Apamea (Bitinia)

Apamea Bitiniakoa edo Apamea Mirlea (greziera zaharrean, Απάμια Μάλλνa) antzinako hiri greko-erromatar bat zen, Kios golkoko hegoaldeko kostan, eta egungo Bursa hiriaren ipar-mendebaldean, Bitinian, 21. mendeko Turkian Mudanya deritzon herriaren kokapenean.

Artikulu hau Bitiniako edo Turkiako mendebaldeko antzinako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Apamea (argipena)».
Apamea
Απάμεια
giza kokalekua
Administrazioa
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaBursa probintzia
Turkiako barrutiaMudanya
Jatorrizko izenaΑπάμεια
Geografia
Koordenatuak40°23′N 28°53′E
Map
Demografia
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+03:00

Kolofon hiriko biztanleen kolonia gisa sortu zen, Mirlea izenarekin (Μκρλνα), Plinio Zaharrak dioenez. Filipo V.a Mazedoniakoak hiria hartu eta Bitiniako Prusias I.a erregeari uzi zion, Pergamoren aurkako gerran laguntzearen truke. Prusiasek izena aldatu zion Apamea deitu zion, bere emaztearen omenez[1].

Erromatarrek kolonia bihurtu zuten Apamea, segur aski Augustoren garaian, baina Julio Zesarren garaian ere izan zitekeen, Iulia titulua daramaten txanponak aurkitu baitituzte.

Erreferentziak

  1. «Dictionary of Greek and Roman Geography (1854), ABACAENUM, AORNUS, APAMEIA» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2022-03-25).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.