Apirilaren 12
Apirilaren 12a gregoriotar egutegiaren urteko ehun eta bigarren eguna da, 103garrena bisurteetan. 263 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
|
Gertaerak
Euskal Herria
- 2008 – ETAk bi lehergailu ipini zituen Lapoblaciongo (Nafarroa Garaia) hedagailu batean, zeinetatik bakarra lehertu baitzen.
- 2010 – Euskaldunon Egunkaria absolbitu zuten. Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga Euskaldunon Egunkariaren itxieraren kasuko auzipetuak zigorrik gabe utzi zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak.
Mundua
- 1609 – Herbeherek Espainiatik independentzia lortu zuten.
- 1927 – Kuomintangeko eskuinak alderdiko ezkertiar arerioak eta garai hartan Alderdi Komunistako bere aliatuak bortizki eraso zituen.
- 1961 – Yuri Gagarin kosmonauta sobietarra, Vostok-1 espazio-ontzian, historian espazioratu den lehen gizaki bihurtu zen Kazakstanen dagoen Baikonurgo kosmodromotik orbitaratu zutenean.
- 1998 – Alderdi unionistek Ulsterrerako bake prozesua berresten dute eta abian jartzen da.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1987 – Apirilaren 3an Hendaian hasitako 5. Korrikari amaiera eman zitzaion Bilbon.
Mundua
- 1962 – Cape Fear ("Beldurraren Lurmuturra") filma estreinatu zen, J. Lee Thompsonek zuzendu eta Gregory Peck, Robert Mitchum, Martin Balsam, Polly Bergen eta Lori Martin aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1985 – Ladyhawke filma estreinatu zen, Richard Donnerek zuzendu eta Matthew Broderick, Rutger Hauer, Michelle Pfeiffer eta John Wood aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1996 – Tesis filma estreinatu zen, Alejandro Amenábarek zuzendu eta Ana Torrent, Fele Martínez, Eduardo Noriega eta Xabier Elorriaga aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Euskal Herria
- 2016ko Durango-Durango Emakumeen Saria: Megan Guarnier estatubatuarra irabazle.
Mundua
- 1884ko Home Nations Txapelketa: Ingalaterra izan zen bigarren aldiz txapelduna.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1812 – Michel Renaud, baxenafar politikaria (h. 1885).
- 1847 – Carlos Espinosa de los Monteros, nafar jenerala eta Valtierrako markesa (h. 1930).
- 1876 – Viktor Bernedo Zubiaurre, gipuzkoar enpresari eta politikari sozialista (h. 1944).
- 1892 – Julia Irazu Gartzia, arabar maistra aitzindaria (h. 1979).
- 1894 – Bitor Gaubeka, euskal idazle eta inprimagilea (h. 1979).
- 1905 – Vicente Aranburu, euskal txirrindularia.
- 1932 – Jose Miguel Jimeno, arabar margolaria.
- 1933 – Luis Maria Perez de Onraita, arabar apaiza, artzapezpikua Angolan (h. 2015).
- 1946 – Luis María Marín Royo, nafar historialaria, Tuterako historian aditua.
- 1947 –
- Anjel Larrañaga, gipuzkoar bertsolaria eta pandero-jotzailea.
- Maddi Pelot, euskal idazlea, Talencen (h. 2016).
- 1950 – Gonzalo Antón, arabar sukaldari eta enpresaria, Miranda Ebron.
- 1951 –
- Teresa Catalán, nafar musikagilea.
- Rosa Otxandiano, gipuzkoar atleta ohia, 800 metroko lasterketan lau aldiz Espainiako txapeldun.
- 1953 – Alex Angulo, erandioztar aktorea (h. 2014).
- 1959 – Maite Esporrín, nafar politikari eta erizaina.
- 1961 – Maddi Zubeldia, gipuzkoar kantari, idazle eta antzerkilaria.
- 1963 – Anabel Sanz, bizkaitar feminista eta gizarte-ekintzailea.
- 1971 – Ane Sarasua Aranberri, ekonomialaria eta kudeatzailea, UEUko idazkari nagusia.
- 1978 – Laurent Martikorena, lapurtar errugbilaria.
- 1979 –
- Eneritz Sein, gipuzkoar korrikalaria, distantzia ertain eta luzeetan nabarmendua.
- Aintzane Uria, bizkaitar abeslaria, soinularia eta musika irakaslea.
- 1987 – David Pérez Sañudo, bizkaitar gidoilari eta zinemagilea.
- 1988 – Jon Apezetxea, nafar pilotari ohia.
- 1991 –
- Onditz Iturbe, bizkaitar mendi lasterkaria.
- Elixabete Sarasola, gipuzkoar futbolaria.
- 1993 –
- Lander Olaetxea, bizkaitar futbolaria.
- Iván Pérez Cuevas, arabar futbolaria.
- 1995 – June Kintana, nafar atleta.
- 1997 – Olatz Arrizabalaga, bizkaitar pilotaria.
- 2000 – Josu Juste, bizkaitar futbolaria.
- 2002 – Xubane Garai, gipuzkoar txirrindularia.
Mundua
- 1432 – Ana Habsburgokoa, Luxenburgoko dukesa eta Turingia eta Saxoniako landgravesa ezkontidea (h. 1462).
- 1484 – Antonio da Sangallo Gaztea, italiar arkitektoa (h. 1546).
- 1500 – Joachim Camerarius, alemaniar humanista (h. 1574).
- 1539 – Garcilaso de la Vega (El Inca), perutar historialaria (h. 1616).
- 1577 – Kristian IV.a Danimarkakoa, Danimarka eta Norvegiako erregea (h. 1648).
- 1713 – Guillaume-Thomas Raynal, frantziar historialaria eta filosofoa (h. 1796).
- 1748 – Antoine-Laurent de Jussieu, frantziar botanikaria (h. 1836).
- 1823 – Aleksandr Ostrovski, errusiar antzerkigilea (h. 1886).
- 1831 – Constantin Meunier, belgikar margolari eta eskultorea (h. 1905).
- 1839 – Nikolai Przhevalski, errusiar geografoa (h. 1888).
- 1866 – Aleksandr Ilitx Ulianov, errusiar iraultzailea (h. 1887).
- 1867 – Sindo Garay, kubatar musikaria, troba tradizionalaren barruan ospetsua (h. 1968).
- 1869 – Henri Désiré Landru, Gambaiseko Bizarurdin, frantziar serie-hiltzailea (h. 1922).
- 1872 – Francesca Bonnemaison i Farriols, kataluniar pedagogo, idazle eta emakumeen hezkuntza herrikoiaren sustatzailea (h. 1949).
- 1875 - Dorothea Wolbert, estatubatuar aktorea (h. 1958).
- 1881 – Rudolf Ramek, Austriako kantzilerra (h.1941).
- 1883 – Imogen Cunningham, estatubatuar argazkilaria, landareetan, biluzietan eta industria paisaietan berezitua (h. 1976).
- 1884 – Otto Fritz Meyerhof, alemaniar sendagile eta biokimikaria, 1922ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1951).
- 1885 –
- Robert Delaunay, frantziar margolaria (h. 1947).
- Hermann Hoth, alemaniar jenerala (h. 1971).
- 1889 – Pierre-Étienne Flandin, Frantziako lehen ministroa (h. 1958).
- 1894 – Francisco Craveiro Lopes, Portugalgo presidentea (h. 1964).
- 1898 –
- Sara Benoliel, brasildar-portugaldar mediku eta ekintzaile feminista, Portugalen lan egin zuen lehen emakume pediatra (h. 1970).
- Lily Pons, frantziar-estatubatuar sopranoa (h. 1976).
- 1900 – William John Youden, estatubatuar kimikari eta estatistikaria (h. 1971).
- 1902 – Louis Beel, Herbehereetako lehen ministroa (h. 1977).
- 1903 – Jan Tinbergen, herbeheretar ekonomialari eta estatistikaria, 1969ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 1994).
- 1908 –
- Carlos Lleras Restrepo, Kolonbiako presidentea (h. 1994).
- André Martinet, frantziar hizkuntzalaria eta euskalaria (h. 1999).
- 1912 – Georges Franju, frantziar zinemagilea (h. 1987).
- 1913 – Sabah Al-Salim Al-Sabah, Kuwaiteko emirra (h. 1977).
- 1915 – Josep Maria Font i Rius, kataluniar historialaria eta legelaria (h. 2018).
- 1916 – Peter Newmark, britainiar itzulpengintza-akademikoa eta Surreyko Unibertsitateko irakaslea (h. 2011).
- 1923 – Dolores Castro, mexikar poeta, kontalaria, saiokeragilea eta kritikari literarioa (h. 2022).
- 1924 – Raymond Barre, Frantziako lehen ministroa (h. 2007).
- 1925 – Evelyn Berezin, estatubatuar ingeniari informatikoa, testu prozesadoreen ama (h. 2018).
- 1928 – Hardy Krüger, alemaniar aktorea (h. 2022).
- 1930 – John Landy, australiar atleta eta politikaria (h. 2022).
- 1933 –
- Montserrat Caballé, kataluniar sopranoa (h. 2018).
- Violeta Zúñiga, giza eskubideen aldeko txiletar ekintzailea (h. 2019).
- 1938 – Marcel Pinte, Quinquin, Frantziako Erresistentziako kidea, ezagutzen den gazteena (h. 1944).
- 1940 – Herbie Hancock, estatubatuar jazz musikaria.
- 1941- Bobby Moore, ingeles futbolaria, herrialdeko inoizko hoberenetarikoa (h. 1993).
- 1942 –
- Carlos Reutemann, argentinar auto-pilotua (h. 2021).
- Jacob Zuma, Hegoafrikako presidentea.
- 1946 –
- Ed O'Neill, estatubatuar aktorea.
- George Robertson, eskoziar politikaria, 10. NATOren idazkari nagusia.
- 1947 –
- Tom Clancy, estatubatuar idazle eta eleberrigilea (h. 2013).
- David Letterman, estatubatuar umorista eta telebista aurkezlea.
- Ana María Moix, espainiar poeta, eleberrigilea, ipuin idazlea, itzultzailea eta editorea (h. 2014).
- 1948 – Marcello Lippi, italiar futbolari eta entrenatzaile ohia.
- 1950 – David Cassidy, estatubatuar aktore, abeslari eta gitarrista (h. 2017).
- 1951 – Judy Singer, australiar soziologoa.
- 1953 – Tanino Liberatore, italiar komikigilea eta ilustratzailea.
- 1954 – Jon Krakauer, estatubatuar mendizale eta idazlea.
- 1956 –
- Andy García, kubatar-estatubatuar aktorea.
- Tetsuro Miura, japoniar futbolari eta entrenatzailea (h. 2018).
- 1957 –
- Joaquim Dolz, hizkuntzen didaktikaren arloko espainiar katedraduna.
- Isabel Olesti, kataluniar dantzari ohia, idazlea eta kazetaria.
- 1960 – Ester Xargay Melero, kataluniar idazle, itzultzaile, bideoartista eta kultura ekintzailea (h. 2024).
- 1961 – Lisa Gerrard, australiar abeslari eta konpositorea.
- 1962 –
- Katsuhiro Kusaki, japoniar futbolari ohia.
- Carlos Sainz, espainiar rally pilotua, 1990eko hamarkadako esanguratsuenetarikoa.
- 1963 – Lydia Cacho, mexikar kazetaria, idazlea, hizlaria, feminista eta giza eskubideen aldeko ekintzailea.
- 1964 – Meritxell Borràs, kataluniar politikaria.
- 1967 – Radhya Al-Mutawakel, yemendar Giza Eskubideen defendatzailea.
- 1971 –
- Nicholas Brendon, estatubatuar aktorea.
- Shannen Doherty, estatubatuar aktorea.
- 1972 – Şebnem Ferah, turkiar abeslari eta musikagilea.
- 1973 – Cristina Lucas, espainiar artista.
- 1974 – Marley Shelton, estatubatuar aktorea.
- 1977 – Gemma Mengual, kataluniar igerilari sinkronizatua.
- 1978 - Véronique de Viguerie, frantziar fotokazetaria.
- 1979 –
- Claire Danes, estatubatuar aktorea.
- Jennifer Morrison, estatubatuar aktore eta modeloa.
- Monica Romano, italiar idazle eta LGBT kolektiboaren eskubideen aldeko ekintzailea.
- 1981 – Angélique Adrianna Govy, govy, frantziar artista (h. 2023).
- 1987 – Yohei Fukumoto, japoniar futbolaria.
- 1990 – Hiroki Sakai, japoniar futbolaria.
- 1991 – Ryota Morioka, japoniar futbolaria.
- 1992 – Chad le Clos, hegoafrikar igerilaria.
- 1994 – Saoirse Ronan, irlandar jatorriko estatubatuar aktorea.
- 1998 – Paulo Londra, argentinar abeslaria.
- 2000 – Manuel Turizo, kolonbiar reggaeton abeslaria.
- 2002 – Robert Navarro, kataluniar futbolaria.
- 2004 – Yoel Baigorri, nafar futbolaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1605 – Joan Perez de Lazarraga, arabar idazlea (j. 1548?).
- 1735 – Juan Goienetxe Gaston, nafar administrari, idazkari eta negozio-gizona, Madrilen (j. 1656).
- 1855 – José Alonso Ruiz de Conejares, nafar epaile eta politikaria, Madrilen (j. 1781).
- 1859 – Jean-Joseph Ader, lapurtar historialari eta antzekigilea (j. 1796).
- 1902 – Buenaventura Iñigitz, nafar organo-jotzaile eta musikagilea, Sevillan (j. 1840).
- 1916 – Francisco Iturribarria, bizkaitar olerkaria (j. 1863).
- 1945 – Frantxia Haltzuet, nafar emakumea, Comète sarearen laguntzaile nagusietako bat, Ravensbrückeko kontzentrazio esparruan (j. 1908).
- 1964 –
- Juan Irigoien, gipuzkoar idazle eta artxibozaina, pelotaren munduan oso ezaguna (j. 1884).
- Francisco Javier Lauzurika, euskal artzapezpikua eta Gasteizko apezpikua, Madrilen (j. 1890).
- 1971 – Félix Huarte Goñi, nafar ekonomialari eta finantzaria (j. 1896).
- 1973 – Andrés García Calle, Errepublikaren alde borrokatu zen Espainiako Aireko Armadako bizkaitar hegazkinlaria, Mexikon (j. 1909).
- 1981 – Luis Aranaz, nafar futbolari eta entrenatzailea (j. 1914).
- 1982 – Javier Iraburu, nafar futbolaria (j. 1923).
- 1983 – Pierre Richard-Willm, euskal antzezlea, Parisen (j. 1895).
- 2009 – Javier Bengoetxea, bizkaitar poeta (j. 1919).
- 2013 –
- Jesus Acín Urzainqui, euskal herritar medikua (j. 1952).
- Dolores Aguirre, bizkaitar enpresaburua, Sevillan (j. 1935).
- 2020 – Mary Begoña, euskal aktorea, Madrilen (j. 1925).
- 2022 – Mikel Zamalloa, bizkaitar musikari eta folklore ikertzailea (j. 1953).
- 2023 – José Antonio Landa, bizkaitar txirrindularia (j. 1926).
Mundua
- K. a. 45 ean, Munda batailaren ostean, zesartarrek Gneo Ponpeio atzeman eta hil zuten.
- 238
- Gordiano I, erromatar enperadorea, bere buruaz beste eginda.
- Gordiano II.a, erromatar enperadorea (j. 192).
- 352 – Julio I.a, Aita santua.
- 1256 – Margarita Borboikoa, Nafarroako erregina ezkontidea (j. 1211).
- 1471 – Richard Neville, Warwickeko 16. kondea, ingeles militarra (j. 1428).
- 1521 – Piero di Cosimo, italiar pintorea (j. 1462).
- 1530 – Joana Beltraneja, Gaztelako infanta eta Portugalgo erregina ezkontidea (j. 1462).
- 1555 – Joana Eroa, gaztelako erregina (j. 1479).
- 1704 – Jacques Bénigne Bossuet, frantziar teologoa eta idazlea (j. 1627).
- 1782 – Pietro Metastasio, italiar libreto egilea eta olerkaria (j. 1698).
- 1817 – Charles Messier, frantziar astronomoa (j. 1730).
- 1820 – Arthur Young, britainiar ekonomialaria (j. 1741).
- 1855 – Pedro Albéniz, espainiar konpositorea (j. 1795).
- 1879 – Manuel Cortina, espainiar politikaria (j. 1802).
- 1897 – Edward Drinker Cope, estatubatuar paleontologoa (j. 1840).
- 1912 – Klara Barton, estatubatuar, aintzindaria, irakaslea, erizaina eta humanitarioa, Estatu Batuetako Gurutze Gorriaren sortzailea (j. 1821).
- 1919 – Chichana Patiño, galiziar hegazkinlaria , hegazkin bat gidatu zuen lehen emakume galiziarra eta agian Europa osokoa (j. 1890).
- 1926 – Clotilde Cerdá Bosch, Esmeralda Cervantes, espainiar harpajotzailea (j. 1861).
- 1938 – Fiodor Xaliapin, errusiar opera-kantaria (j. 1873).
- 1945 –
- Petrona Eyle, argentinar mediku eta feminista, Argentinako emakumeen eskubideak defendatzeagatik nabarmendua (j. 1866).
- Franklin Delano Roosevelt, Ameriketako Estatu Batuetako 32. Presidentea (j. 1882).
- 1946 – Teizo Takeuchi, japoniar futbolaria (j. 1908).
- 1962 – Antoine Pevsner, errusiar eskultorea eta margolaria (j. 1886).
- 1971 – Igor Tamm, errusiar fisikaria, 1958ko Fisikako Nobel Saria (j. 1895).
- 1973 – Fernand Forgues, frantziar arraunlari, pilotari eta errugbi jokalaria (j. 1884).
- 1975 – Joséphine Baker, estatubatuar-frantziar dantzari eta abeslaria (j. 1906).
- 1980 – William Tolbert, Liberiako 20. presidentea (j. 1913).
- 1981 – Joe Louis, estatubatuar boxeolaria, ondoz ondoko 140 hilabetez pisu astunetako munduko txapelduna (j. 1914).
- 1983 – Anna Stewart, australiar feminista, sindikalista eta ekintzailea (j. 1947).
- 1986 –
- José Jabardo, espainiar txirrindularia (j. 1915).
- Valentin Kataev, ukrainar idazlea eta politikaria (j. 1897).
- 1988 – Alan Paton, hegoafrikar idazlea eta apartheid aurkako aktibista (j. 1903).
- 1989 – Sugar Ray Robinson, estatubatuar boxeolaria, historiako boxeolari honenetakoa (j. 1921).
- 1993 – Rafael Aguilar Guajardo, mexikar droga trafikatzailea, Ciudad Juarezko kartelaren sortzaile bat (j. 1950).
- 1997 – George Wald, estatubatuar biokimikaria, 1967ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1906).
- 1998 – André Bruyère, frantziar arkitektoa (j. 1912).
- 1999 – Willi Stoph, Ekialdeko Alemaniako lehen ministro eta estuburua (j. 1914).
- 2000 – David Crighton, galestar matematikaria (j. 1942).
- 2004 – Juanito Valderrama, espainiar flamenko kantaria, Espainiako kopla-abeslari nagusietako bat (j. 1916).
- 2006 – José Manuel Martín, espainiar aktore eta irrati-esataria (j. 1924).
- 2008 –
- Patrick John Hillery, Irlandako presidentea (j. 1923).
- Anuradha Ghandy, Indiako idazle, komunista eta buruzagi iraultzailea (j. 1954).
- 2010 – Leonardo Cremonini, italiar margolaria (j. 1925).
- 2011 – Miroslav Tichý, txekiar margolari eta argazkilaria (j. 1926).
- 2016 – Arnold Wesker, ingeles antzerkigilea (j. 1932).
- 2018 – Sergio Pitol, mexikar idazle, itzulzaile eta diplomazialaria (j. 1933).
- 2020 –
- Peter Bonetti, ingeles futbolaria (j. 1941).
- Chung Won-shik, Hego Koreako lehen ministroa (j. 1928).
- Stirling Moss, britainiar auto-gidaria (j. 1929).
- Carlos Seco Serrano, espainiar historialaria (j. 1923).
- 2021 – Michel Noël, Quebeceko Algonkin jatorriko funtzionarioa eta idazle kanadarra (j. 1944).
- 2022 – Gilbert Gottfried, estatubatuar aktorea (j. 1955).
- 2023 – Marta Agudo, espainiar poeta eta literatur kritikaria (j. 1951).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Eguen/Eguene eta Jul/Jule.
- Giza Hegaldi Espazialaren Nazioarteko Eguna eta Kosmonautikaren Eguna