Aonori
Aonori (japonieraz: 青海苔 edo アオノリ) (japonieraz) eta parae (부산 광역시, koreeraz) jangarria den alga mota bat da, nagusiki Japonia, Korea eta Taiwanen ekoizten dena[1]. Monostroma eta Enteromorpha generotako hainbat espezieek osatzen dute.
![](../I/Japanese_Raw_Aonori.JPG.webp)
Aonori gordina
Ezaugarri nutritiboak
Kaltzio, magnesio eta litiotan aberatsa da, bitamina ugari ere baditu eta hainbat aminoazido, bereziki metionina.
Erabilera
Lehortu eta hauts eran erabiltzen da Japoniako gastronomian, hala nola; noodleak egiteko, okonomiyaki pastelak, takoyaki (olagarro haragizko bola), tenpura, isobe mochi (arroz pastela), shichimi (zazpi espeziatako elikagaia), miso zopa...
Korean Namul egiteko erabiltzen da, barazki plater bat.
Erreferentziak
- (Japonieraz) «あおさのりについて-あおさとは?・あおさについて・あおさの生物学・あおさの生産» www.isekanbutsu.co.jp (Noiz kontsultatua: 2018-04-07).
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.