Apirilaren 2
Apirilaren 2a gregoriotar egutegiaren urteko laurogeita hamabigarren eguna da, 93garrena bisurteetan. 273 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Gertaerak
Mundua
- 1998 – Gamesak hegazkinen hegalak eraikitzeko kontratua sinatu zuen Brasilgo Embar enpresarekin.
- 2005 – Joan Paulo II aita santua hil eta gero, lau milioi pertsonek bidaiatu zuten Vatikanora.
Arte eta kultura
Euskal Herria
- 1995eko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Estitxu Arozenak bere lehen txapela jantzi zuen.
Mundua
- 1971 – Raidió na Gaeltachta irlanderazko irrati katea Irlandako Errepublikan lehenbizikoz aireratu zen.
Zientzia eta teknologia
Mundua
Kirolak
Euskal Herria
- 1994ko Nafarroako Foru Erkidegoko Saria: Marino Alonso irabazle.
Mundua
- 1898ko Home Nations Txapelketa bigarren urtez jarraian ez zen amaitu eta txapeldunik gabe gelditu zen ekitaldia.
Jaiotzak
Euskal Herria
- 1755 – Pedro Enparan, gipuzkoar noble eta politikaria.
- 1794 – Jose Antonio Muñagorri, gipuzkoar militarra (h. 1841).
- 1865 – Eduardo Urkiola, bizkaitar margolaria (h. 1932).
- 1874 – Esteban Lasa, gipuzkoar apaiza (h. 1959).
- 1887 – Ignacio Baleztena Azkarate, nafar abokatu, idazle eta politikari karlista (h. 1972).
- 1893 – Resurrección Hernández Gil, 109 urte bizi izan zen euskal herritarra (h. 2002).
- 1903 – Marcelino Galatas, eusko-filipinar futbolaria, Manilan (h. 1994).
- 1904 – Roman Irigoien Mitxelena, gipuzkoar sendagile eta olerkaria (h. 1978).
- 1909 – Andrés García Calle, Errepublikaren alde borrokatu zen Espainiako Aireko Armadako bizkaitar hegazkinlaria (h. 1973).
- 1916 – Felipe Ugarte, espainiar militarra, Donostiako alkatea frankismo garaian (h. 1988).
- 1927 – Tomás Oñaederra, bizkaitar txirrindularia.
- 1943 – Itziar Aizpurua, ezker abertzaleko gipuzkoar politikaria.
- 1952 – Salva Iriarte, gipuzkoar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1955 – Emilio Olabarria, bizkaitar politikari eta legelaria.
- 1963 –
- Pierre Arthapignet, zuberotar errugbilari ohia.
- Fernando Martinez de Gereñu, arabar txirrindulari ohia.
- 1966 –
- Floren Aoiz, ezker abertzaleko nafar politikaria, idazlea eta iruzkingilea.
- Diego Vasallo, gipuzkoar musikari eta konposatzailea, Duncan Dhu taldeko kidea.
- 1967 – Jon Sistiaga, gipuzkoar kazetaria eta gerra-berriemailea.
- 1968 –
- Jorge Garcia Sertutxa, bizkaitar ETAkidea, Juan Karlos I.a Espainiakoa erregea erailtzea saiatzegatik gartzelaratua.
- Joxan Oiz, euskal kazetaritzan aritutako irakaslea.
- 1972 – Goiuri Aldekoa-Otalora, bizkaitar argazkilaria eta ikus-entzunezkoen zuzendari eta ekoizlea.
- 1973 – Unai Basurko, euskal marinel eta bela-estropadalaria, munduari bakarrean bira eman dion bigarren itsasgizon euskal herritarra.
- 1975 – Imanol De la Sota, bizkaitar futbol entrenatzailea.
- 1980 – Aritz Begino, nafar pilotari ohia.
- 1981 – Julien Peyrelongue, lapurtar errugbilari ohia.
- 1985 – Jon Rekondo, nafar aizkolaria.
- 1988 – Nikolas Blain, lapurtar politikaria.
- 1989 – Bingen Erdozia, gipuzkoar futbolaria.
- 1993 – Ander Okamika, bizkaitar txirrindularia.
- 1994 – Ane Legarreta, bizkaitar orkestra zuzendaria.
- 1996 –
- Eider Lizarbe, gipuzkoar eskubaloi jokalaria.
- Estanislao Marcellán, gipuzkoar futbolaria.
- 1998 – Israel Pagaldai, GIB birusarekin kutsatua egoteagatik ikastetxetik kanporatu zuten lehen euskal haurra (j. 1984).
- 2001 – Gaizka Aiesa, nafar futbolaria.
- 2003 – Unai Goti, bizkaitar futbolaria.
Mundua
- 1511 – Ashikaga Yoshiharu, Ashikaga shogunerriko hamabigarren shoguna (h. 1550).
- 1602 – Maria Jesusena Ágredakoa, espainiar moja frantziskotar kontzepzionista eta gaztelaniazko idazle mistikoa (h. 1665).
- 1647 – Maria Sibylla Merian, alemaniar naturalista, esploratzailea eta margolaria (h. 1717).
- 1653 – Jurgi Danimarkakoa, Britainia Handiko printze ezkontidea (h. 1708).
- 1719 – Johann Wilhelm Ludwig Gleim, alemaniar idazlea (h. 1803).
- 1725 – Giacomo Casanova, italiar abenturazalea (h. 1798).
- 1793 – Thomas Addison, ingeles sendagilea (h. 1860).
- 1795 – Étienne-Jean Georget, fantziar psikiatra aitzindaria (h. 1828).
- 1796 - Ana María Campos, Venezuelako Independentzia Gerrako heroia (h. 1828).
- 1798 – August Heinrich Hoffmann von Fallersleben, alemanezko olerkari eta filologoa (h. 1874).
- 1805 – Hans Christian Andersen, danimarkar idazlea (h. 1875).
- 1827 – William Holman Hunt, ingeles margolaria, Anaidi prerrafaelitaren sortzailetako bat (h. 1910).
- 1838 – Léon Gambetta, frantziar politikaria (h. 1882).
- 1840 – Emile Zola, frantziar idazlea (h. 1902).
- 1859 – Anatol ar Braz, bretainierazko idazlea (h. 1926).
- 1861 – Chung Ling Soo, estatubatuar ilusionista (h. 1918).
- 1862 – Nicholas Murray Butler, estatubatuar filosofo, diplomazialari eta irakaslea, 1931ko Bakearen Nobel Saria (h. 1947).
- 1873 – Virginia González Polo, espainiar buruzagi politiko eta feminista (h. 1923).
- 1874 – João Evangelista de Lima Vidal, portugaldar elizgizona (h. 1958).
- 1878 – Edward Kasner, estatubatuar matematikaria, googol terminoaren dibulgatzailea (h. 1955).
- 1891 – Max Ernst, alemaniar artista (h. 1976).
- 1894 – Charles Osborne, 69 urtez jarraian zotina izan zuen estatubatuarra (h. 1991).
- 1899 – Robert Hill, britainiar biokimikaria (h. 1991).
- 1900 – Roberto Arlt, argentinar idazle, kazetari eta asmatzailea (h. 1942).
- 1903 – Virgínia Amposta Amposta, kataluniar sindikalista eta maistra (h. 1939).
- 1905 – Edmond Jouhaud, frantziar jenerala (h. 1995).
- 1914 – Alec Guinness, ingeles aktorea (h. 2000).
- 1924 - Daria Diachenko, sobietar partisanoa, Sobietar Batasuneko Heroia (h. 1944).
- 1925 – George MacDonald Fraser, eskoziar idazlea (h. 2008).
- 1926 – Jack Brabham, 1 Formulako australiar pilotua (h. 2014).
- 1927 – Ferenc Puskás, hungariar futbolaria, historiako jokalari onentsuenetako bat (h. 2006).
- 1928 –
- Serge Gainsbourg, frantziar musikari, musikagile, abeslari, idazle, aktore eta zinemagilea (h. 1991).
- Cheikh Hamidou Kane, frantsesezko senegaldar idazlea.
- 1930 - Rosalind Fox Solomon, estatubatuar argazkilaria.
- 1931 – Reizo Fukuhara, japoniar futbolaria (h. 1970).
- 1934 – Paul Cohen, estatubatuar matematikaria (h. 2007).
- 1936 –
- Abdelhamid Brahimi, Aljeriako lehen ministroa (h. 2021).
- Aurelio Galfetti, suitzar arkitektoa (h. 2021).
- 1937 – Antoni Ros-Marbà, kataluniar orkestra-zuzendaria.
- 1939 – Marvin Gaye, estatubatuar musikaria, abeslari eta soul, smooth soul, quiet storm eta blaxploitation ekoizlea (h. 1984).
- 1942 – Leon Russell, estatubatuar musikari, pianojole, gitarrajole eta kantautorea (h. 2016).
- 1943 –
- Teresa Jordá Vitó, kataluniar akuarela margolaria.
- Annalena Tonelli, italiar misiolari katoliko eta ekintzailea (h. 2003).
- 1945 – Linda Hunt, estatubatuar zinema, telebista eta antzerkiko aktorea.
- 1946 – Carol Dunlop, estatubatuar idazlea, itzultzailea, ekintzailea eta argazkilaria (h. 1982).
- 1947 –
- Paquita la del Barrio, mexikar rantxera abeslaria.
- Emmylou Harris, estatubatuar country eta country rock musikagile, abeslari eta jotzailea.
- 1950 –
- Marcial Dorado, galiziar narkotrafikatzailea.
- Zhang Yimou, txinatar zinema zuzendaria.
- 1951 –
- Georges Ibrahim Abdallah, Libanoko militantea, Europan arrazoi politikoengatik espetxean denbora gehien daraman presoa.
- Moriteru Ueshiba, aikidoko japoniar maisua.
- 1952 – Leon Wilkeson, estatubatuar baxu-jotzailea, Lynyrd Skynyrd taldeko kidea (h. 2001).
- 1954 – Yuji Kishioku, japoniar futbolari ohia.
- 1955 – Michael Stone, Ipar Irlandako paramilitar leialista, 1988an IRAko hiru lagunen hiletan jendetza granada eta pistolarekin erasotzeagatik ezaguna.
- 1956 – Pilar de la Oliva, espainiar magistratua.
- 1959 –
- Alberto Fernández, Argentinako presidentea.
- Juha Kankkunen, finlandiar rally pilotua.
- John Lauridsen, daniar futbolari ohia.
- Mai Masri, palestinar zinemagilea.
- 1960 – Linford Christie, britainiar atleta ohia, abiadura probatan aditua.
- 1961 –
- Emmanuel Issoze Ngondet, Gabongo lehen ministroa (h. 2020).
- Keren Woodward, ingeles pop abeslari eta musikagilea.
- 1965 –
- Rodney King, estatubatuar taxilaria, 1991n Los Angelesko poliziak emandako jipoi bategatik ospetsua (h. 2012).
- Cristina López Schlichting, espainiar kazetaria eta COPE irrati-kateko esataria.
- 1966 – Masahiro Sukigara, japoniar futbolari ohia.
- 1971 –
- Francisco Arce, paraguaitar futbolari ohia.
- Edmundo Alves de Souza Neto, brasildar futbolari ohia.
- 1972 – Masahiro Ando, japoniar futbolari ohia.
- 1974 – Tayfun Korkut, turkiar-alemaniar futbolari ohia.
- 1975 –
- Christian Heule, suitzar ziklo-kross txirrindularia.
- Pedro Pascal, txiletar-estatubatuar aktorea.
- Oscar Téllez, espainiar futbolari ohia.
- 1976 –
- Rory Sabbatini, hegoafrikar-eslovakiar golfaria.
- Takahiro Yamanishi, japoniar futbolari ohia.
- 1977 – Michael Fassbender, irlandar-alemaniar aktorea.
- 1979 – Lindy Booth, kanadar aktorea.
- 1980 – Filipa Gonçalves, portugaldar modelo eta aktorea.
- 1984 – Miguel Ángel Moyà, espainiar futbolaria.
- 1986 – Drew Van Acker, estatubatuar aktore eta modeloa.
- 1988 – Kimber James, estatubatuar emakumezko aktore pornografiko ohi eta modelo transexuala.
- 1999 –
- Sümeyye Aydoğan, turkiar aktorea, kantari eta modeloa.
- Malena Cavo, argentinar eskubaloi jokalaria.
Heriotzak
Euskal Herria
- 1305 – Joana I.a Nafarroakoa, Xanpaina eta Brieko kondesa, Nafarroako erregina eta Frantziako erregina ezkontidea (j. 1273).
- 1562 – Diego Alaba Eskibel, arabar apaiza eta legelaria, Kordoban.
- 1825 – Pedro Antonio Olañeta, euskal militar eta politikaria, Bolivian (j. 1770).
- 1871 – Paul Barroilhet, lapurtar opera abeslaria, baritonoa, Parisen (j. 1810).
- 1907 –
- Eduardo Victoria de Lezea, bizkaitar politikari liberal eta abokatua, Bilboko alkatea (j. 1835).
- Wentworth Webster, Euskal Herrian bizi izandako idazle britaniar idazle euskaltzalea (j. 1828).
- 1924 – José María Olabarri Massino, bizkaitar enpresaria (j. 1849).
- 1984 – Angela Figuera Aymerich, gaztelaniaz idatzi zuen bilbotar olerkaria, Madrilen (j. 1902).
- 1998 – GIBek afektaturiko gaztea hil zen. Gaixotasuna zela eta, Iurretako eskola batetik kanporatu zuten.
- 2001 – Jesús Romeo, nafar politikari eta enpresaria, Madrilen (j. 1916).
- 2009 – Luis Peña Gantxegi, gipuzkoar arkitektoa (j. 1926)
- 2013 – Joaquín Gómez Peruyera, bizkaitar futbolaria, Santanderren (j. 1937).
- 2020 –
- Anttoni Etxeberria, gipuzkoar tabernaria eta zerbitzaria (j. 1914).
- Jesus Rikardo Urteaga Repullés, Txetxu, gipuzkoar ETAkidea, Caracasen (j. 1958).
Mundua
- 1118 – Balduino I.a Jerusalemgoa, Jerusalemgo lehen erregea.
- 1272 – Rikardo Cornwallekoa, erromatarren erregea (j. 1209).
- 1416 – Aragoiko Fernando I.a errege katalanaragoiarra (j. 1380).
- 1507 – San Frantzisko Paolakoa, italiar aszeta (j. 1416).
- 1520 – Luis de Mendoza, espainiar itsasgizon eta esploratzailea.
- 1572 – Elixabete Brunswick-Lüneburgekoa, Brunswick-Lüneburgeko dukesa jaiotzez eta Guelderseko dukesa ezkontzaz (j. 1494).
- 1582 – Ichijō Nobutatsu, Takeda Shingenen hogeita lau jeneraletako bat (j. 1539).
- 1657
- Fernando III.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 1608).
- Jean-Jacques Olier, frantziar apaiz eta idazlea (j. 1608).
- 1709 – Giovanni Battista Gaulli, italiar Barroko eta Rococoko margolaria (j. 1639).
- 1791 – Honoré Mirabeau, Frantziako Iraultzako politikaria (j. 1749).
- 1817 – Johann Heinrich Jung-Stilling, alemaniar idazlea (j. 1740).
- 1851 – Rama III.a, Siamgo erregea (j. 1788).
- 1871 – Francisco Javier de Istúriz, Espainiako presidentea (j. 1790).
- 1872 – Samuel Morse, estatubatuar asmatzailea (j. 1791).
- 1875 – Frantzisko Coll, Aita Coll, kataluniar domingotar erlijiosoa, misiolaria eta Anunciatako Ahizpa Domingotarren fundatzailea (j. 1812).
- 1914 – Paul Heyse, alemaniar idazlea (j. 1830).
- 1922 – Hermann Rorschach, suitzar psikiatra eta psikoanalista (j. 1884).
- 1928 – Theodore William Richards, estatubatuar kimikaria, 1914ko Kimikako Nobel Saria (j. 1868).
- 1930 – Zewditu, Etiopiako Inperioko enperatriza (j. 1876).
- 1931 – Katharine Tynan, irlandar poeta eta idazlea (j. 1859).
- 1933 – Guerau de Liost, kataluniar politikari eta poeta (j. 1878).
- 1944 - Daria Diatxenko, sobietar partisanoa, Sobietar Batasuneko Heroia (j. 1924).
- 1949 – Carlo Galetti, italiar txirrindularia (j. 1882).
- 1952 – Bernard Lyot, frantziar ingeniaria (j. 1897).
- 1953 – Hugo Sperrle, alemaniar militarra (j. 1885).
- 1966 – C. S. Forester, ingeles eleberrigilea (j. 1899).
- 1973 –
- Jascha Horenstein, ukrainar zuzendari judua, Bruckner eta Mahleren goi-mailako interpretatzailetzat joa (j. 1898).
- Alfred Schmitt, frantziar astronomoa (j. 1907).
- 1974 – Georges Pompidou, Frantziako presidentea (j. 1911).
- 1976 - Taos Amrouche, aljeriar idazle eta abeslaria, eleberri bat argitaratu zuen lehen emakume aljeriarra (j. 1913).
- 1987 – Buddy Rich, estatubatuar bateria-jotzailea eta jazzeko orkestra-zuzendaria (j. 1917).
- 1988 – Euros Bowen, galestar poeta (j. 1904).
- 1990 – Aldo Fabrizi, italiar aktorea (j. 1905).
- 1995 – Hannes Alfvén, suediar astronomo eta fisikaria, 1970eko Fisikako Nobel Saria (j. 1908).
- 2002 –
- John Robinson Pierce, estatubatuar ingeniaria, satelite bidezko komunikazioen aitzindaria (j. 1910).
- Shigeo Sugimoto, japoniar futbolaria (j. 1926).
- 2003 – Terenci Moix, kataluniar idazlea (j. 1942).
- 2004 – Lynne Karen Deutsch, estatubatuar astrofisikaria, izpi infragorrien astronomian espezializatua (j. 1956).
- 2005 – Joan Paulo II.a, Aita santua (j. 1920).
- 2007 –
- Henry Lee Giclas, estatubatuar astronomoa (j. 1910).
- Tsuguo Hongo, japoniar mikologoa, Agaricales ordenaren biogeografia eta taxonomian espezialista (j. 1923).
- 2008 – Jacques Bondon, frantziar musikagilea (j. 1927).
- 2015 – Manoel de Oliveira, portugaldar zinema zuzendaria (j. 1908).
- 2016 – Gato Barbieri, argentinar jazz saxofoi-jotzaile eta musikagilea (j. 1932).
- 2018 – Winnie Mandela, hegoafrikar politikaria (j. 1936).
- 2020 – Goyo Benito, espainiar futbolaria (j. 1946).
- 2022 – Leonel Sánchez, txiletar futbolaria (j. 1936).
- 2024 –
- John Barth, estatubatuar idazle postmodernista (j. 1930).
- Maryse Condé, idazlea, feminista eta Karibeko kultura afrikarraren zabalkundeko ekintzailea (j. 1934).
Jaiak eta urteurrenak
- Sehaska egutegiko izendegia: Harkaitz/Arkaitza eta Harritxu/Harri.
- Haur eta gazte literaturaren nazioarteko eguna.
- Autismoari buruzko Kontzientziaziorako Nazioarteko Eguna.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.