970 – Jason Lee, estatubatuar aktorea.
- 1971 – Sara Baras, espainiar flamenko dantzari eta koreografoa.
- 1975 – Roger Machado Marques, brasildar futbolari ohia.
- 1976 – Tim Duncan, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1977 – Manolo Cardona, kolonbiar aktorea.
- 1979 – Manal Al Sharif, saudiarabiar informatikoa eta akbista, emakumeen gidatzeko eskubideen aldeko borrokatzailea.
- 1980 –
- Ángel David Rodríguez, espainiar atleta, abiadurazko probetan aditua.
- Céline Sallette, frantziar aktorea.
- Alejandro Valverde, espainiar txirrindularia.
- 1981 - Mariam Hernandez, kanariar aktorea.
- 1982 –
- Karine Ferri, frantziar modelo eta telebista aurkezlea.
- Julia Satxuk, ukrainar aktibista, pertsona desgaituen eskubideen aldekoa.
- 1986 – Gwen Jorgensen, estatubatuar triatleta.
- 1989 – Gendun Chokyi Nyima, Tenzin Gyatso Dalai Lamak XI. Panchen Lama izendatutako haurra.
- 1990 –
- Leyna Bloom, estatubatuar modeloa, dantzaria, aktorea eta pertsona transgeneroen aldeko ekintzailea.
- Germán Garmendia, txiletar youtuberrra, munduko arrakastatsuenetarikoa.
- 1992 – María Cumplido, espainiar matematikari eta ikertzailea.
- 1993 –
- Bushra al-Tawil, palestinar kazetaria, preso palestinarra eta Ramallahko presoen eskubideen aldeko aktibista.
- Raphaël Varane, frantziar futbolaria.
- 1996 – Miguel Herrán, espainiar aktorea eta motoziklista.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1689 – Lope Antonio Munibe, bizkaitar handiki eta funtzionarioa, Quiton (j. c. 1630).
- 1882 – Manuel Arantzadi, nafar politikari jeltzale eta abokatua (j. 1882).
- 1956 – Jean Ibarnegarai, euskal herritar politikaria eta Euskal Pilotaren Nazioarteko Federakuntzaren sortzailea, Parisen (j. 1883).
- 1981 – Joaquina Eguaras, nafarroan jaiotako andaluziar hebraista eta arabista, Granadako Unibertsitateko lehenengo emakume irakaslea, Granadan (j. 1897).
- 1984 – Jean Borthayre, zuberoar baritonoa, Montmorencyn (j. 1901).
- 1996 – Jose Basterretxea, Oskillaso, euskal idazlea (j. 1911).
- 2003 – Pierre Pradier, Euskal Herrian jaiotako mediku anestesista (j. 1933).
- 2006 – Jokin Gorostidi, euskal politikaria (j. 1944).
- 2007 – Jose Maria Garmendia, gipuzkoar politikari eta historialaria (j. 1952).
Mundua
- 1077 – Géza I.a Hungariakoa, Hungariako erregea.
- 1185 – Antoku Enperadorea, Japoniako enperadorea (j. 1178).
- 1196 – Alfontso II.a Aragoikoa, Aragoiko errege eta Bartzelonako kondea (j. 1157).
- 1295 – Antso IV.a Gaztelakoa, Gaztela, Galizia eta Leongo erregea (j. 1258).
- 1342 – Benedikto XII.a, Aita santua.
- 1362 – Muhammad VI.a Granadakoa, Granadako errege nazaria (j. 1332).
- 1472 – Leon Battista Alberti, italiar humanista, apaiz, poeta, hizkuntzalari, filosofo eta arkitektoa (j. 1404).
- 1566 –
- Louise Labé, Lyongo Eskolako Errenazimenduko frantziar olerkaria (j. c. 1524).
- Diana Poitierskoa, frantziar aristokrata nabarmena, Henrike II.a Frantziakoaren maitalea (j. 1499).
- 1595 – Torquato Tasso, italierazko poeta (j. 1544).
- 1667 – Pedro de Betancur, Frantziskotarren monje eta espainiar misiolaria, Bethlehemen ordenaren sortzailea (j. 1626).
- 1690 – David Teniers Gaztea, flandestar pintorea eta diseinatzailea (j. 1610).
- 1744 – Anders Celsius, suediar fisikari eta astronomoa (j. 1701).
- 1770 – Jean Antoine Nollet, frantziar fisikari eta elizgizona (j. 1700).
- 1800 – William Cowper, ingeles poeta eta erromantizismoaren aitzindaria (j. 1731).
- 1840 – Siméon Denis Poisson, frantziar matematikari eta fisikaria (j. 1781).
- 1875 – Trinle Gyatso, hamabigarren Dalai Lama (j. 1857).
- 1878 – Anna Sewell, ingeles eleberrigilea (j. 1820).
- 1886 – Eugène Isabey, frantziar margolaria (j. 1803).
- 1911 – Emilio Salgari, italiar idazlea (j. 1862).
- 1926 – Ellen Key, suediar idazle eta feminista, familia bizitzaren, etikaren eta hezkuntzaren alorretan aditua (j. 1849).
- 1928 – Pyotr Nikolaievitx Wrangel, errusiar jenerala (j. 1878).
- 1939 – Archibald Leitch, eskoziar arkitektoa eta futbol estadio diseinatzailea (j. 1865).
- 1943 – Vladimir Nemirovitx-Dantxenko, errusiar idazle eta antzerkigilea (j. 1858).
- 1960 – Amanullah Khan, Afganistango erregea (j. 1892).
- 1969 – Margarita Xirgu, espainiar aktore eta antzerki zuzendaria (j. 1888).
- 1972 – George Sanders, britainiar aktorea (j. 1906).
- 1974 – María Fernanda Ladrón de Guevara, espainiar aktorea (j. 1897).
- 1975 – Jacques Duclos, frantziar politikaria (j. 1896).
- 1976 – Carol Reed, ingeles zinema zuzendaria (j. 1906).
- 1988 –
- Carolyn Franklin, estatubatuar soul-abeslaria, Aretha Franklinen ahizpa gazteena (j. 1944).
- Valerie Solanas, estatubatuar idazle eta feminista erradikala (j. 1936).
- 1990 – Dexter Gordon, estatubatuar jazz saxofoi jolea (j. 1923).
- 1995 –
- Augusto Aboitiz Baroja, euskal jatorriko filipinar-uruguaiar enpresaria (j. 1914).
- Ginger Rogers, estatubatuar aktore, dantzari eta abeslaria (j. 1911).
- 1996 – Saul Bass, estatubatuar diseinatzaile grafikoa (j. 1920).
- 1999 – Michael Morris (Killaningo 3. baroia), irlandar kazetari, egile eta kirol buruzagia, Nazioarteko Olinpiar Batzordeko 6. lehendakaria (j. 1914).
- 2001 – Michele Alboreto, italiar 1 Formulako gidaria (j. 1956).
- 2006 – Jane Jacobs, estatubatuar-kanadiar zientzia dibulgatzailea, hirigintzaren teorikoa eta ekintzaile soziopolitikoa (j. 1916).
- 2007 –
- Alan Ball, ingeles futbolaria (j. 1945).
- Tomasa Cuevas, espainiar militante komunista eta antifrankista (j. 1917).
- Eva González Fernández, leonesezko idazlea (j. 1918).
- 2009 – Bea Arthur, estatubatuar aktorea, ezaguna The Golden Girls telebista saioagatik. (j. 1922)
- 2010 – Alan Sillitoe, ingeles olerkari eta eleberrigilea (j. 1928).
- 2012 – Louis le Brocquy, irlandar margolaria (j. 1916).
- 2014 – Tito Vilanova, kataluniar futbolari eta entrenatzailea (j. 1968).
- 2018 – Michael Anderson, ingeles zinema zuzendaria (j. 1920).
- 2019 – John Havlicek, estatubatuar saskibaloi jokalaria (j. 1940).
- 2020 – Per Olov Enquist, suediar kazetaria, antzerkigilea eta eleberrigilea (j. 1934).
- 2021 –
- Désiré Kolingba, Afrika Erdiko Errepublikako politikaria (j. 1956).
- John Konrads, lituaniar-australiar igerilaria, olinpiar txapelduna (j. 1942).
- 2023 –
- Harry Belafonte, estatubatuar abeslari, aktore eta giza eskubideen aldeko borrokalaria (j. 1927).
- Vera Krepkina, errusiar-ukrainar atleta (j. 1933).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Xenmark/Senmark eta Markos.
- Ordezkarien Nazioarteko Eguna
- Malariaren Mundu Eguna
Jaieguna, ondoko herrietan:
- Bizkaian: Gatika.
- Gipuzkoan: Hondarribia, Irun, Lezo eta Pasaian Opilaren eguna edo San Marko eguna ospatzen da.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.