Apat gaztelua
Apat gaztelua edo jauregia Duzunaritzen dagoen gaztelua da. Gotorlekua Donejakue bidean dago eta jada 1360an aipatu zuten.
Apat gaztelua | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Lurraldea | Nafarroa Beherea |
Eskualdea | Garazi |
Udalerria | Duzunaritze-Sarasketa |
Koordenatuak | 43°09′43″N 1°10′34″W |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA00084366 |
Apat familiaren gaztelua hiru solairu eta oin karratua dituen harrizko eraikuntza da. Izkina bakoitzean oin biribileko dorre bat dago, gezi batez errematatua.[1]Dorreek kuku-leihoak dituzte, eta barnealdean horma bilakatutako atea dago, jatorrizko gazteluaren sarrera izango zena. XVII. mendean handiagotu zuten gaztelua.[2]
1970eko azaroaren 5etik monumentu historiko izendapena du.[3]
Apat familia
Familiari buruz egindako lehen aipamena 1360koa da, Apatia familiako alaba bat Arnaud Guilhem Grammont Nafarroako gizon aberatsarekin ezkondu zenekoa, alegia. XVI. mendean apatar gizon bat ageri da, San Esteben, erregearen kopari arrunta eta ganberako kaparea, erregearen ordezkaria Baionako gaztelu berrian. Haren semea Henrike II.a Frantziako erregearen kopari arrunta izan zen.[2]
Erreferentziak
- 3digitala.com. Duzunaritze-Sarasketako Apat familiaren gaztelua (Nafarroa Beherea). .
- Open Data Euskadi. 'Euskal Herria' entziklopedia enblematikoa: Arkitektura zibila I - Eusko Jaurlaritzaren datu irekiak. (Noiz kontsultatua: 2017-09-17).
- Mérimée, Frantziako Kultura Ministerioa. Château d'Aphat. .
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |