Apirilak 25 zubia
Apirilak 25 zubiak (portugesez: Ponte 25 de Abril) Tajo ibaiaren estuarioa zeharkatzen du, Lisboaren gune metropolitarrean. Hasieran, ofizialki, Salazar zubia deitua, António de Oliveira Salazarrek eraikitzea agindu zuelako 1960an, gaur egungo izenarekin, Portugalen demokrazia berrezarri zuen 1974ko apirilak 25eko Krabelinen Iraultzaren ondoren deitzen hasi zen.
Apirilak 25 zubia | |
---|---|
![]() ![]() | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | ![]() |
Portugalgo barrutia | Lisboa |
Hiria | Lisboa |
Freguesia | Alcântara |
Koordenatuak | 38°41′27″N 9°10′38″W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1966ko abuztuaren 6a |
Inaugurazioa | 1966ko abuztuaren 6a |
Izenaren jatorria | Krabelinen Iraultza |
Kolorea | ██ nazioarteko laranja |
Dimentsioak | 70 (![]() ![]() ![]() |
Gurutzatzen du | Tajo |
Eramaten du | IP7 (en) ![]() ![]() |
Zubibegiak | 3 |
Ondarea | |
Itxura txundigarrikoa, altzairuzko eraikina, ia 2 kilometroz hedatzen da. Behealdeko zatia, berriki berritua izan zen, trenbideak izateko. Sarri gertatzen ziren zubiaren auto ilarak, partzialki konpondu ziren Vasco da Gama zubiaren eraikuntzarekin, 17 kilometro neurtzen duena, Tajo ibaia Montijotik Sacavémera zeharkatzen duena, Parque das Nações deritzonaren iparraldean, eta 1998an amaitu zena.
Tajo ibaiaren gaineko zubian soinu hau (59 s) entzun daiteke etengabe, zubiaren luzeran zehar dauden metalezko saretxo batzuetatik autoak igarotzen direnean gertatzen dena (Abiadura handian ez joatea gomendatzen da, zubiak duen saredurak, autoa, 70 kilometro orduko abiaduratik gora, oso segurua ez izatea eragiten baitu).
Ikus gainera
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz)Apirilak 25eko zubiari buruzko informazio grafiko eta teknikoa Factoría Urbana