Apirilaren 19
Apirilaren 19a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta bederatzigarren eguna da, 110garrena bisurteetan. 256 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1521 – Miñaoko guduan erregezaleek Aguraingo kondearen altxamendua zapuztu zuten.
- 1973 – Eustakio Mendizabal "Txikia" Algortan hil zuten.
- 2004 – Bilbao Exhibition Centre inauguratu zuten Barakaldon.
- 2013 – Militantzia politikoagatik atxilotze agindua zuten zortzi gazteren egoera salatu eta hauek babesteko herri harresia egin zuten ia mila lagunek Donostian.
- 2016 – Burlatan torturaren aurkako horma-irudi bat margotzeagatik goardia zibilak 8 lagun atxilotu zituen.
Mundua
- 1775 – Estatu Batuetako Independentziaren Gerra hasi zen Ingalaterrako tropen aurka.
- 1839 – Londreseko Itunaren bidez, Belgika erresuma independente bihurtu zen.
- 1924 – Madrilen Compañía Telefónica Nacional de España, gero Telefónica bilakatuko zen monopolioa sortu zuten.
- 1933 – Txilen Txileko Alderdi Sozialista sortu zen.
- 1943 – Varsoviako ghettoko altxamendua hasi zen. SSei eraso zieten eta juduek tropa alemaniarren aurka egindako matxinada handiena hasi zuten. Maiatzaren 16ra arte luzatu zen.
- 1971 – Sierra Leona errepublika bihurtu zen.
- 1995 – Estatu Batuak, Oklahoma Cityn: Timothy McVeighek Alfred P. Murrah Federal Building eraikuntzan jarritako bonbak 168 pertsona hil zituen.
- 2005 – Vatikano Hirian: Joseph Ratzinger kardinala Aita Santu hautatu zuten eta Benedikto XVI.a izena hartu zuen.
- 2011 – Fidel Castrok Kubako Alderdi Komunistako kargua utzi zuen, 45 urteren ondoren.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1998ko Prudentzio Deuna Bertso Sarian Asier Otamendi izan zen irabazlea, bigarren aldiz jarraian.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Euskal Herria
- 2016 – Eskubaloiko Espainiako Erregina Kopa: Bera Bera garaile finalean Zuazori 33-17 irabazita.
Mundua
- 1947ko Bost Nazioen Txapelketa: Galesek eta Ingalaterrak garaipen partekatua eskuratu zuten. Bigarren Mundu Gerrak eragindako etenaldiaren ondoren jokatu zen lehenengo txapelketa izan zen.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1815 –
- Eugenio Otxoa, erdal idazlea, bibliografoa, argitaratzailea eta itzultzailea (h. 1872).
- Toribio Aiertza, euskal kardiologoa (h. 1884).
- 1842 – Manuel Laredo, arabar artista eta politikaria (h. 1896).
- 1847 – Vicente Arana, bizkaitar idazlea (h. 1890).
- 1873 –
- Nikolasa Atxika-Allende, Sabin Aranaren emaztea (h. 1951).
- Víctor Pradera, euskal herritar politikari, ingeniari, abokatu eta historialaria (h. 1936).
- 1889 – Victoria Ariño, ermuar filantropoa (h. 1974).
- 1895 – José María Peña, euskal herritar futbolari eta atleta (h. 1988).
- 1899 – José María Gonzalez de Kareaga, bizkaitar ingeniari eta politikaria, Bilboko alkatea (h. 1971).
- 1909 – Pablo Beldarrain, militar bizkaitarra, Eusko Gudarosteko komandantea (h. 1997).
- 1914 – Angel Gaztelu, nafar poeta eta historialaria (h. 2003).
- 1918 –
- Luis Maria Larrea, bizkaitar apezpikua, Bilboko elizbarrutiko apezpikua izandakoa (h. 2009).
- Mark Légasse, Euskal Herriko idazle eta historialari anarko-abertzalea, Parisen (h. 1997).
- 1919 – Santiago Brouard, medikua, politikaria eta euskararen aldeko militantea (1984an GALek eraila).
- 1926 – Joxe Urteaga Oria, gipuzkoar trikitilari eskusoinujotzailea (h. 2017).
- 1929 - Felipe Eraña, bizkaitar futbolaria (h. 2009).
- 1939 – Jose Luis Zumeta, gipuzkoar margolaria, Gaur taldearen sortzaileetakoa (h. 2020).
- 1956 – Pedro Otxotorena, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1958 – Roberto Lopez Ufarte, gipuzkoar futbolari ohia, Fezen.
- 1967 – Herri Torrontegi, motoziklismoko bizkaitar pilotu ohia.
- 1972 – Iñaki Zubizarreta, euskal herritar saskibaloi jokalari ohia, Madrilen.
- 1973 –
- Jon Mantzisidor, gipuzkoar komikigile eta musikaria.
- Marijo Deogracias, gipuzkoar kazetaria.
- 1974 – Uxue Fraile Azpeitia, gipuzkoar mendi-korrikalaria.
- 1977 – Nerea Otxoa de Aspuru, arabar errugbilari ohia.
- 1978 – Gorka Brit, gipuzkoar futbolaria.
- 1980 – Vanesa Gimbert, gipuzkoar futbolaria.
- 1981 – Laura García, nafar judoka paralinpikoa.
- 1985 – Ángela del Pan, bizkaitar errugbilaria.
- 1991 – Bixintxo Bilbao, lapurtar trinketa pilotaria.
- 2001 – Iñigo Eizagirre, gipuzkoar txirrindularia.
- 2004 – Marvin De Lima, lapurtar futbolaria.
- 2005 - Iñigo Argibide, nafar futbolaria.
Mundua
- 1452 – Frederiko I.a Napolikoa, Napoliko erregea (h. 1504).
- 1483 – Paolo Giovio, italiar sendagile, historialari, biografo eta apaiza (h. 1552).
- 1602 – Ana Francisca Abarca de Bolea, espainiar moja zistertarra, olerkari eta idazlea (h. c. 1685).
- 1603 – Michel Le Tellier, frantziar politikaria (h. 1685).
- 1793 – Fernando I.a Austriakoa, Austriako enperadorea (h. 1875).
- 1795 – Christian Gottfried Ehrenberg, alemaniar naturalista (h. 1876).
- 1815 – Daniel Bashiel Warner, Liberiako presidentea (h. 1880).
- 1830 – Hermógenes López, Venezuelako presidentea (h. 1898).
- 1832 –
- José Echegaray, espainiar ingeniari, matematikari, antzerkigile eta idazlea, 1904ko Literaturako Nobel Saria (h. 1916).
- Lucretia Rudolph Garfield, AEBtako lehen dama (h. 1918).
- 1849 – Eva Gonzalès, frantziar margolari inpresionista (h. 1883).
- 1880 – Eugen Slutski, errusiar ekonomialari eta estatistikaria (h. 1948).
- 1882 – Getúlio Vargas, Brasilgo presidentea (h. 1954).
- 1883 – Richard von Mises, austrohungariar jatorriko estatubatuar ingeniaria (h. 1953).
- 1891 – Riccardo Bacchelli, italiar idazlea (h. 1985).
- 1892 –
- Grigori Abramovitx Shajn, sobietar/errusiar astronomoa (h. 1956).
- Germaine Tailleferre, frantziar musikagile eta pianista (h. 1983).
- 1897 – Jiroemon Kimura, 116 urte eta 54 egun bizi izan zen japoniarra, bere garaian momentuko munduko pertsonarik nagusiena (h. 2013).
- 1900 – Alexander Ptutxko, sobietar zinema zuzendaria (h. 1973).
- 1912 – Glenn Theodore Seaborg, estatubatuar kimikaria, 1951ko Kimikako Nobel Saria (h. 1999).
- 1916 – Delio Rodríguez, galiziar txirrindularia (h. 1994).
- 1917 – Florence Wald, estatubatuar erizaina, AEBetako hospizio mugimenduaren amatzat hartua (h. 2008).
- 1922 – Erich Hartmann, alemaniar ehiza-pilotua izan zen Bigarren Mundu Gerran, hegazkingintzako onenentzat hartua (h. 1993).
- 1923 – Lygia Fagundes Telles, brasildar idazlea (h. 2022).
- 1924 – Ethel Houston, Albaceten jaiotako abokatu eskoziarra, kriptografia enigma kodeen deszifratzailea (h. 2017)
- 1926 – William Klein, estatubatuar argazkilaria (h. 2022).
- 1928 – Azlan Shah Perakekoa, Perakeko sultana eta Malaysiako erregea (h. 2014).
- 1931 –
- Clement Arrindell, Saint Kitts eta Nevisko lehendabiziko gobernadore orokorra (h. 2011).
- Frederick Brooks, estatubatuar software-ingeniari eta informatikaria, OS/360 sistema eragilearen garapenaren gidaritzagatik ezaguna (h. 2022).
- 1932 – Fernando Botero, kolonbiar muralista, eskultore eta margolari figuratiboa (h. 2023).
- 1933 – Jayne Mansfield, estatubatuar aktore eta abeslaria, 1950eko hamarkadako sex symbol nagusienetariko bat (h. 1967).
- 1934 – Jean Ziegler, suitzar politikaria, altermundialista eta soziologoa.
- 1935 –
- Dudley Moore, ingeles aktorea, umorista eta musikagilea (h. 2002).
- Josef Vojta, txekiar futbolaria (h. 2023).
- 1936 –
- Wilfried Martens, Belgikako lehen ministroa (h. 2013).
- Dulcinea Bellido, espainiar jostuna eta PCEko militante feminista (h. 2001).
- 1941 –
- Roberto Carlos, brasildar kantautorea.
- Carmen Ruiz-Tilve, asturiar irakaslea, liburuzaina eta idazlea.
- 1943 – José Legrá, kubatar-espainiar boxeolari ohia.
- 1944 – James Heckman, estatubatuar ekonomialaria, mikroekonomian aditua, 2000ko Ekonomiako Nobel Saria.
- 1945 – Eugenia del Pino, ekuadortar zientzilaria, garapenaren biologian aditua.
- 1946 –
- Trinche Carlovich, argentinar futbolaria (h. 2020).
- Tim Curry, ingeles aktorea eta ahots bikoiztailea.
- María Vallet Regí, kimika ez-organikoko ikertzailea eta irakasle espainiarra.
- 1948 – Maye Musk, kanadar-hegoafrikar modelo eta nutrizionista.
- 1949 – Paloma Picasso, frantziar diseinatzaile eta enpresaburua.
- 1950 –
- Harald Hein, florete modalitateko alemaniar eskrimalaria (h. 2008).
- Jacques Herzog, suitzar arkitektoa.
- José María Martín Carpena, PPko espainiar politikaria (h. 2000).
- 1951 – Pierre Lemaître, frantziar idazlea eta gidoilaria.
- 1954 – Trevor Francis, ingeles futbolari eta entrenatzailea (h. 2023).
- 1960 –
- Gustavo Petro, kolonbiar ekonomialaria eta politikaria.
- Ariel Rot, argentinar rock musikari eta abeslaria.
- 1961 – Pilar Bellver, espainiar idazlea eta feminista.
- 1965 – Mayte Martín, espainiar musikagilea eta flamenko-kantaria.
- 1968 –
- Ashley Judd, estatubatuar aktore eta ekintzaile politikoa.
- Mswati III.a, Swazilandiako erregea, Afrikako azken errege absolutista.
- Asako Takakura, japoniar futbolari ohia.
- 1969 –
- Hiromitsu Isogai, japoniar futbolari ohia.
- Zsuzsa Polgár, hungariar xake-jokalaria.
- 1970 –
- Abelardo Fernández, espainiar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Kelly Holmes, britainiar atleta, iraupen-erdiko probetan aditua.
- Luis Miguel, mexikar abeslari eta aktorea.
- 1971 – Gad Elmaleh, franko-marokoar aktorea.
- 1972 – Rivaldo, brasildar futbolari ohia.
- 1977 –
- Yolanda Castaño, galiziar poeta eta literatura kritikaria.
- Danijay, italodance motako musika elektronikoa egiten duen DJa.
- 1978 –
- Pedro Fernández Espinosa, espainiar saskibaloi jokalari ohia.
- James Franco, estatubatuar aktore, gidoigile, zuzendari, ekoizle, modelo, idazle, musikari eta margolaria.
- 1979 –
- Kate Hudson, estatubatuar aktorea.
- Antoaneta Stefanova, bulgariar xake jokalaria.
- 1981 –
- Hayden Christensen, kanadar aktorea.
- Catalina Sandino Moreno, kolonbiar aktorea.
- 1982 – Filip Jícha, txekiar eskubaloi jokalaria.
- 1987 – Maria Xarapova, errusiar tenislari ohia eta modeloa.
- 1990 – Roy Smith, costarricar futbolaria.
- 1992 – Marko Todorović, montenegroar saskibaloi jokalaria.
- 1996 – Oriana Sabatini, argentinar modelo, aktore eta abeslaria.
- 1998 – Zhang Yufei, txinatar igerilaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1887 – Alexandre-Eugène Bouët, lapurtar militarra, Parisen (j. 1833).
- 1944 – Abelino Barriola, euskal idazle eta antzerkigilea, Bearnon (j. 1885).
- 1954 – Antonio Amundarain, gipuzkoar antzerkigile eta idazlea, Madrilen (j. 1885).
- 1973 – Eustakio Mendizabal, gipuzkoar euskaltzalea, poeta eta ETAkidea, poliziak tirokatua (j. 1944).
- 1987 – Paul Maye, euskal txirrindularia, historian Paris-Tours gehien irabazi duena (j. 1913).
- 2007 – Balentin Aurre-Apraiz, euskal idazlea (j. 1912).
- 2018 –
- Mari Abrego, nafar mendigoizalea eta Euskal Herriko himalaismoaren aitzindaria (j. 1944).
- Fernando Valgañón, bizkaitar aktorea (j. 1966).
Mundua
- 1054 – Leon IX.a, Aita santua (j. 1002).
- 1552 – Olaus Petri, Suediako elizgizon protestantea eta itzultzailea (j. 1493).
- 1560 – Philipp Melanchthon, alemaniar teologoa eta Erreforma Protestantearen lider intelektuala (j. 1497).
- 1588 – Paolo Veronese, italiar margolari manierista (j. 1528).
- 1608 – Thomas Sackville (Dorseteko I. kondea), ingelesezko poeta (j. 1536).
- 1645 – Anthony van Diemen, holandar administratzailea (j. 1593).
- 1689 – Kristina Suediakoa, Suediako erregina (j. 1626).
- 1768 – Canaletto, italiar margolaria, marrazkigilea eta grabatzailea (j. 1697).
- 1824 – Lord Byron, ingeles idazlea (j.1788).
- 1857 – Augustinos Kapodistrias, Greziako estatuburua (j. 1778).
- 1874 – Owen Jones, britainiar arkitekto, artista dekoratibo, idazle eta hezitzailea, kromolitografian aitzindaria (j. 1809).
- 1881 – Benjamin Disraeli, ingeles politikari eta idazlea, Erresuma Batuko Lehen ministroa (j. 1804).
- 1882 – Charles Darwin, ingeles naturalista, eboluzioaren teoriaren aita (j. 1809).
- 1906 – Pierre Curie, frantziar kimikalaria (j. 1859).
- 1912 – Patricio Escobar, Paraguaiko presidentea (j. 1843).
- 1914 – Charles Sanders Peirce, estatubatuar zientzialaria, filosofoa eta logikaria (j. 1839).
- 1926 – Aleksandr Aleksandrovitx Txuprov, errusiar estatistikaria (j. 1874).
- 1961 – Esperanza Abot Barge, espainiar margolaria (j. 1886).
- 1966 – Väinö Tanner, Finlandiako lehen ministroa (j. 1881).
- 1967 – Konrad Adenauer, Alemaniako kantzilerra (j. 1876).
- 1973 – Hans Kelsen, austriar legegizon, zuzenbidearen filosofo eta politikaren filosofoa izan zen (j. 1881).
- 1974 – Ayub Khan, Pakistango 2. presidentea (j. 1907).
- 1982 – Luis Rodríguez de Miguel, espainiar legelari eta politikaria (j. 1910).
- 1987 – Antony Tudor, ingeles-estatubatuar ballet dantzaria eta koreografoa (j. 1908).
- 1988 – Kwon Ki-ok, Koreako eta Txinako lehen emakumezko hegazkinlaria (j. 1901).
- 1989 –
- Nicomedes García Gómez, segoviar industrialaria (j. 1901).
- Daphne du Maurier, britainiar idazlea (j. 1907).
- 1993 – David Koresh, Davidiar sektaren burua (j. 1959).
- 1998 – Octavio Paz, mexikar idazle eta poeta, gaztelaniazko egilerik garrantzitsuenetarikoa eta 1990eko Literaturako Nobel Saria (j. 1914).
- 2001 – Robert Paparemborde, frantziar errugbilari eta entrenatzailea (j. 1948).
- 2006 – Ellen Kuzwayo, Hegoafrikako emakumeen eskubideen aldeko militantea eta politikaria (j. 1914).
- 2008 – Hanan Al-Agha, palestinar-jordaniar idazlea, poeta eta artista plastikoa (j. 1948).
- 2009 – J. G. Ballard, britainiar idazlea (j. 1930).
- 2011 – Grete Waitz, norvegiar atleta, bederatzi aldiz New Yorkeko maratoiaren irabazle (j. 1953).
- 2012 – Levon Helm, estatubatuar musikari eta aktorea, The Band taldeko kidea (j. 1940).
- 2013 – François Jacob, frantziar biologoa, 1965eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1920).
- 2014 – Concha Liaño, anarkista eta Mujeres Libres mugimenduaren sortzaileetako bat (j. 1916).
- 2015 – Raymond Carr, ingeles historialaria, Espainiako, Latinoamerikako eta Suediako historian aditua (j. 1919).
- 2016 –
- Patricio Aylwin, Txileko presidentea (j. 1918).
- Walter Kohn, estatubatuar fisikaria eta matematikaria, 1998ko Kimikako Nobel Saria (j. 1923).
- 2018 – Pepe Mediavilla, kataluniar bikoizketa aktore eta zuzendaria (j. 1940).
- 2021 – Walter Mondale, estatubatuar politikaria (j. 1928).
- 2022 – Kane Tanaka, 119 urte eta 107 egun bizi izandako japoniarra, heriotza momentuan munduan bizirik irauten zuen pertsona zaharrena (j. 1903).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Aintzane/Aintza, Artzai/Artzain, Artzanda, Artzana eta Ogoño.