Apatxe

Apatxeak[2] Estatu Batuetako Arizona, Mexiko Berria eta Oklahoman kokatutako amerindiarrak dira. Apatxe hitzak zuñeraz “etsai” esan nahi du eta espainiarrek jarri omen zieten. Bere buruari apatxeak Ndee deitzen dio. Arrantzaleak, ehiztariak eta nekazariak ziren. Talde txikitan bizi ziren, eta siuxen eta cheyenneen antzeko ohiturak zituzten.

Apatxeak
Biztanleak guztira
56.060 (bere burua apatxetzat dutenak)[1]
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Ameriketako Estatu Batuak: Arizona, Mexiko Berria eta Oklahoma
Hizkuntza
Chiricahua, Jicarilla, Lipan apatxera, Ordokietako apatxera, Mescalero, Mendebaldeko apatxera
Erlijioa
Kristautasuna eta sinismen tradizionalak
Zerikusia duten beste giza taldeak
Navajo, dene

500 urteko migrazioaren ostean, Kanadatik Mexiko iparraldera eta Estatu Batuetako hegomendebaldera ailegatu ziren. Europarrek azkenengo bi leku hauetan aurkitu zituzten.

Oso talde indartsua eta borrokatzailea izan zen gizaki zurien kontra errenditu arte, 1886. urtean. 1900ean, 17.000 mila apatxe bizi ziren eta bere talde burua ospetsuena Jeronimo izan zen. 1829. urtean jaio zen eta Fort Sill, Oklahoman hil zen. Berak Cochise buruzagia ordezkatu zuen. Cochiseren semea, Taza deritzona izan zen Jeronimo hautatu zuena bere aita ordezkatzeko. Orain erreserbetan bizi dira eta ez dira 6.000 baino gehiago.

Izena

Apatxe hitza gaztelerazko apachetik dator, baina horren jatorria ez da ezaguna. Apatxe gehienek euren buruari dine edo inde deitzen diote, hau da, "pertsona".

Lehenengo aldiz, Juan de Oñatek idatzi zuen hitz hori,1598an. Jatorriaren azalpenik hedatuenak dio zuni hizkuntzako ʔa·paču hitzetik datorrela, eta honek "Navajo" esan nahi duela, paču hitzaren plurala. Beste teoria batek dio Yabapai hizkuntzako ʔpačə hitzetik datorrela, "etsaia".

Gaztelerazko lehenengo erabilera "Apachu de Nabajo" da, 1620ko hamarkadan, eta Rio Chamako eskualdeko pertsonak izendatzeko erabili zen.

Historia

Espainiarren kontrako gudak

1598. urtean, Juan Oñatik beraien poblazioak banatzea erabaki zuen. Gainera, Francisco de Zamora apaiza bidali zuen, kristau bihurtzera. Hori lortzeko azteka eta otomie kulturako kristau berriak ekarri zituen apatxeak kristautzeko asmoz. Ez zuen ezertarako ere balio izan eta apatxeek hiri espainiar batzuk erre eta suntsitu zituzten. 1599. urtean, apatxeek Pueblo indiarrak lagundu zituzten espainiarren kontra.

Apatxeek zaldiak eta abereak hartzen zituzten erasoetan eta espainiarrek esklabu egiten zituzten euren erasoetan nahiz eta koroak hori legez kontrakoa zela erabakia zuen. XVIII. mendeko lehenengo hamarkadetan, Komantxeak iparraldetik etorri ziren eta Apatxeak hegoaldera bultzatu zituzten. Horren ondorioz gatazkak areagotu egin ziren.

Apatxeak aipatzen dituen lehenengo dokumentua 1702. urtean idatzi zen, Taosen. Eta, 1720. urtean, bertan geratzeko eskaera egin zuten. Espainiar gobernadoreak baiezkoa eman zien eta prozesu zail baten hasiera izan zen. Bertan zeuden beste herri batzuk ez zituzten nahi lurralde horretan eta horrek ikamikak sortu zituen.

Mexikar garaia eta Estatu Batuen hedapena

1821. urtean, indiar gudak hasi ziren eta Jeronimoren heriotzera arte iraun zuten. Aldi berean, 1825. urtean, apatxeak batzeko eta bakea lortzeko bigarren saiakera bat egin zuen, mexikar gobernuak. Ez zuen arrakastarik lortu eta, 1848. urtean, Estatu Batuek eta Mexikok Guadalupe-Hidalgo hitzarmena sinatu zuten. hitzarmenaren ondorioz, Apatxeen lurraldea bi estatuen artean banandu zen eta bi estatuekin arazoak sortu zituen. Apatxeak zaldiak eta armak erabili zituzten beren lurraldean sartzen zenaren kontra. Estatu Batuek mendebalderako hedapenean Apatxeen aurka borrokatu zuten. Prozesu honetan jende ugari hil zen.

XX. mendearen hasieran, Mexikar gobernua Jeronimo hiltzen saiatu zen, eta baita berarekin hitzarmen bat egiten ere. Baina, azkenean, bere familia hil egin zuen. Jeronimok mugan zeuden Mexikar gotorlekuak eraso eta erre zituen mendeku gisa. Estatu Batuak ere bere bila ibili ziren eta bere bigarren emaztea hil zuten. Azkenean, Floridako erreserba batera eraman zuten eta, 1909. urtean, Oklahoman hil zen.

1928. urtean, Mexikok Apatxeak desagertutzat eman zituen bere lurraldean eta geratzen ziren azkenengo 3000 Apatxeak Estatu Batuetako erreserbetan bizitzera bultzatu zituzten. Erreserbak Oklahoma, Mexiko Berria eta Arizonako estatuetan daude.

Tribuak

Gaur egun, honako hauek daude: Jikarrila eta Meskalero Mexiko Berrian, Txirikaua, Arizonako Mendebaldeko Apatxeak, Texako Lipanak eta Oklahomako hegomendebaldeko lautadako Apatxeak.

Kultura

Ahaidetasun sistemak

Bi sistema ezberdin dituzte. Batetik, familia, eta bestetik, Txirikahua edo jikarilla sistema.

Txirikahua sistema

Sistema honetan aitite eta amama bakoitzak bere izena dauka eta beraz lau hitz berezten dira; txu (amaren ama), tsuye (amaren aita), tx´ine (aitaren ama) eta nale (aitaren aita).

Hitz bera erabiltzen dute anaia eta lehengusua esateko, errusiar kulturan bezala. Anai-harreben sexua adierazteko bakoitzak bere sexukoei k´is bezala esango die ta beste sexukoei lah. Horrela, gizon batek bere anaiari buruz hitz egiten badu, k´is erabiliko du hura izendatzeko eta lah bere harreba aipatzeko, eta emakume batek bere lehengusua izendatzeko lah erabiliko du eta bere lehengusina izendatzeko k´is.

Osaba eta iloba adierazteko hitz bera erabiltzen da, baita izeko eta iloba izendatzeko ere.

Jikarilla sistema

Aurreko kasuan ez bezala, aitite eta amama bi hitz dira, gurean bezala. Baina, aitita eta amamaren anai-arrebak ere aitita eta amama deitzen dira. Biloba izendatzeko hitz bakarra dute, sexua kontuan hartu gabe.

Etxebizitza motak

Apatxe guztiak hiru etxebizitza motetan bizi ziren. Lehenengoa, lautadetan bizitzeko erabiltzen zuten denda indiarra. Bigarren mota, 2,5 metroko altuerako etxebizitza zen. Egurrez egiten zen marko bat eta zuhaiska eta belarrez estaltzen zen. Mota hau mendietan bizi ziren apatxeek erabiltzen zuten normalean. Hirugarren mota Hogan deritzona da. askoz freskoagoa da eta Mexiko iparraldean bizitzen zirenek erabiltzen zuten. Gaur egun, Navajo tribukoek ere erabiltzen dute.

Erreferentziak

  1. Census.gov Census 2000 PHC-T-18. American Indian and Alaska Native Tribes in the United States: 2000. Ameriketako Estatu Batuetako Zentsu Bulegoa 2000
  2. Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak. .

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.