Apirilaren 13
Apirilaren 13a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta hirugarren eguna da, 104garrena bisurteetan. 262 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 1863 – Madril-Hendaia burdinbidea Olaztira iritsi zen.
- 1980 – ETAk Eugenio Lazaro Valle militarra hil zuen Gasteizen.
- 2002 – Bilboko metroaren bigarren linea inauguratu zen Gurutzeta eta Urbinagako geltokien artean.
- 2011 – Espainiako espetxeetan 30 urte eta 10 hilabete eman ostean Jose Mari Sagardui, Gatza kalera atera zen.
- 2011 – Bertie Ahern Irlandako Errepublikako Lehen Ministro ohiak Gipuzkoako Foru Aldundian Ostiral Santuko Hitzarmenari buruzko hitzaldia eman zuen.
- 2014 – Nafarroako Etxarri-Aranatz udalerrian Euskal Herriaren independentziari buruzko galdeketa burutu zen.
Mundua
- 1919 – Amritsarreko sarraskia
- 1937 – Francok Irlandar Brigada faxista desegin zuen. Brigada arazo handiak sortzen ari zen.
- 2011 – Japoniako Agentzia Nuklearrak martxoaren 11ko tsunamiak eragindako Fukushimako zentral nuklearrean istripua Istripu Nuklearren Nazioarteko Eskalako balio maximora igo zuen.
- 2017 – AEBetako Armadak Afganistango Estatu Islamikoaren kobazulo eta lurrazpiko tunelen aurka Bonba Guztien Ama delakoa jaurti zuen, 10 tonako lehergailu ez nuklear erraldoia.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1997ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Xabier Silveirak bere lehen txapela jantzi zuen.
- 2003 – Apirilaren 4an Maulen hasitako 13. Korrikari amaiera eman zitzaion Iruñean.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Euskal Herria
- 1913 – Aviron Bayonnais errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 31-8 irabaziz Parisko SCUF-en aurka.
- 2019 – Euskal Herriko Itzuliaren 59. edizioan Ion Izagirre gipuzkoar txirrindularia izan zen garaile.
Mundua
- 1914ko Bost Nazioen Txapelketa: Ingalaterrak bigarren aldiz jarraian eskuratu zuen Slam nagusia. Lehen Mundu Gerrak eragindako etenaldiaren aurretik jokaturiko azken txapelketa izan zen.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1524 – Diego Lizarrakoa, nafar elizgizon frantziskotar, teologo eta idazle aszetikoa (h. 1578).
- 1607 – Nikolas Henrike Borboikoa, Frantzia eta Nafarroako infantea eta Orleansko dukea (h. 1611).
- 1813 – Eusebio Maria Azkue, euskal idazlea (h. 1873).
- 1875 – Joxe Mari Lopetegi, gipuzkoar bertsolaria eta politikari errepublikanoa (h. 1942).
- 1879 – Hermenegildo Itza, Frai Hermenegildo de la Asunción, bizkaitar apaiz hirukoiztarra (h. 1936).
- 1902 – Jesus Aranbarri, bizkaitar musikagilea (h. 1960).
- 1914 – Hermenegildo Elices, bizkaitar futbolaria (h. 1964).
- 1924 – Primitiba Lekuona Berasategi, oiartzuar botikari, euskalzale eta herritar nabarmena (h. 2011).
- 1928 –
- Ximun Haran, lapurtar pilotari, farmazialari eta politikaria (h. 2013).
- Jose Ignacio Telletxea, gipuzkoar idazle, historialari, teologo, apaiza eta euskaltzaina (h. 2008).
- 1929 – Joxe Agirre, Oranda, azpeitiar bertsolaria (h. 2012).
- 1942 – Ricardo Blázquez, espainiar artzapezpikua, Bilboko apezpiku ohia, Ávilan.
- 1944 – Pedro Mari Zabalza, nafar futbolari eta entrenatzaile ohia.
- 1946 – Edorta Kortadi, gipuzkoar arte irakasle, idazle eta kritikaria.
- 1947 – Pepe Rei, Euskal Herrian bizi izan zen galiziar kazetari eta idazlea, Ourensen (h. 2021).
- 1948 –
- Peio Azketa, nafar margolaria.
- Kristina Mardaras, bizkaitar bertsolaria.
- 1956 – José Joaquín Martínez Sieso, PP alderdiko espainiar politikaria, Kantabriako presidente ohia.
- 1958 –
- Joseba Sarrionandia, bizkaitar idazlea.
- Pablo Sastre, euskal idazlea, Madrilen.
- 1961 – Jon Salaberri, HIES gaixoa eta gaixotasunaren kontrako ekintzaile ezaguna Euskal Herrian (h. 1995).
- 1964 – Miguel Colino, bizkaitar baxu-jotzailea.
- 1966 – Jon Sarasua, gipuzkoar bertsolari, idazle eta irakaslea.
- 1967 – Patxi Juaristi, bizkaitar soziologoa.
- 1972 – Garikoitz Azkue, gipuzkoar arraunlaria.
- 1981 – Laida Lertxundi, bizkaitar zinemagile eta unibertsitateko irakaslea.
- 1988 – Mikel Iribas, gipuzkoar futbolaria.
- 1989 – Gorka Laborda, nafar futbolaria.
Mundua
- 1229 – Luis II.a, Bavariako dukea (h. 1294).
- 1350 – Margarita III.a Flandriakoa, Flandriako kondesa (h. 1405).
- 1506 – Pierre Favre, santu, jesulagun eta teologo eta Jesusen Lagundiaren sortzaileetako bat (h. 1546).
- 1519 – Katalina Medici, italiar noblea, Frantziako erregina ezkontidea (h. 1589).
- 1546 – Elisabet Valoiskoa, Espainiako erregina ezkontidea (h. 1568).
- 1570 – Guy Fawkes, ingeles azpikaria eta militarra (h. 1606).
- 1732 – Frederick North, Britainia Handiko lehen ministroa (h. 1792).
- 1743 – Thomas Jefferson, Ameriketako Estatu Batuetako 3. presidentea (h. 1826).
- 1747 – Luis Filipe II.a Orleanskoa, Frantziako printzea (h. 1793).
- 1769 – Thomas Lawrence, ingeles margolaria (h. 1830).
- 1808 – Antonio Meucci, italiar asmatzaile eta zientzialaria, telefonoaren asmatzailea (h. 1889).
- 1825 – Francisco Linares Alcántara, Venezuelako presidentea (h. 1878).
- 1828 – Josephine Butler, Viktoriar Aroko feminista eta gizarte-erreformista britainiarra (h. 1906).
- 1837 – Joséphine Marchais, frantziar jornalaria, Parisko Komunan parte hartu zuena (h. 1874).
- 1851 – William Judge, irlandar abokatua, Elkarte Teosofikoaren hiru sortzaile nagusietako bat (h. 1896).
- 1860 – James Ensor, belgikar margolaria, marrazkigilea eta grabatzailea (h. 1949).
- 1866 – Butch Cassidy, estatubatuar banku eta ganadu lapurra (h. 1908).
- 1869 – Vida Goldstein, australiar sufragista eta gizarte-erreformista (h. 1949).
- 1871 – Alexander Forbes Irvine Forbes, hegoafrikar astronomoa (h. 1959).
- 1876 – Pilar Montaner Maturana, espainiar margolaria (h. 1961).
- 1883 – Alexander Vasilievitx Alexandrov, sobietar musikagilea, Alexandrov Taldearen sortzailea (h. 1946).
- 1885 –
- Pieter Sjoerds Gerbrandy, Herbehereetako lehen ministroa (h. 1961).
- Marie Heurtin, jaiotzez emakume gor-itsua, Marie Germain mojaren egunerokoetan agertzen delako ezaguna (h. 1921).
- György Lukács, hungariar filosofo eta literatura-kritikari marxista (h. 1971).
- 1887 – Pastora Imperio, espainiar "bailaora gitana", folklore flamenkoaren irudirik adierazgarrienetako bat (h. 1979).
- 1889 –
- Frederick Kempster, ingeles erraldoia, akromegaliaren ondorioz 2,37 metro garai izatera heldu zen gizasemea (h. 1918).
- María Sorolla, espainiar margolaria (h. 1956).
- 1891 – Nella Larsen, Harlemgo Pizkundeko estatubatuar eleberrigilea (h. 1964).
- 1892 – Robert Watson-Watt, eskoziar fisikaria (h. 1973).
- 1894 – Arthur Fadden, Australiako 13. lehen ministroa (h. 1973).
- 1895 – Roxana Stinchfield Ferris, estatubatuar botanikaria, landare biltzailea, taxonomoa eta idazlea (h. 1978).
- 1899 – Alfred Schütz, austriar soziologo eta gizarte zientzien filosofoa (h. 1959).
- 1901 – Jacques Lacan, frantziar psikiatra (h. 1981).
- 1902 – Marguerite Henry, estatubatuar idazlea (h. 1997).
- 1904 – Yves Congar, frantziar elizgizona, ekumenismoaren bultzatzailea (h. 1995).
- 1906 –
- Samuel Beckett, irlandar idazle, kritikari eta olerkaria, 1969ko Literaturako Nobel Saria (h. 1989).
- Gabriel Ramanantsoa, Madagaskargo 2. presidentea (h. 1979).
- 1909 – Eudora Welty, estatubatuar idazlea (h. 2001).
- 1910 – Aníbal Sánchez Reulet, argentinar filosofoa (h. 1997).
- 1914 – Orhan Veli Kanik, turkiar olerkaria, XX. mendeko Turkiako olerkaritzaren berritzaile garrantzizkoenetako bat (h. 1950).
- 1915 – Stephan Hermlin, alemaniar idazlea (h. 1997).
- 1920 – Liam Cosgrave, Irlandako Errepublikako Taoiseacha (h. 2017).
- 1921 – Hans Heinrich von Thyssen-Bornemisza, suitzar industrialari eta arte bildumagilea (h. 2002).
- 1922 – Julius Nyerere, lehendabiziko Tanzaniako presidentea (h. 1999).
- 1923 – Fernando Lázaro Carreter, espainiar hizkuntzalaria (h. 2004).
- 1924 – Stanley Donen, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta koreografoa (h. 2019).
- 1928 – José Agustín Goytisolo, espainiar olerkari eta saiakeragilea (h. 1999).
- 1931 – Michel Deville, frantziar zinemagilea (h. 2023).
- 1932 – Orlando Letelier, txiletar politikari, ekonomialari eta enbaxadorea (h. 1976).
- 1937 – Edward Fox, ingeles aktorea.
- 1939 –
- Seamus Heaney, irlandar olerkaria eta saiakeragilea, 1995eko Literaturako Nobel Saria (h. 2013).
- Paul Sorvino, estatubatuar aktorea (h. 2022).
- 1940 –
- Michael Herr, estatubatuar idazle, gidoilari eta gerra-berriemailea (h. 2016).
- Jean-Marie Gustave Le Clézio, frantziar idazlea, 2008ko Literaturako Nobel Saria.
- Max Mosley, ingeles auto-pilotu eta kirol buruzagia (h. 2021).
- 1941 – Michael Stuart Brown, estatubatuar sendagile eta ikertzailea, 1985eko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1944 – Brian Pendleton, ingeles gitarra-jotzailea, Pretty Things taldeko kide sortzailea (h. 2001).
- 1946 – Al Green, estatubatuar kantaria, soul musikaren ahots berezienetako bat.
- 1948 – Drago Jančar, esloveniar idazlea.
- 1949 – Christopher Hitchens, ingeles-estatubatuar idazle eta kazetaria (h. 2011).
- 1950 –
- José Luis Pérez de Arteaga, espainiar irrati esataria, musika kritikaria eta musikologoa (h. 2017).
- Ron Perlman, estatubatuar zinema eta telebistako aktorea eta bikoiztailea.
- 1959 – Isabel Expósito Morales, kanariar idazlea.
- 1951 – Júlio César Leal, brasildar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1960 – Rudi Völler, alemaniar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1962 –
- Maria Baranda, mexikar poeta, narratzailea eta itzultzailea.
- Edivaldo Martins Fonseca, brasildar futbolaria (h. 1993).
- 1963 – Gari Kasparov, errusiar xake jokalaria, idazlea eta politikaria.
- 1964 –
- Andy Goram, eskoziar futboleko atezaina (h. 2022).
- Eusebio Sacristán, espaniar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- Dokka Umarov, txetxeniar gerrillari islamista (h. 2013).
- 1968 –
- Jeanne Balibar, frantziar abeslari eta antzezlea.
- Margrethe Vestager, daniar politikaria.
- 1970 – Szilveszter Csollány, hungariar gimnasta (h. 2022).
- 1971 –
- Juan Carlos Domínguez, espainiar txirrindulari ohia.
- Veljko Mršić, kroaziar saskibaloi jokalari ohi eta entrenatzailea.
- 1974 – Ruben Östlund, suediar zinema zuzendaria.
- 1975 – Frank Blanco, espainiar irrati-esatari eta telebista aurkezlea.
- 1977 – Ángel Vicioso, espainiar txirrindulari ohia.
- 1978 – Carles Puyol, kataluniar futbolaria.
- 1980 – Kelli Giddish, estatubatuar aktorea.
- 1983 –
- Claudio Bravo, txiletar futbolaria.
- Schalk Burger, hegoafrikar errugbi jokalaria.
- Nicole Cooke, galestar txirrindulari ohia.
- 1984 –
- Paulete Furacão, LGBTQIA+ brasildar ekintzailea.
- Andrea Nunes Brións, galiziar idazlea.
- 1985 – Carmen Carrera, estatubatuar modelo, telebistako pertsonaia, artista burlesko eta aktorea.
- 1988 – Rita Maestre, espainiar politikaria eta ekintzailea, Más País alderdi politikoko bozeramailea.
- 1989 – Fikile Mthwalo, lesothoar-hegoafrikar aktore eta gidoilaria.
- 1992 – George North, britainiar errugbi jokalaria.
- 1996 – Laura Escanes, kataluniar modeloa, poeta eta influencerra.
- 1998 – Álvaro Fernández Llorente, errioxar futbolaria.
- 2000 – Khea, argentinar abeslaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1897 – Augusto Etxekopar, baxenafar apaiza, Bearnon (j. 1830).
- 1902 – Felipa Zurikaldai, bizkaitar filantropoa (j. 1849).
- 1919 – Juan Bautista Elustiza, gipuzkoar apaiz , organista eta musikologoa, Sevillan (j. 1885).
- 1928 – Luis Iruarrizaga, bizkaitar musikagilea (j. 1891).
- 1965 – Matilde Huitzi, nafar maisu eta pedagogoa, Santiagon (j. 1890).
- 1976 – Esteban Arrizabalo, Deva, gipuzkoar futbolaria (j. 1910).
- 1987 – Amadeo Marco, nafar politikari karlista (j. 1900).
- 2008 – Elias Amezaga, bizkaitar idazlea (j. 1921).
- 2013 – Bienvenido Zilbeti Urkia, 109 urte eta 22 egun bizi izandako nafarra (j. 1904).
- 2016 – José Arregui Gil, nafar legelari eta politikaria (j. 1921).
- 2018 – Felipe Rius, nafar idazle eta kazetaria (j. 1961).
Mundua
- 862 – Donald I.a Eskoziakoa, Piktoen erregea eta Eskoziako Erresumako bigarren erregea (j. c. 812)
- 1592 – Bartolomeo Ammannati, italiar arkitekto eta eskultore manierista (j. 1511).
- 1695 – Jean de La Fontaine frantziar alegilari, poeta, eleberrigile eta antzerkigilea (j. 1621).
- 1794 – Nicolas Chamfort, frantziar idazlea (j. 1741).
- 1865 – Achille Valenciennes, frantziar zoologoa (j. 1794).
- 1882 – Bruno Bauer, alemaniar filosofoa (j. 1809).
- 1904 – Vasilii Veresxagin, errusiar margolaria, errusiar gerra-margolari ospetsuena (j. 1842).
- 1909 – Whitley Stokes, irlandar abokatu eta zelta hizkuntzen ikerlaria (j. 1830).
- 1910 – Mary Anne Atwood, ingeles idazle esoterikoa eta alkimista (j. 1817).
- 1915 – Robert Hertz, frantziar antropologoa (j. 1881).
- 1918 – Lavr Kornilov, Errusiar Inperioko Armadako jenerala (j. 1870).
- 1935 – François Simiand, frantziar soziologoa, historialaria eta ekonomista, frantziar soziologia eskolaren sortzailetakoa (j. 1873).
- 1938 – Hontz Gris, ingeles kontserbazionista, ehiztaria eta idazlea (j. 1888).
- 1941 – Annie Jump Cannon, estatubatuar astronomoa (j. 1863).
- 1943 – Oskar Schlemmer, alemaniar margolari, eskultore, diseinatzaile eta koreografoa (j. 1888).
- 1944 –
- Cécile Chaminade, frantziar musikagile eta piano-jotzailea (j. 1857).
- Paul Hazard, frantziar letragizon, historialari eta saiakera idazlea (j. 1878).
- 1945 – Ernst Cassirer, alemaniar filosofoa (j. 1874).
- 1956 –
- Emil Nolde, alemaniar margolari eta grabatzailea (j. 1867).
- Blanca de los Ríos, espainiar idazlea eta literatura kritikaria (j. 1859).
- 1966 –
- Carlo Carrà, italiar margolaria (j. 1881).
- Georges Duhamel, frantziar idazlea (j. 1844).
- 1968 - Mary Strong Clemens, estatubatuar botanikari eta flora-biltzailea (j. 1873).
- 1973 – Dudley Shelton Senanayake, Sri Lankako lehen ministroa (j. 1911).
- 1975 – François Tombalbaye, lehendabiziko Txadeko presidentea, estatu kolpean eraila (j. 1918).
- 1983 – Mercè Rodoreda, kataluniar idazlea (j. 1909).
- 1987 – Herbert Blumer, estatubatuar soziologoa (j. 1900).
- 2000 –
- Giorgio Bassani, italiar idazlea (j. 1916).
- Frenchy Bordagaray, euskal jatorridun estatubatuar beisbol jokalaria (j. 1910).
- 2006 – Muriel Spark, ingelesezko eskoziar idazlea (j. 1918).
- 2008 – John Archibald Wheeler, estatubatuar fisikaria (j. 1911).
- 2014 – Emma Castelnuovo, italiar matematikaria eta pedagogoa (j. 1913).
- 2015 –
- Eduardo Galeano, uruguaiar kazetari eta idazlea (j. 1940).
- Günter Grass, alemaniar idazlea, 1999ko Literaturako Nobel saria (j. 1927).
- 2018 – Miloš Forman, txekiar film zuzendaria (j. 1932).
- 2019 –
- Francisca Aguirre, espainiar idazlea eta poeta (j. 1930).
- Neus Català, katalandar ekintzaile antifaxista (j. 1915).
- Paul Greengard, estatubatuar neurozientzialaria, 2000ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1925).
- 2020 –
- Landelino Lavilla, kataluniar legelaria eta politikaria (j. 1934).
- Sarah Maldoror, frantziar gidoigile eta zuzendaria (j. 1929).
- Ann Sullivan, estatubatuar animatzailea (j. 1929).
- 2022 – Michel Bouquet, frantziar antzezlea (j. 1925).
- 2023 –
- Marta Agudo, espainiar poeta eta literatur kritikaria (j. 1971).
- Mary Quant, britainiar moda-diseinatzailea, minigonaren asmatzailea (j. 1930).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.