Aomori
Aomori (japonieraz: 青森市 Aomori-shi) Japoniako Honshu uharteko Tōhoku eskualdeko hiri bat da. Izen bereko prefeturako hiriburua da. 2014ko erroldaren arabera 291.307 biztanle ditu.
Aomori 青森市 青森市 | |||
---|---|---|---|
core city of Japan (en) | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Tōhoku Aomori | ||
Alkatea | Akihiko Onodera (en) | ||
Izen ofiziala | 青森市 青森町 | ||
Jatorrizko izena | 青森市 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 40°49′22″N 140°44′49″E | ||
Azalera | 824,54 km² | ||
Altuera | 2 m | ||
Mugakideak | Kuroishi (en) , Goshogawara (en) , Towada (en) , Hirakawa (en) , Shichinohe (en) , Fujisaki (en) , Itayanagi (en) , Hiranai (en) eta Yomogita (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 425.962 (2021eko martxoaren 1a) −3.686 (2015) | ||
Dentsitatea | 353 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 2005eko apirilaren 1a, 1889ko apirilaren 1a eta 1896ko apirilaren 1a | ||
Telefono aurrizkia | 017 | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Kecskemét, Pyeongtaek (en) , Dalian, Hsinchu konderria, Hakodate, Yakushima (en) eta Nakano | ||
http://www.city.aomori.aomori.jp/contents/english/index.html www.city.aomori.aomori.jp |
Historia
Aomori izenak "baso urdina" esan nahi du eta hiriaren ondoko muino batean zegoen baso txiki bati erreferentzia egiten omen dio.
Ingurunea Jōmon Aroan dagoeneko populatua izan zela erakutsi dute indusketa arkeologikoek. Sannai-Maruyama arkeologia eremuan k.a. 5.500 - 4.000 arteko aztarnak aurkitu dira.
Heian Aroan Iparraldeko Fujiwara leinuaren lurraldea izan zen baina emishi jendeak populaturik zegoen. Kamakura Aroan Fujiwaratarren gainbehera etorri zen eta Tsugaru leinuak hartu zituen lurralde zabal hauek eta ondoan dagoen Namioka herrian gaztelua eraiki zuten. 1626an Moriyama Yashichirōk tsugarutarren aginduz herria sortu zuen eta Aomori izena eman zion, nahiz eta 1783 arte ez zen popularizatu izena.
1872an Aomori eta Hakodate (Hokkaido) hirien arteko ferry zerbitzua ezarri zen eta 1891ean Tokiorekin lotuko zuen trenbidea iritsi zen. Garrantzi estrategikoa hartzen zihoanez 1898an hiri estatusa lortu zuen. 1910an hiriaren zati handiak erre egin ziren. Gertaera honetatik errekuperatu eta handitzen jarraitu zuen, 1924an esate baterako kaia handitu zuen.
Toki estratejikoan egonik 1945ean Aomorik hegazkin estatubatuarren bonbaketak jasan zituen. 1.767 pertsona hil ziren eta hiriaren %88a suntsituta gelditu zen. Azkar berreraiki zuten hiria.
Geografia
Mutsuko Badiaren ertzean dago eta hegoaldean Hakkōda mendiak ditu.
Klima
Datu klimatikoak (Aomori, Aomori) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 13.5 | 12.8 | 20.1 | 28.3 | 30.0 | 33.5 | 35.1 | 36.7 | 35.9 | 30.5 | 23.8 | 21.1 | 36.7 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 1.5 | 2.0 | 5.9 | 13.1 | 18.5 | 21.5 | 25.5 | 27.6 | 23.7 | 17.7 | 10.7 | 4.5 | 14.3 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | −4.3 | −4.3 | −1.8 | 3.2 | 8.3 | 13.2 | 17.6 | 19.3 | 14.6 | 7.8 | 2.4 | −1.6 | 6.2 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | −23.5 | −24.7 | −18.4 | −12.2 | −1.4 | 4.0 | 6.5 | 8.9 | 3.0 | −2.4 | −12.1 | −20.6 | −24.7 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 144.9 | 116.0 | 69.5 | 60.7 | 78.8 | 82.2 | 102.6 | 129.3 | 119.8 | 106.0 | 131.7 | 148.6 | 1289.9 |
Prezipitazio egunak (≥ 0.5 mm) | 24.4 | 19.9 | 17.0 | 11.6 | 10.5 | 9.3 | 10.4 | 10.6 | 14.0 | 16.9 | 21.3 | 24.4 | 190.3 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 27.7 | 24.5 | 19.5 | 3.5 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0.3 | 8.8 | 22.4 | 106.7 |
Eguzki orduak | 56.7 | 72.9 | 140.8 | 187.3 | 210.1 | 180.7 | 177.3 | 190.8 | 160.0 | 152.9 | 91.4 | 54.7 | 1675.6 |
Hezetasuna (%) | 78 | 76 | 70 | 67 | 70 | 79 | 81 | 79 | 77 | 74 | 73 | 77 | 75.1 |
Iturria (1): 気象庁[1] | |||||||||||||
Iturria (2): Kishōchō[2] |
Jaialdiak
Aomori Nebuta Matsuri jaialdia abuztuaren 2 eta 7 artean ospatzen da urtero eta Japonia iparraldeko jaialdi ezagunena da.
Ondasun nabarmenak
- Aomoriko Badia gauez.
- Aomori Nebuta Matsuri jaialdia.
- Hiriaren ikuspegia.
- Turismo bulegoa.
- Shin-Aomori tren geltokia.
- Venus ferrya.
Hiri senidetuak
- Hakodate (Hokkaido) (Japonia) (1989)
- Kecskemét (Hungaria) (1994)
- Pyeongtaek (Hego Korea) (1995)
- Dalian (Txina) (2004)
Erreferentziak
- .
- .
Kanpo estekak
- (Ingelesez)(Japonieraz) Webgune ofiziala