Apaiz zaharraren gitarra
Apaiz zaharraren gitarra Joan Mari Irigoienek idatzitako haurrentzako eleberria da. Lehen argitaraldia 1996an egin zuen Elkar argitaletxeak[1], Jokin Mitxelena ilustratzaileak egindako marrazkiekin[2].
Apaiz zaharraren gitarra | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Joan Mari Irigoien |
Argitaratze-data | 1996 |
Ekoizpen lekua | Donostia |
Ilustratzailea | Jokin Mitxelena Erice |
Argitaletxea | Elkar |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | haur literatura |
Hizkuntza | euskara |
Argumentua
Istorioa 1999an kokatzen da[2]. Gorostiaga hiriko auzo marjinal batean bizi diren eta beren borroka ikuspegi irudimentsu eta konstruktibo batetik planteatzen duten Don Meliton apaizaren eta gazte batzuen gorabeherak kontatzen ditu eleberria[3]. Mise en abyme konposizioa dauka eta narratzailea liburua idazten duen egilea da.
Pertsonaiak
- Idazle izengabea.
- Xabier eta Garikoitz, idazlearen seme bikiak.
- Ekain, idazlearen hirugarren semea.
- Don Meliton, Gorostiagako apaiza.
- Leontxi, Don Melitonen iloba.
- Nabukodonosortz (Zotz), Leontxiren seme adoptatua.
- Polikarpo Gogorza (Bideopit), polizia.
- Doña Kamila, maistra.
- Faraonides, arkitektoa, Kultura eta Obra Publiketako supersailburua.
- Andoni, Intxaurraga auzoko apaiz gaztea.
- On Onesimo, Intxaurraga auzoko apaiza.
- Elvis, Rocky eta Ringo, rockeroak.
- Marigorri, Zotzen laguna.
- Marigordin eta Marisorgin, Marigorriren ahizpak.
- Joakin (Joakintsu), Zotzen laguna, eskolako mutil jakintsuena.
- Martin Zaldiarena (Martinzaldi), Zotzen laguna, zaldi bat duena.
- Euripides (Eulipides), Zotzen laguna, langabezian dagoen aktore baten semea.
- Kalixto Astola (Kakazto), Zotzen laguna, asto bat duena.
- Zitz eta Zotz, ipotxak.
- Austerlitz, ipotxa.
- Klotilde, oiloa.
- Baltasar, magoa.
Erreferentziak
- Arozamena Ayala, Ainhoa; Ibargutxi Otermin, Félix. «Irigoien Aranberri, Joan Mari» Auñamendi Eusko Entziklopledia (Eusko Ikaskuntza) ISSN 2444-5487. (Noiz kontsultatua: 2024-01-18).
- «Apaiz zaharraren gitarra» Galtzagorri elkartea (Noiz kontsultatua: 2024-01-18).
- (Gaztelaniaz) Irigoien, Joan Mari. Desde mi experiencia de escritor. (Noiz kontsultatua: 2024-01-18).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.