Apeninoak
Apeninoak edo Apenino mendiak[1][2] (latinez: Appenninus edo Apenninus Mons; italieraz: Appennini) Italiako mendilerro luzea da, penintsula haren ardatz nagusia osatzen duena. 1.200 kilometroko luzera du iparraldetik hegoaldera, ekialdeko itsasertzaren parean, hasi Liguriatik eta Calabriaraino.[3] Mendilerro meharra da, gunerik gorenean ehunka kilometro zabal izateraino, eta inguru gorabeheratsua da oso.[4] Corno Grande (2.912 metro) da gailur nagusia.[5]
Apeninoak | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Corno Grande |
Garaiera | 2.912 m |
Mota | mendikate |
Luzera | 1.200 km |
Zabalera | 250 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′54″N 12°34′55″E |
Honen parte da | Alpetar gerrikoa |
Geografia
Hiru zati bereizten dira Apeninoetan:[6]
- Iparraldeko Apeninoak, Liguria, Toscana, Emilia eta Romagna eskualdeetan hedatuak. Ipar-mendebaldean Alpeekin loturik daude. Buztinak eta hareharriak dira nagusi. Garaierari dagokionez, ozta-ozta iristen dira 2.000 metroraino (Monte Cimone, 2.165 metro), eta askotariko paisaia motak ageri ditu.[4] Erdialdean, Po ibaiaren arroa inguratzen dute.
- Erdialdeko Apeninoak, Abruzzo eta Umbria eskualdeetan. Kareharrizko mendigunea, 2.500-2.900 metro bitartekoa gailurrak dituena. Bertan daude Gran Sassoko Corno Grande (2.912 metro), Apeninoetako gailurrik gorena, eta Calderone glaziarra, Europako hegoaldekoena.[4]
- Hegoaldeko Apeninoak, Campania, Molise, Apulia, Basilicata eta Calabrian. Oso mendialde heterogeneoa da, Siziliako iparraldeko mendietan jarraipena duena.
Gailurrik gorenak
Izena | Garaiera |
---|---|
Corno Grande | 2.912 m |
Monte Velino | 2.486 m |
Monte Vettore | 2.476 m |
Pizzo di Sevo | 2.419 m |
Monte Terminillo | 2.217 m |
Monte Sibilla | 2.173 m |
Monte Miletto | 2.050 m |
Monte Maggio | 1.853 m |
Monte Catria | 1.701 m |
Monte Pennino | 1.560 m |
Monte Nerone | 1.525 m |
Historia
Bigarren Mundu Gerran, alemaniarrek Apeninoak defentsarako harresi gisa (Linea Gótica) erabili zituzten. 1944ko irailean aliatuek eraso egin zuten, arrakasta handirik lortu gabe.
Ilargian ere badaude Apeninoak, Mare Imbriumen ondoan. Bertan ilargiratu zen Apollo 15a.
Iruditegia
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
- «Apeninoak - Lugares - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
- «Apeninoak - Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa» www1.euskadi.net (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
- Lopez, Gorka. Gran Sasso eta Laga, Apeninoetako bazter galduak. Berria, 2007ko azaroak 10, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-9-5).
- «Apeninoak» Google Arts & Culture (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
- Portillo, Germán. (2019-09-02). «Apenino mendietako geologia, hidrologia, flora eta fauna» Meteorología en Red (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).