Aperregi

Aperregi (azentua bigarren silaban) Arabako iparraldean dagoen herri txikia da, Zuiako Kuadrillan. Gainera, Zuia eratzen duten herrietariko bat da, udalerriaren hegoaldean dagoelarik.

Aperregi
 Euskal Herria
Aperregiko eliza eta etxe bat, atzean Atxabal-Oro haitza.
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaZuia
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak42°55′24″N 2°50′33″W
Garaiera627 metro
Demografia
Biztanleria38 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 44 biztanle ditu.


Mugakideak

Udalerri berekoak diren Lukiano mendebaldean, Domaikia ekialdean eta Bitoriano iparraldean mugakide ditu. Hegoaldean, aldiz, Badaiako Sierra Bravako Komunitatea dugu.

Demografia eta biztanleria

Aperregiko biztanleria
20002001200220032004200520062007
4241444444444444

Garraioa

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
5Urduña
Izarra
Murgia
Gopegi
Urduña (suhiltzaileak)ApregindanaUntzagaUzkio UrkabustaizOiardoGoiuriBeluntzaZiorragaAltubeGillernaLukianoAperregiDonamaikiaJugoBitorianoZarateMarkiaSarriaOlanoLetonaZaitegiUrduña
Izarra
Murgia
Gopegi

Ondarea

San Esteban eliza, harraska-iturria eta burdinola zaharra ikustekoak dira eta herriko ondare arkitektonikoa osatzen dute zenbait baserri eta etxerekin batera.

Inguru naturala

Herria hegoaldean Badaiako mendilerroa eta iparraldean Atxabal-Oroko mendigunearen artean dago, Ganalto mendira igotzeko ohiko abiapuntua izanda.

Aperregiren ikuspegi orokorra.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.