Ap Baceko gudua

Ấp Bắc-eko gudu 1963ko urtarrilaren 2an Vietnamgo gerran egindako gudu garrantzitsua izan zen. Định Tường probintzian izan zen, gaur egungo Tiền Giang probintzia, Hego Vietnamen. 1962ko abenduaren 28an, AEBko inteligentziak aurkitu zuen inguruan irrati transmisore bat zegoela eta Viet Congeko (VC) soldaduen talde nabarmen bat, 120 inguru, Ap Tan Thoi herrixkan. Bertan zegoen Vietnamgo Errepublikako Armadaren Infanteriako 7. Dibisioa. Hego Vietnamek eta AEBko aholkulariek planifikatu zutne Ap Tan Thoi erasotzea hiru norabidetik, VCren indarrak deuseztatzeko asmoz. Horretarako bertako bi batailoi eta Infanteriako 11. Erregimentuaren talde bat erabiliko zuten. Infanteriak, gainera, artilleriaren laguntza izango luke, M113 giza-garraio blindatuak eta helikopteroak. Hala ere, Viet Congek aurreikusi zuen horrelako eraso bat egongo zela hainbat iturri erabilita, tartean baliabideen garraioa, VCren espioien informazioa eta ARVNaren irrati komunikazioen deskodifikazioa. Horrela, VCk erasoa ere planifikatu zuen AEBko eta Hego Vietnamgo indarren aurka.

Battle of Ấp Bắc
Trận Ấp Bắc
Vietnamgo gerra
Data1963ko urtarrilaren 2
LekuaẤp Bắc, Định Tường Probintzia (orain Tiền Giang Probintzia), Hego Vietnam
Koordenatuak10°26′18″N 106°11′43″E
EmaitzaViet Congen garaipena
Gudulariak
Viet Cong  Hego Vietnam
 Ameriketako Estatu Batuak
Buruzagiak
Võ Văn Điều
Đặng Minh Nhuận
Hego Vietnam Bùi Đình Đạm
Hego Vietnam Huỳnh Văn Cao
Ameriketako Estatu Batuak John Paul Vann
Indarra
350 gerrillari[1] 1.400 soldadu [1]
13 M113 APCs[2]
10 CH-21 Shawnees[3]
5 UH-1C Iroquois[4]
1 L-19 Bird Dog[5]
Galerak
18 hildako[1]
39 zuaritu
Hego Vietnam Hegovietnamdarrak:
  • 86 hildako[1]
  • 108 zauritu

Ameriketako Estatu Batuak Estatubatuarrak:

  • 3 hildako
  • 8 zauritu
  • 5 helikoptero

1963ko urtarrilaren 2ko goizean Hego Vietnamgo Guardia Zibilak erasoa abiatu zuen Ap Tan Thoirantz abiatuz hegoaldetik. Hala ere, Ap Bacera iritsi zirenean, Ap Tan Thoiren hego-ekialdean, VCren 261. Batailoiak geldiarazi zituen. Aldi berean, 11. Infanteria Erregimentuko hiru konpainia Ap Tan Thoiren iparraldera iritsi ziren, baina ezin izan zuten bertan gotortuta zeuden VCko soldaduak irabazi. Eguerdia baino lehen Tan Hiepetik errefortzuak iritsi ziren. AEBren 15 helikopteroek VCren erasoa ere jasan zuten, eta bost helikoptero galdu ziren guduan.

ARVNren Mekanizatutako 4. Errifle Eskuadroia Hego Vietnamgo soldaduak eta AEBko pilotuak erreskatatzera bidali zuten, baina hegoaldean geratu zen trabatua, Ap Bacen. Hala ere, komandoak ez zuen nahi M113 APCak bertatik mugitzea. Azkenean, M113ek ere eragin txikia izan zuten guduan, VCk lurraldea mantendu baitzuen eta hamabi Hegovietnamdar M113 gidari hil baitzituzten. ARVNren 8. Airez Garraiatutako Batailoia ere arratsaldean iritsi zen gudu-zelaira. Berriro ere geldi geratu ziren leku berean eta ezin izan zuten VCren defentsa-lerroa hautsi. Gauean, VCko kideek gudu-zelaia guztiz utzi zuten, lehen garaipen garrantzitsu bat eskuratuz gerran.

Erreferentziak

  1. Truong, Vinh. (2010-03-22). Vietnam War: The New Legion Vol. 2. ISBN 978-1-4269-2744-7. (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  2. Sheehan, p. 205
  3. Sheehan, p. 211
  4. Toczeck, p. 82
  5. Sheehan, p. 204

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.