Aozaratza

Aozaratza Aretxabaletako (Gipuzkoa) auzoa da, herrigunetik ekialdean kokatutakoa. Bestalde, auzoaren ekialdean Urkuluko uharka zabaldurik dago, mendebaldean herrigunea esan bezala, iparraldean Larrino eta hegoaldean Areantza auzoak.

Aozaratza
 Euskal Herria
Elizatearen ikuspegi orokorra
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaAretxabaleta
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak43°01′32″N 2°29′10″W
Garaiera345
Demografia
Biztanleria44 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 83 biztanle zituen, eta 2016an 42, bestela. 24 baserrik osatzen dute auzoa.

Demografia eta biztanleria

Aozaratzako biztanleria
200020012002200320042005200620072016
555555535353448342

Ondasun nabarmenak

  • Otalora dorretxea: Armarria, begiratoki errenazentista, sabai-apaindura dotorea teilatu-Hegalean, harlanduzko obra eta ate eta leihoetako erremateak osagai nabarmenak ditu.
  • San Juan Bataiatzailearen eliza: bertan dago Otaloratarren kapera berezia. Urkulu urtegia auzotik gertu dago.
  • Otala Zelai: Otalora dorretxetik gertu dagoen parke tiki bat da. Bertan hainbat ekintza herrikoi egiten dira.

Festak

San Juan jaiak ospatzen dira bertan ekainaren 24an, Aozaratzako elizan omendutako santua horixe denez. Maiatzeko hirugarren igandean Otala Zelai eguna ospatzen da, eta Otala Zelaiko kros herrikoia egiten da.

Iruditegia

Aozaratza auzoa eta atzean Kurtzebarri mendia elurtuta.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.