Apirilaren 17
Apirilaren 17a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta zazpigarren eguna da, 108garrena bisurteetan. 258 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1979 – ETAk Juan Bautista Garcia goardia zibila hil zuen Ordizian.
- 2005eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak.
- 2010 – Javier Agirresarobek eta Mikel Urmenetak 2009ko Euskal Herritar Unibertsalak saria eskuratu zuten.
Mundua
- 1524 – Giovanni da Verrazanoren espedizioak New Yorkeko badia ikusi zuen, eta lehen europarrak izan ziren Manhattanera heltzen.
- 1986 – Scilly uharteak eta Zazpi Herbehere Batuen Errepublikaren arteko Hirurehun eta Hogeita Hamabost Urteko Gerra tiro bakar bat egin gabe bukatu zen. Ofizialki, historiako gerrarik luzeena da.
- 2004 – Helikoptero israeldarrek jaurtitako misilek Hamaseko burua zen Abdel Aziz al-Rantissi hil zuten.
- 2005 – Autobus istripua Suitza hegoaldean, hamabi hildako egon ziren hogeitazazpi pertsona zeramatzan autobusean.
- 2006 – Atentatua Tel Aviven, hamar hildako.
- 2010 – Islandiako sumendiak botatako errautsa zela-eta beste 17.000 hegaldi bertan-behera geratu ziren. Errautsa Europa osora zabaldu zen, Euskal Herria barne. Hegazkintzaren historiako kaosik handiena izan zen.
- 2011 – AEBetako hegoalde eta erdialdeko estatuetan egondako tornadoetan gutxienez 40 pertsona hil ziren.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 2011 – Apirilaren 7an Trebiñun hasitako 17. Korrikari amaiera eman zitzaion Donostian.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Euskal Herria
- 2010 – Edurne Pasaban tolosarrak Annapurna (8.091 m.) (Nepal) igo zuen. Bere 13. zortzimilakoa zen.
- 2011 – 2011ko Eskuz Binakako Pilota Txapelketa Nagusiko Finala: Olaizola II.a eta Beginok 22-14 irabazi zieten Xala eta Beroitzi.
- 2016 – 2016ko Eskubaloiko Emakumezko Kopa: Bera Bera garaile finalean Zuazori 33-17 irabazita.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1822 – Anastasio Etxeberri, nafar apaiza eta euskal idazlea (h. 1907).
- 1832 – Aniceto Lagarde, nafar margolari eta ingeniaria (h. 1909).
- 1875 – Víctor Carrasco, gipuzkoar militarra.
- 1896 – Anizeto Olano, Amaialde, gipuzkoar idazle kaputxinoa (h. 1966).
- 1901 – Jesus Larrañaga Txurruka, euskal herritar politikari eta sindikalista komunista (h. 1942).
- 1904 – Anizeto Zugasti, gipuzkoar apaiza eta euskal idazlea (h. 1983).
- 1911 – Jesús Erize, nafar fraide misiolaria (h. 1990).
- 1913 – Jose Estornes Lasa, euskal idazle eta hizkuntzalaria (h. 1987).
- 1918 – Mario Salegi, gipuzkoar idazle, kazetari eta ezkerreko aktibista abertzalea (h. 2005).
- 1927 – Bernardo Alberro, gipuzkoar musikagile, olerkari eta akordeoi-jotzailea.
- 1930 – Sagrario Aranburu, nafar dantzaria, abeslaria eta piano-jotzailea (h. 2021).
- 1949 – Luis Etxabarri, bizkaitar ingeniaria.
- 1950 – Izaskun Uranga, euskal abeslaria, Mocedades taldearen sortzaileetako bat.
- 1953 – Itziar Eguren, bizkaitar erizaina eta txistularia.
- 1957 –
- Marc Aillet, Baionako apezpikua, Beninen.
- Merche Olabe, bizkaitar margolaria.
- 1971 – Arturo Vaquero, Humanoid, musika elektronikoa egiten duen galiziar musikaria, Santurtzin.
- 1977 – Itziar Iratzagorria, bizkaitar politikaria.
- 1977 – Ixone Sádaba, bizkaitar argazkilaria.
- 1979 – Savitri Ceballos, gipuzkoar aktorea.
- 1982 – Joseba Zumeta, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1984 – Aritz Egea, gipuzkoar atleta, mendi lasterketetan aditua.
- 1993 – Aitor Castro, gipuzkoar futbolaria.
- 1997 – Olatz Alberdi Etxeberria, gipuzkoar zibersegurtasun-teknikaria eta futbolaria.
- 1999 – Sara Alonso Martinez, gipuzkoar mendi lasterketaria.
- 2001 - Ander Dufur, nafar futbolaria.
- 2004 – Nicolás Atanes, burgostar-nafar matematikari gaztea, matematikaren garrantzia zabaltzearen aldeko ekintzailea, Burgosen.
Mundua
- 1277 – Mikel IX.a Paleologo, Bizantziar Inperioko enperadorea (h. 1320).
- 1497 – Pedro de Valdivia, espainiar konkistatzailea (h. 1553).
- 1573 – Maximiliano I.a Handia, Germaniako Erromatar Inperio Santuko dukea eta Bavariako hauteslea (h. 1651).
- 1676 – Frederiko I.a Suediakoa, Suediako erregea (h. 1751).
- 1741 – Johann Gottlieb Naumann, alemaniar musikagile, orkestra-zuzendari eta kapera-maisua (h. 1801).
- 1750 – François de Neufchâteau, konde François, frantziar idazle eta politikaria (h. 1828).
- 1794a – Angelique du Coudray, frantziar emagina, "Erditzearen artea" jendartean erakutsi zuen lehen emagina (j. c. 1712).
- 1832 – Enriqueta González Rubín, asturiar idazle eta kazetaria (h. 1877).
- 1838 – Antonieta Saxonia-Altenburgekoa, Saxonia-Altenburgeko printzesa eta Anhalteko dukesa ezkontidea (h. 1908).
- 1842 – Maurice Rouvier, Frantziako lehen ministroa (h. 1911).
- 1855 – Joseph Vrindts, valonieraz idatzi zuen belgikar akademikoa eta idazlea (h. 1940).
- 1859 – Eliza Acton, sukaldaritzako liburu idazle eta poeta ingelesa (h. 1859).
- 1865 – Urtsula Ledóchowska, poloniar moja urtsulatarra (h. 1939).
- 1867 – María Guerrero, espainiar aktore eta enpresaburua (h. 1928).
- 1882 – Artur Schnabel, austriar pianista eta musikagilea (h. 1951).
- 1885 – Karen Blixen, daniar idazlea (h. 1962).
- 1891 – Jose Enrique Varela, espainiar militarra (h. 1951).
- 1897 – Thornton Wilder, estatubatuar antzezlan eta eleberri idazlea (h. 1975).
- 1899 – Vincent Wigglesworth, britainiar entomologoa (h. 1994).
- 1903 – Nikolai Nabokov, estatubatuar musikagilea (h. 1978).
- 1904 - Irene Manton, britainiar botanikaria, iratzeak eta algak aztertzeagatik nabarmendu zena (h. 1988).
- 1909 – Alain Poher, Frantziako presidentea (h. 1996).
- 1911 – Hervé Bazin, frantziar idazlea (h. 1996).
- 1912 – André Bruyère, frantziar arkitektoa (h. 1998).
- 1916 – Sirimavo Bandaranaike, Zeilango eta Sri Lankako lehen ministroa (h. 2000).
- 1918 –
- William Holden, estatubatuar aktorea (h. 1981).
- Carol Rama, italiar margolaria (h. 2015).
- 1919 –
- Osvaldo Dorticós, Fidel Castroren Iraultzaren gidaria eta Kubako presidentea (h. 1983).
- Chavela Vargas, kostarikar-mexikar abeslaria, rantxera musikaren interprete nabarmenenetakoa (h. 2012).
- 1920 – Edmonde Charles-Roux, frantziar idazlea (h. 2016).
- 1921 –
- Christopher Okoro Cole, Sierra Leonako gobernadore orokorra eta presidentea (h. 1990).
- Sergio Sollima, italiar zinema zuzendari eta gidoilaria (h. 2015).
- 1922 – Inés Malinow, argentinar idazle, poeta, haur literaturako ipuingilea, kazetari eta baleteko kritikaria (h. 2016).
- 1923 –
- Lindsay Anderson, indiar-ingeles antzerki eta zinema zuzendaria (h. 1994).
- Katharina Reiss, alemaniar itzultzaile eta itzulpen teorialaria (h. 2018).
- 1926 – Montserrat Torrent i Serra, kataluniar organojolea.
- 1928 –
- Adalbert Ibrahim Kapandji, frantziar zirujau ortopedikoa, eskuaren kirurgian espezializatua (h. 2019).
- Cynthia Ozick, estatubatuar narraziogile, nobelagile eta saiakera-idazlea.
- 1929 – Mariama Bâ, senegaldar eleberrigilea, irakaslea eta feminista (h. 1981).
- 1930 – Chris Barber, britainiar jazz musikari, tronboi jole eta orkestra zuzendaria (h. 2021).
- 1931 – Igor Oistrakh, ukrainar biolin-jotzailea (h. 2021).
- 1937 – Ferdinand Piëch, automobilgintzari lotutako austriar enpresaburua (h. 2019).
- 1939 – Ireneo Jerusalemgoa, Jerusalemgo Eliza Ortodoxoko 140. patriarka (h. 2023).
- 1940 –
- Costas Kondylis, greziar jatorriko estatubatuar arkitektoa (h. 2018).
- Anja Silja, alemaniar sopranoa.
- 1942 – Katia Krafft, frantziar bolkanologoa (h. 1991).
- 1946 –
- Àngel Casas, kataluniar kazetari eta idazlea (h. 2022).
- Georges J. F. Köhler, alemaniar biologoa, 1984ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1995).
- 1951 –
- Christoph Mäckler, alemaniar arkitektoa.
- Börje Salming, suediar izotz hockey jokalaria (h. 2022).
- 1952 – Željko Ražnatović, serbiar buruzagi paramilitarra (h. 2000).
- 1953 – Miguel Giubergia, argentinar abokatu eta politikaria (h. 2020).
- 1955 –
- Erin Mouré, kanadar poeta eta itzultzailea.
- Pete Shelley, ingeles abeslari, kantautore eta gitarra-jotzailea, Buzzcocks taldearen sortzaileetakoa (h. 2018).
- 1957 –
- Anicet-Georges Dologuélé, Afrika Erdiko Errepublikako lehen ministroa.
- Nick Hornby, britainiar idazlea.
- Antón Reixa, galizierazko abeslari, idazle eta zinema zuzendari pontevedrarra.
- 1959 – Sean Bean, ingeles aktorea.
- 1961 – Alfred Bosch, kataluniar unibertsitate irakaslea, idazlea, saiakeragilea eta politikaria.
- 1963 – Pedro Casablanc, espainiar aktorea.
- 1968 – Adam McKay, estatubatuar zinema zuzendaria, gidoigilea, ekoizlea, aktorea eta umorista.
- 1969 – Yoko Takahagi, japoniar futbolari ohia.
- 1970 – Pascale Arbillot, frantziar aktorea.
- 1972 – Jennifer Garner, estatubatuar aktorea.
- 1974 – Victoria Beckham, ingeles abeslari, modelo, moda-diseinatzaile eta enpresaburua.
- 1975 – José Luis Martínez-Almeida, Madrilgo alkatea.
- 1978 – Satoshi Yamaguchi, japoniar futbolari ohia.
- 1980 – David Otero, espainiar musikari, abeslari eta konpositorea, El Canto del Loco taldeko kidea.
- 1981 –
- Lea T, brasildar emakumezko modelo transexuala.
- Hanna Pakarinen, finlandiar pop eta pop-rock abeslaria.
- Viktória Varga, hungariar haltera.
- Bolatta Silis-Høegh, groenlandiar artista eta idazlea.
- 1984 – Cesk Freixas, kataluniar kantautorea.
- 1985 –
- Takuya Honda, japoniar futbolaria.
- Rooney Mara, estatubatuar aktorea.
- 1989 – Darius Adams, estatubatuar saskibaloi jokalaria.
- 1992 – Karlo Bručić, kroaziar futbolaria.
- 1996 – Dee Dee Davis, alemaniar-estatubatuar aktore eta ilusionista ohia.
- 2007 - Olivia Mandle, kataluniar ingurumen-aktibista eta animalien eskubideen defendatzailea.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1801 – Simon Aragorri, ekonomilari, bankari eta intelektual ilustratua, Madrilen (j. 1720).
- 1939 – Alberto Pelairea, nafar olerkari eta antzerkigilea (j. 1878).
- 1957 –
- Florentzio Axpe, euskal apaiza (j. 1871).
- Pierre Lhande, euskal idazlea eta apaiza (j. 1877).
- 1961 – Manuel Maria Ynchausti, euskal jatorriko estatubatuar enpresaburu, kristau filantropo eta euskal kulturaren ekintzailea (j. 1900).
- 1980 – Elvira Iñurrieta, bizkaitar emagina, Elorrion 2400 ume baino gehiagori lagundu ziena jaiotzen (j. 1895).
- 1996 – François-Régis Bastide, lapurtar eleberrigile, diplomazialari eta irrati-esataria, Parisen (j. 1926).
- 2012 – Manuel Gómez Larrañeta, gipuzkoar biologo eta ozeanografoa (j. 1924).
- 2015 – Rosario Aranburu, gipuzkoar erraketista, Marbellan (j. 1921).
- 2019 – Aurea Etxaniz, gipuzkoar erraketista, Caracasen (j. 1922).
- 2023 – Joxe Luis Zurutuza, gipuzkoar idazlea (j. 1935).
Mundua
- 485 – Proklo, Antzinaro Berantiarreko filosofoa (j. 412).
- 858 – Benedikto III.a, Aita santua.
- 1080 – Harald III.a Danimarkakoa, Danimarkako erregea (j. c. 1041).
- 1111 – Roberto Molesmekoa, frantziar fraidea.
- 1271 – Elisabet Frantziakoa, Frantziako infanta eta Nafarroako erregina ezkontidea (j. 1242).
- 1355 – Marino Faliero, veneziar politikaria.
- 1574 – Joachim Camerarius, alemaniar humanista (j. 1500).
- 1679 – Jan van Kessel Zaharra, flandriar margolaria (j. 1626).
- 1695 – Gurutzeko Sor Juana Ines, mexikoko erlijioso katolikoa, olerkaria eta antzerkigilea (j. 1651).
- 1711 – Josef I.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 1678).
- 1790 – Benjamin Franklin, estatubatuar politikari, zientzialari eta asmatzailea (j. 1706).
- 1852 – Étienne Maurice Gérard, Frantziako lehen ministroa (j. 1773).
- 1902 – Frantzisko Asiskoa Borboikoa, Espainiako errege ezkontidea (j. 1822).
- 1914 – Willen Jan Van Eys, holandar euskalaria (j. 1825).
- 1936 – Charles Ruijs de Beerenbrouck, Herbehereetako lehen ministroa (j. 1873).
- 1942 – Jean Perrin, frantziar fisikaria (j. 1870).
- 1946 – Juan Bautista Sacasa, Nikaraguako presidentea (j. 1874).
- 1947 – Juana la Macarrona, cadiztar flamenko-dantzari ijitoa (j. 1870).
- 1960 – Eddie Cochran, estatubatuar rock musikaria (j. 1938).
- 1975 – Sarvepalli Radhakrishnan, Indiako bigarren presidentea (j. 1888).
- 1976 – Henrik Dam, daniar biokimikari eta fisiologoa, 1943ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1895).
- 1979 – Julia Irazu Gartzia, arabar maistra aitzindaria (j. 1892).
- 1984 – Mark Wayne Clark, estatubatuar jenerala (j. 1896).
- 1986 –
- Guido Calogero, italiar filosofoa (j. 1904).
- Marcel Dassault, frantziar aeronautika-ingeniaria eta enpresa-gizona (j. 1892).
- 1988 – Louise Nevelson, estatubatuar eskultorea (j. 1899).
- 1990 – Ralph Abernathy, estatubatuar apaiz baptista eta eskubide zibilen aldeko buruzagia (j. 1926).
- 1993 – Turgut Özal, Turkiako presidentea (j. 1927).
- 1994 – Roger Wolcott Sperry, estatubatuar neurobiologoa, 1981eko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1913).
- 1995 – Benita Galeana, mexikar idazlea, sufragista, sindikalista eta aktibista (j. 1903).
- 1997 – Chaim Herzog, Israelgo presidentea (j. 1918).
- 1998 – Linda McCartney, estatubatuar abeslari, konpositore, argazkilari eta animalien eskubideen aldeko aktibista (j. 1941).
- 2000 – Philippe Bernier, frantziar kazetari eta idazlea (j. 1930).
- 2003 – Koji Kondo, japoniar futbolaria (j. 1972).
- 2008 –
- Aimé Césaire, frantsesezko martinikar idazlea eta politikaria (j. 1913).
- Rosario Sanchez Mora, La Dinamitera, Espainiako Gerra Zibilean borrokatu zuen milizianoa (j. 1919).
- 2010 – Begoña Muñoz, galiziar irakasle eta antzerkigilea (j. 1961).
- 2011 – Gilberte Serfaty, aljeriar ekintzaile komunista, irakasle eta itzultzailea (j. 1921).
- 2013 –
- – Deanna Durbin, kanadar-estatubatuar aktore eta abeslaria (j. 1921).
- Carlos Graça, Sao Tome eta Principeko lehen ministroa (j. 1931).
- 2014 – Gabriel García Márquez, kolonbiar idazlea eta kazetaria, 1982ko Literaturako Nobel Saria (j. 1927).
- 2017 –
- Gorka Dorronsoro, euskal jatorrizko venezuelar arkitekto, irakasle eta argazkilaria (j. 1939).
- Carlos Slepoy, argentinar abokatua eta giza eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1949).
- 2018 – Barbara Bush, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen dama (j. 1925).
- 2019 – Alan García Pérez, Peruko presidentea (j. 1949).
- 2020 – Norman Hunter, ingeles futbolaria (j. 1943).
- 2021 – Black Rob, estatubatuar raperoa (j. 1969).
- 2022 – Catherine Spaak, Frantzian jaiotako belgikar-italiar aktorea (j. 1945).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Ainara/Enara/Elaia eta Anitz.