Apadana

Apadana bat (antzinako persieraz: 𐎠𐎱𐎭𐎠𐎴; persieraz آپادانا) antzinako errege persiarren jauregietako audientzia gela hipostiloa zen. Hiru Apadana handiak, Pasargada, Susa eta Persepolisekoak dira. Hiru hauetatik antzinakoena, Pasargadakoa da, Ziro II.ak egina, baina, beharbada, ospetsuena, Persepolisekoa da, Dario I.aren jatorrizko diseinuaren zati baina honen seme Xerxes I.ak eraikia. Bere aldetik, Dario I.aren Susako neguko jauregiak, gutxi gora-behera, hektarea bateko hedadura du.

Persepoliseko jauregiko Apadanaren irudia

Apadanaren aurrekaritzat, Urartuko eraikinen kokapena hartzen da. Beste egitura batzuetan eragina izan zuen, Greziako telesterionetan kasu.

Persepoliseko Apadanak, 112.000 metro karratuko hedadura du. Hirurogeitamabi zutabek eusten zuten sabaia, zutabe horietako bakoitzak, 20 metroko altuera zuelarik. K.a. 331n suntsitua geratu zen, Alexandro Handiaren armadaren esku, zutik, zutabe bakarra geratu zelarik. Zutabeetako harria, gertuko finkapenetarako eraikuntza material bezala erabili zen, baina, XX. mendean egindako berreraikitze lanen ondorioz, 14 zutabe berriz zutik daude. Gela honetara, bi eskailera monumentaletatik sartzen da, bata iparraldean eta bestea ekialdean. Erliebeekin apainduta daude, persiar Inperioaren mende zeuden 23 nazioen ordezkariak erakutsiz, Dario I.ari zerga ordaintzen, enperadorea bera, erdian irudikatuta dagoelarik, eserita. Ordezkari ezberdinak, xehetasun handiz irudikatuak daude, honek, K.a. V. mendean, Pertsiako herri ezberdinen janzkera eta ekipamendua ezagutzea ahalbidetzen duelarik. Antzinako persieraz eta elamiteraz idatzitako inskripzioak daude.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

29.935°N 52.890°E / 29.935; 52.890
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.