Apirilaren 20
Apirilaren 20a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hamargarren eguna da, 111garrena bisurteetan. 255 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1878 – Bizkaiko Golkoa astindu zuen enbata bortitz batek 322 arrantzale hildako utzi zituen: 132 kantabriar eta 190 euskaldun.
- 1964 – Donostiako Udaleko lau zinegotzik uko egin zioten Francok ezarritako “Bakezko 25 urteak” ospatzeko egitekoa zen Te Deum elizkizunera joateari. Manuel Valencia Remón gobernadore zibilak 10.000 pezetako isuna ezarri zion zinegotzi horietako bakoitzari.
- 2008 –
Mundua
- 1999 – Columbineko sarraskia: AEBetako Coloradoko izen bereko udalerriko institutu batean bi ikasleek erasoaldi masiboa gauzatu eta 15 lagun hil eta 24 zauritu zituzten.
- 2010 – Mexikoko golkoaren marea beltza hasi zen hedatzen petrolio plataforma baten leherketaren ondorioz, mota honetako inoizko hondamendi ekologikorik handiena izan dena.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1997ko Prudentzio Deuna Bertso Sarian Asier Otamendi izan zen irabazlea.
Mundua
- 1891 – El rey que rabió (euskaraz: Amorratu zen erregea), Ruperto Chapíren musika eta Miguel Ramos Carrión eta Vital Azaren libretoa duen zarzuela estreinatu zen Madrilgo Zarzuelako Antzokian.
- 1957 – The Spirit of St. Louis filma estreinatu zen, Billy Wilderek zuzendu eta James Stewartek antzeztu zuten.
- 1988 – El Dorado filma estreinatu zen, Carlos Saurak zuzendu eta Omero Antonutti, Lambert Wilson, Eusebio Poncela, Gabriela Roel, Inés Sastre, José Sancho eta Patxi Biskert aktoreek antzeztu zuten.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Mundua
- 1985eko Bost Nazioen Txapelketa: Irlanda txapeldun.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1546 – Bernardo de Sandoval, espainiar kardinala, Iruñeko apezpikua izandakoa (h. 1618).
- 1756 – Juan Diaz de Espada, arabar elizgizona eta ongilea (h. 1832).
- 1880 – Ambrosio Huitzi, nafar historialaria eta idazlea (h. 1973).
- 1920 – Manolita del Arco, bizkaitar politikaria, PCEko kidea (h. 2006).
- 1936 – Jorge Ramón Sarasa, nafar idazlea eta soziologoa (h. 2008).
- 1944 – Antton Merikaetxebarria, bizkaitar zinemagilea.
- 1948 – Jesus Mari Arambarri, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1958 – Jesús María Segura, nafar txirrindulari ohia.
- 1962 – Ramiro González Vicente, arabar politikaria,
- 1963 – Fermin Muguruza, euskal musikagilea, abeslaria eta ekoizlea.
- 1964 – Serafín Zubiri, nafar abeslaria, piano-jotzailea eta konposatzailea.
- 1970 –
- Ainhoa Gozategi, gipuzkoar musikaria, Gozategi taldearen sortzaile eta kidea.
- Jose Luis Padron, euskal poeta.
- 1977 – Iñaki Isasi, arabar txirrindularia.
- 1978 – David Karanka, arabar futbolaria.
- 1981 – Uxue Apaolaza, gipuzkoar idazlea.
- 1988 – Asier Zengotitabengoa, arabar saskibaloi jokalaria.
- 1989 - Antton Ibarguren Telletxea, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1991 – Juan Lizariturry, gipuzkoar tenislaria.
- 1994 – Iker Azkarate, gipuzkoar txirrindularia.
- 2000 –
- Jon Barrenetxea, bizkaitar txirrindularia.
- Elene Errasti, gipuzkoar futbolaria.
- 2002 –
- Jon Balda, gipuzkoar futbolaria.
- Iñaki Telletxea, nafar futbolaria.
Mundua
- 1492 – Pietro Bacci Aretino, italiar idazlea (h. 1556).
- 1521 – Pontus de Tyard, frantziar poeta eta erlijio gizona (h. 1605).
- 1586 – Arrosa Limakoa, Peruko mistikoa eta santu katolikoa (h. 1617).
- 1706 – Ensenadako markesa, espainiar politikaria (h. 1781).
- 1745 – Philippe Pinel, frantziar sendagilea (h. 1826).
- 1786 – Marc Seguin, frantziar ingeniaria (h. 1875).
- 1805 – Franz Xaver Winterhalter, alemaniar margolaria (h. 1873).
- 1808 – Napoleon III.a, Frantziako enperadorea (h. 1873).
- 1814 – Georgiana Houghton, britainiar artista eta mediuma (h. 1884).
- 1818 – Heinrich Göbel, alemaniar mekanikari eta asmatzailea (h. 1893).
- 1824 – Francesc Pi i Margall, Espainiako Lehen Errepublikako presidentea (h. 1901).
- 1826 – Dinah Craik, ingeles idazlea (h. 1887).
- 1833 – Antoine Vollon, frantziar margolaria (h. 1900).
- 1839 – Karlos I.a Errumaniakoa, Errumaniako lehenengo erregea (h. 1914).
- 1840 – Odilon Redon, frantziar marrazkilaria eta pintorea (h. 1916).
- 1844 – Juan Idiarte Borda, Uruguaiko lehendakaria (h. 1897).
- 1846 – Alexandre Alberto da Rocha de Serpa Pinto, portugaldar esploratzailea (h. 1900).
- 1850 –
- Daniel Chester French, estatubatuar eskultorea (h. 1931).
- Jean-François Raffaëlli, frantziar margolaria (h. 1924).
- 1868 – Charles Maurras, frantziar idazle eta politikaria, Action Française mugimenduaren antolatzaile eta ideologoa (h. 1952).
- 1878 – José Miaja, espainiar militarra (h. 1958).
- 1879 – Paul Poiret, frantziar moda diseinatzailea (h. 1944).
- 1889 – Adolf Hitler, Der Führer, alemaniar politiko eta diktadorea, Hirugarren Reicheko kantzelerra (h. 1945).
- 1890 – Adolf Schärf, Austriako presidentea (h. 1965).
- 1893 –
- Harold Lloyd, zinema mutuko estatubatuar aktorea (h. 1971).
- Joan Miró, kataluniar margolari, eskulturgile, grabatzaile eta zeramikaria (h. 1983).
- 1895 – Henry de Montherlant, frantziar idazlea (h. 1972).
- 1901 – Michel Leiris, frantziar idazlea eta etnologoa (h. 1990).
- 1908 – Lionel Hampton, estatubatuar jazz musikaria (h. 2002).
- 1915 – María Silva Cruz, María La Libertaria, espainiar libertarioa eta anarkista (h. 1936).
- 1918 – Kai Manne Borje Siegbahn, suediar fisikaria, 1981eko Fisikako Nobel Saria (h. 2007).
- 1923 – Tito Puente, estatubatuar musikagile eta perkusio-jotzailea (h. 2000).
- 1924 –
- Leslie Phillips, ingeles aktorea (h. 2022).
- Pierre Tucoo-Chala, frantziar historialaria, Pirinioetako Erdi Aroko historian aditua (h. 2015).
- 1927 –
- Chris Heunis, Hegoafrikako jarduneko presidentea (h. 2006).
- Phil Hill, 1 Formulako estatubatuar pilotua (h. 2008).
- Karl Alexander Müller, suitzar fisikaria, 1987ko Fisikako Nobel Saria (h. 2023).
- 1931 – Louis Pouzin, frantziar informatikaria.
- 1935 – Mario Camus, espainiar zinema zuzendaria (h. 2021).
- 1937 – George Takei, telebistako estatubatuar aktorea.
- 1938 – Betty Cuthbert, australiar atleta (h. 2017).
- 1939 – Gro Harlem Brundtland, Norvegiako lehen ministro ohia, Munduko Osasun Erakundeko buru ohia eta Garapen iraunkorraren kontzeptuaren zabaltzailea.
- 1940 –
- Pilar Miró, espainiar zinema zuzendaria (h. 1997).
- Miquel Roca, kataluniar abokatu eta politikaria, Espainiako 1978ko konstituzioaren zazpi aitetako bat.
- 1941 – Ryan O'Neal, estatubatuar aktorea (h. 2023).
- 1942 –
- Casimir Oyé-Mba, Gabongo lehen ministroa (h. 2021).
- Arto Paasilinna, finlandiar idazlea (h. 2018).
- 1943 – John Eliot Gardiner, britainiar orkestra-zuzendaria.
- 1945 – Jimmy Winston, ingeles musikari eta aktorea, Small Faces taldeko kidea (h. 2020).
- 1946 – Diane Elson, britainiar ekonomilaria, soziologoa eta gizarte ikertzailea, generoa eta garapenean aditua.
- 1948 – Paul Milgrom, estatubatuar ekonomialaria, 2020 Ekonomiako Nobel Saria.
- 1949 –
- Massimo D'Alema, Italiako lehen ministroa.
- Jessica Lange, estatubatuar aktorea.
- 1950 – Aleksandr Lebed, errusiar militar eta politikaria (h. 2002).
- 1955 – Svante Pääbo, suediar genetikalaria, 2022ko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1957 – Lluís Homar, kataluniar aktore eta antzerki zuzendaria.
- 1960 –
- Miguel Díaz-Canel, Kubako presidentea.
- Debra Flintoff-King, australiar atleta, 400 metroko hesietan aditua.
- 1963 – Rachel Whiteread, britainiar artista.
- 1965 –
- Bernardo Fernandes da Silva, brasildar futbolari ohia.
- Rolf Sørensen, daniar txirrindulari ohia.
- 1967 –
- Maja Bajević, bosniar argazkilaria eta performancegilea.
- Gilles Simeoni, korsikar abokatu eta politikaria.
- 1968 –
- Kazuaki Kiriya, japoniar argazkilari eta zinemagilea.
- Jelena Välbe, errusiar iraupen-eskiatzaile ohia.
- 1969 –
- Felix Baumgartner, austriar paraxutista eta BASE jauskaria.
- Seiichi Negishi, japoniar futbolari ohia.
- 1970 –
- José David Carracedo, espainiar soziologo eta politikaria.
- Abdelmalek Drukdel, aljeriar buruzagi jihadista (h. 2020).
- 1972 – Carmen Electra, estatubatuar aktore, modelo, abeslari eta ekoizlea.
- 1973 –
- Gabry Ponte, italiar DJa.
- Toshihide Saito, japoniar futbolari ohia.
- 1975 – Atifete Jahjaga, Kosovoko presidente ohia, Errepublikako lehenengo emakumezko presidentea.
- 1976 – Sotaro Yasunaga, japoniar futbolari ohia.
- 1979 – Camila de Castro, brasildar aktore pornografiko eta modelo transexuala (h. 2005).
- 1981 – Laura Mora, kolonbiar zinema-zuzendaria eta gidoilaria.
- 1982 – Jānis Blūms, letoniar saskibaloi jokalaria.
- 1983 – Miranda Kerr, australiar modeloa.
- 1984 – Bárbara Lennie, espainiar aktorea.
- 1985 – Billy Magnussen, estatubatuar aktorea.
- 1987 – Flavita Banana, espainiar ilustratzaile, biñetista eta marrazkilaria.
- 1989 – Conor Murray, irlandar errugbilaria.
- 1992 – Gigi Gorgeous, kanadar modelo eta aktorea.
- 1993 –
- Shayne Gostisbehere, euskal jatorriko estatubatuar izotz-hockey jokalaria.
- Ryosuke Yamanaka, japoniar futbolaria.
- 1995 – Natalia Szroeder, kaxubiar abeslari, abesti-idazle eta musikaria, kaxubieraz eta polonieraz abesten duena.
- 1997 – Alexander Zverev, errusiar jatorriko alemaniar tenislaria.
- 2001 – Pia Skrzyszowska, poloniar atleta da, abiadurazko lasterketatan aditua.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1956 –
- Ricardo Bueno Ituarte, gipuzkoar mediku, neuropsikiatra eta administratzailea (j. 1904).
- Maurice Dartigue, lapurtar txirrindularia (j. 1877).
- 1958 – Juan Antonio Ansaldo, gipuzkoar aristokrata eta militarra, Espainiako Armadako hegazkinlaria (j. 1901).
- 2011 – Ignacio Orbaizeta, euskal txirrindularia eta enpresaburua (j. 1923).
- 2015 –
- José Luis Etxebarria Goiri, Begoñako dantzari, dantza-talde zuzendari eta txistularia (j. 1925).
- Teresa Murga, Ermuko Lobiano jauregiaren azken jabea (j. 1910).
- Ignazio Otsoa Oltzako Sanz, Iñaki Desormais, nafar poeta (j. 1940).
- 2018 – Pedro Erquicia, gipuzkoar kazetaria, Madrilen (j. 1943).
- 2020 – Joxe Ulibarrena, nafar eskultorea eta etnografoa (j. 1924).
Mundua
- 1314 – Klemente V.a, Aita santua (j. c. 1264).
- 1693 – Claudio Coello, espainiar margolari barrokoa (j. 1642).
- 1708 - Damaris Cudworth Masham, ingeles idazle, filosofo eta teologoa, izaera protofeministakoa eta emakumeen hezkuntzaren aldekoa (j. 1659).
- 1724 – Agnes Block, herbeheretar menonita, arte bildumagile eta hortikultorea (j. 1629).
- 1786 – John Goodricke, astronomo zaletu ospetsua (j. 1764).
- 1812 – George Clinton, Ameriketako Estatu Batuetako 4. presidenteordea (j. 1739).
- 1825 – Nicolás Ambrosio Garro, espainiar estatu-gizona eta ministroa (j. 1747).
- 1836 –
- Juan Egaña, txiletar politikaria eta idazlea (j. 1769).
- Joan I.a Josef Liechtensteingoa, Liechtensteingo printzea (j. 1760).
- 1842 – Bon Adrien Jeannot de Moncey, frantziar militar eta politikaria (j. 1754).
- 1872 – Ljudevit Gaj, kroaziar hizkuntzalari, politikari, kazetari eta idazlea (j. 1809).
- 1885 – Gustav Nachtigal, alemaniar botanikaria, medikua eta esploratzailea, batez ere Erdialdeko Afrika esploratu zuena (j. 1834).
- 1912 –
- Pedro Lira, txiletar margolari eta arte kritikaria (j. 1845).
- Bram Stoker, irlandar nobelagile eta ipuin idazlea (j. 1847).
- 1918 –
- Karl Ferdinand Braun, alemaniar fisikaria, 1909ko Fisikako Nobel Saria (j. 1850).
- Niko Pirosmani, georgiar margolari primitibista (j. 1862).
- 1924 - Caroline Ingalls, estatubatuar irakaslea eta autobiografialaria (J. 1839).
- 1927 – Enrique Simonet, espainiar margolaria (j. 1866).
- 1928 – Charles Henry Gilbert, estatubatuar iktiologoa, iktiologian aitzindaria (j. 1859).
- 1929 – Charles Allan Gilbert, estatubatuar artista eta ilustratzailea (j. 1873).
- 1932 – Giuseppe Peano, italiar matematikaria (j. 1858).
- 1947 – Kristian X.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea (j. 1870).
- 1951 – Ivanoe Bonomi, Italiako lehen ministroa (j. 1873).
- 1964 – Sergei Gerasimov, errusiar margolaria (j. 1885).
- 1970 – Paul Celan, errumaniar jatorriko austriar poeta lirikoa (j. 1920).
- 1973 – Robert Armstrong, estatubatuar aktorea (j. 1890).
- 1982 – Archibald MacLeish, estatubatuar olerkaria (j. 1892).
- 1990 – Horst Sindermann, Alemaniako Errepublika Demokratikoko lehen ministroa (j. 1915).
- 1991 –
- Steve Marriott, ingeles musikari, abeslari, abesti egile eta gitarra-jotzailea (j. 1947).
- Don Siegel, estatubatuar zinema zuzendari eta ekoizlea (j. 1912).
- Yumjaagiin Tsedenbal, Mongoliako Herri Errepublikako estatuburua (j. 1916).
- 1992 – Benny Hill, ingeles aktore eta umorista (j. 1924).
- 1993 – Mario Moreno, Cantinflas, mexikar aktore eta umorista (j. 1911).
- 1995 – Milovan Djilas, jugoslaviar politikaria (j. 1911).
- 1997 – Jean Louis, frantziar jantzi-disenatzailea (j. 1907).
- 2001 – Giuseppe Sinopoli, italiar musikagile eta zuzendaria (j. 1946).
- 2003 – Bernard Katz, Alemanian jaioa britainiar sendagile eta biofisikaria, 1970eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1911).
- 2006 –
- Kathleen Antonelli, ENIACen sei programatzaile originaletako bat (j. 1921).
- Paul Moritz Cohn, alemaniar matematikaria (j. 1924).
- 2009 – Senedu Gebru, etiopiar irakasle, idazle eta politikaria, Etiopiako lehen emakume parlamentaria (j. 1916).
- 2014 – Rubin Hurricane Carter, estatubatuar boxeolaria (j. 1937).
- 2015 – Albert Kalonji, kongotar politikaria Hego Kasaiko enperadorea (j. 1929).
- 2016 – Guy Hamilton, ingeles zinema zuzendaria (j. 1922).
- 2017 – Magdalena Abakanowicz, poloniar eskultorea (j. 1930).
- 2018 – Avicii, suediar DJa (j. 1989).
- 2020 – Luz Pozo Garza, galiziar poeta (j. 1922).
- 2021 –
- Idriss Déby, Txadeko presidentea (j. 1952).
- Monte Hellman, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle, idazle eta muntatzailea (j. 1929).
- José Joaquín Puig de la Bellacasa, bizkaitar diplomazialaria (j. 1931).
- Alfred Teinitzer, austriar futbolaria (j. 1929).
- 2023 – Josep Maria Fusté, kataluniar futbolaria (j. 1941).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Itsaso/Itxaso eta Aretz.
- Nazio Batuetako Txineraren Eguna
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.