Apatito
Apatitoa edo apatita mineral fosfatodunen talde bateko kideei ematen zaien izena da. Talde honetan hidroxiapatitoak, fluorapatitoak eta kloroapatitoak bereizten dira, OH−, F− edo Cl− ioien presentziaren arabera. Hiru konposatu hauen nahastearen formula kimikoa Ca5(PO4)3(OH, F, Cl) idazten da. Banakako mineralen formulak Ca5(PO4)3(OH), Ca5(PO4)3F eta Ca5(PO4)3Cl dira, hurrenez hurren.
Apatitoa | |
---|---|
Ezaugarri orokorrak | |
Kategoria | Mineral fosfatoduna |
Formula | Ca5(PO4)3(F,Cl,OH) |
Sistema kristalino | Hexagonal dipiramidala |
Eponimoa | Engainu |
Identifikazioa | |
Kolorea | Gardenetik zeharrargitsura, normalean berdea, gutxiagotan kolorerik gabea, horia,, urdinetik morera, arrosa, marroia |
Habitoa | Taula-formako kristal prismatikoak, masiboa, konpaktua edo bikortsua |
Gogortasuna Mohs eskalan | 5 |
Distira | Beirakaratik erretxinaren antzekora |
Pleokroismoa | Harri urdinak - sendoa, urdin eta horitik gardenera; beste koloreetan ahula edo oso ahula da |
Marra | Zuria |
Apatitoa fosfatoen iturri nagusietakoa da industria mailan eta, beraz, ongarri mineralen fabrikazioan ezinbestekoa da.
Kanpo estekak
Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.