Apalatxeetako bidezidorra
Apalatxeetako bidezidorra, ingelesez: Appalachian National Scenic Trail, nagusiki Appalachian Trail edo A.T., AEBetako ekialdean barna doan bidezidor bat da. Georgiako Springer mendia eta Maineko Katahdin mendiaren artean hedatzen da, Apalatxeak ardatz hartuz. Denera 3.500 kilometro luze ditu.
Apalatxeetako bidezidorra | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Clingmans Dome (en) |
Mota | long-distance trail (en) eta National Scenic Trail (en) |
Luzera | 2.198,4 mi 3.538 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 37°21′N 80°23′W |
Honen parte da | Triple Crown of Hiking (en) National Trails System (en) International Appalachian Trail (en) |
Mendikatea | Appalacheak |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Georgia |
Babestutako-eremua | Harriman State Park (en) Forillon National Park (en) Amicalola Falls State Park (en) |
Baso, mendi, naturgune eta landa eremuetan barna doa.
AEBetako hamalau estatu zeharkatzen ditu: Georgia, Ipar Carolina, Tennessee, Virginia, Mendebaldeko Virginia, Maryland, Pennsylvania, New Jersey, New York, Connecticut, Massachusetts, Vermont, New Hampshire eta Maine. Berez, Mainetik Kanada eta Ternuan barna Groenlandiara doan luzapena ere badago.
Zinema
- A Walk in the Woods (2015, "Txangoa Basoan"): Robert Redford eta Nick Nolte aktoreek anzteztutako pertsonaiek bidezidor hau burutzen dute.
Literatura
- "Basajaun en el sendero de los Apalaches". Jon Galdós (Caligrama, 2020).
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Webgune ofiziala.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.