Apamea (Frigia)

Apamea, Frigiako hiri helenistiko bat izan zen, egungo Turkiako Dinar barrutitik gertu.

Artikulu hau Frigiako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Apamea».

Antioko I.a Soter seleuzidar erregeak eraikiarazi zuen K.a. III. mendean Menderes ibaiaren ertzean. Zelaenae gotortutako hiriaren ordezko bezala, Apamea, Seleuzidar Inperioko ekialde-mendebalde merkatal ibilbidearen puntu nabarmen batean kokatua izan zen.

K.a. II. mendean, Erromatar Inperioaren zati izatera pasa zen, eta merkatari mediterranear eta judutarren gune garrantzitsu bat bihurtu zen. Bere gainbehera, III. mendean gertatu zen, ondoren, turkiar inbaditzaileek hartu zuten 1070ean, eta, azkenik, lurrikara batek suntsitu zuen.

Kanpo estekak

38°04′18″N 30°09′56″E
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.