Apaizac obeto (espedizioa)

Apaizac Obeto izeneko itsas espedizioa 2006 urtean Pasaiako Albaola elkarteak Kanadan antolaturiko itsas espedizioa izan zen. Espedizioaren helburua Euskal Herriko baleazaleek XVI eta XVII. mendeetan Ternuan eta San Laurendi ibaian zehar utzitako arrastoak berreskuratzea zen. Parte hartzaileak sei euskal herritar arraunlari (Markos Sistiaga, Ane Miralles, Iker Leizaola, Jon Maia, Ramon Imaz "Montxo" eta Xabier Agote) eta mik'maq etniako amerindiar bat (Aaron Benoit) izan ziren. Espedizioaren buru Xabier Agote izan zen eta Jon Maia izan zuen kronika-emaile.

Apaizac obeto
Irudia
Map
Motaikerketa espedizioa
Denbora-tarte2006ko ekainaren 5a - 2006ko uztailaren 15a
KokalekuTernua eta Labrador
HerrialdeaKanada
Parte-hartzaileak

Testuinguru historikoa

Eubalaena Glacialis "Euskaldunen balea"

XVI. mendeko arrantzale haiek euskaldunen balea (eubaleena glacialis) eta bakailaoa harrapatzen zuten. Lur haiei mapa zaharretan Nouvelle Biscay (Bizkai Berria) esaten zitzaien garai batean. Izan ere, urtero-urtero milaka euskaldunek Atlantikoa gurutzatzen zuten, Mundu Berriaren iparraldeko ur arrotz eta urrunetan lan egiteko.[1]

Ibilbidea

Quebec eta Labrador lurraldeak Kanadan. Ternua eskuineko irla handia da.

2006ko ekainaren 5ean abiatu eta uztailaren 15 bitartean Labradorko Red Bay-raino nabigatu zuten. 40 egunetan 1000 itsas miliatik gora egin zuten Kanadako ipar Atlantiko bost itsas-probintzia ukituta: Quebec, Gaspesie, New Brunswick, Eskozia Berria eta Ternua.[2] Ibilbidean aspaldiko arrantzale haien hainbat arrastori jarraitu zieten: Euskaldunen uhartea, Red Bay museoa, balearen lehenengo industria, euskararen eragina, harremanak Ipar Amerikako natiboekin, marinelen eguneroko bizitza, janzkera eta abar.[1]

Txalupa

Beothuk izeneko traineru tradizional batean nabigatu zuten. Kanadako itsas-arkeologoek Labradorreko ur hotzetan aurkitutako balea-txalupa zaharraren erreplika bat zen, Albaola elkarteko kideek Pasaian eraiki zutena.

Red Bay museoko Euskal baleazaleen txalupa honen erreplika bat egin zuen Albaolak

Liburua

2006an Jon Maiak bidaiaren kronika jaso zuen liburu batean.[2]

Film dokumentala

Orio Produkzioak ekoizpen etxeak Apaizac Obeto film dokumentala egin zuen, Jon Maiak zuzenduta. Euskal Telebistak 2011an estreinatu zuen.[3][1][4][5]

« Filmean gu panpina soil batzuk baino ez gara ia-ia. Txalupa bera da protagonista. Dokumentalean esaten den bezala, txalupa objektu bat zen hasieran, eta guk bizia eman genion.  »

—Jon Maia (berria.eus)

Erreferentziak

  1. Urtzi, Urkizu. (2011-11-10). «'Apaizac Obeto' film dokumentala estreinatuko dute gaur ETB1en» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-08-12).
  2. Maia, Jon. (2006). Apaizac Obeto. Elkar ISBN 849783433X. PMC 434025956. (Noiz kontsultatua: 2018-08-12).
  3. Aguirre, Eneko. «Apaizac obeto | Orio Produkzioak S.A.» www.orioprodukzioak.com (Noiz kontsultatua: 2018-08-13).
  4. «'Apaizac Obeto' espedizioa, azken bale txaluparen kondaira» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-13).
  5. «Apaizac Obeto Dokumentala» www.facebook.com (Noiz kontsultatua: 2018-08-13).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.