Antzuola
Antzuola Gipuzkoako mendebaldeko udalerri bat da, Debagoiena eskualdekoa. 27,72 km² ditu, eta 2071 biztanle zituen 2022. urtean. 1629an Bergaratik banandu zen, 1391. urtetik udalerri hartako parte izan ondoren. Iparraldean Bergara eta Azkoitia herriekin da mugakide; ekialdean Zumarraga, Urretxu eta Legazpi; hegoaldean Legazpi eta Oñati, eta azkenik, mendebaldean Bergararekin. Deskarga mendatearen magalean (492 m.) kokatzen den herria da, eta 170-904 metro arteko gainak ditu: baxuena Antzuola errekak udalerriko mendebaldeko Bergarako mugan, Illunpen hain zuzen, eta altuena Arrola mendian, Legazpin, udalerriaren hegoaldean.
Antzuola | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Herriko Plaza. Eskuinean Antzuolako udaletxea | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Debagoiena | ||||||||||
Izen ofiziala | Antzuola | ||||||||||
Alkatea | Olatz Lezeta Urzelai | ||||||||||
Posta kodea | 20577 | ||||||||||
INE kodea | 20011 | ||||||||||
Herritarra | antzuolar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°05′57″N 2°22′50″W | ||||||||||
Azalera | 27,72 km² | ||||||||||
Distantzia | 62 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 2.082 (2023) 11 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 75,11 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 14,55 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 19,86 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 72,02 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 81,07 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 14,29 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 7,95 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 73,64 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % 65.5 (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 65.64 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1629 | ||||||||||
Webgunea | https://antzuola.eus/ | ||||||||||
Hiri senidetuak | Aiherra |
Izena
Antzuela da herriaren forma gorde zaharrena (Ançuela, 14. mendekoa), eta harrezkero Antzuola dokumentatzen den arren (gazteleraz Ançuola edo Anzuola), bertakoen artean Antzwéla ahoskera dokumentatu du 21. mendean ere herriko bertako hizkuntzalari eta euskaltzain Ana Toledok[4] eta Ahotsak proiektuak[5].
Etimologia
Antzu- forma aintzi/aintzira terminoarekin lotu izan duenik bada, baina Koldo Mitxelenak beste aukera bat hobetsi zuen, 'antxu' hitza izan zitekeela (arkumea izendatzeko euskal hitza). -ola osagaia ohikoa da toponimian, berriz, eta ola/burdinola adierazi baino lehenago etxola bat izendatzeko ere balio izan zuen. Hortaz, arkumeen etxola edo, hipotesi gisa beti ere[4].
Geografia
Inguru naturala eta klima
Debaren ibaiadarra den Deskarga ibaia herri honetan jaiotzen da, Basalde auzoan, ekialdetik mendebaldera norabidea eginez. Deskarga mendate inguruko hegalean sortutako errekatxoetatik (Erraztiko erreka, Elgarain eta Mutilagoengo erreka) dator. Ibai horrek hainbat uholde ekarri dizkio herriari. Ibai nagusia Deskarga den arren, beste hainbat errekasto sortzen dira herrian, denak Deskargari batzen zaizkiolarik. Auzoz auzo:
- Irimoegibarrena auzoa: Ipurtika, Igirain, Azaldegieta-Basoerreka-Ezkitza-Belastegi, Mixoerreka-Loiolaerreka eta Kortatxo-Oruesagasti.
- Basalde auzoa: Deskarga eta Basalde.
- Irimoegigoena auzoa: Zubitxo-ondamendi, Larregi-Ursalto eta Errekatxiki-Kortabarrierreka.
- Lizarraga auzoa: Lizarraga.
- Galartza auzoa: Galartzerreka.
Deskarga mendateak Urretxurekin lotzen du, euskalkia guztiz aldatzen duen aldi berean. Bergara aldetik, Gorlatik Irimorako gainek Azkoitiarengandik bereizten du.
Antzuola Euskal Herriko isurialde atlantikoan kokatuta dago eta kantauriko klima mesotermikoa du. Tenperatura aldetik moderatua da eta prezipitazio aldetik, berriz, euritsua urte guztian zehar. Urtaro lehorrik gabeko klima epel hezea edo klima atlantikoa deitzen zaio. Bertan, Kantauri itsasoaren eragin nabarmena du. Horren eraginez, airea epelduta iristen da itsasertzera, eta ondorioz, tenperatura tarteak ez dira handiak. Prezipitazioa, aldiz, 1200-1500 mm. bitartekoa da, eta horren erantzulea, isurialde atlantikoko orografia da.
Auzoak
Herriguneak 1.100 m. luzera eta 200 metroko zabalera dauzka gutxi gorabehera, eta Zumarraga-Bergara GI 2632 errepidean zehar hedatzen da. Landa-guneari dagokionez 6 auzok osatzen dute udalerria: Basalde, Galartza, Irimoegigoena, Irimoegibarrena, Lizarraga eta Uzarraga.[6]
Lehen, basogintzak larre eta soroekin lehiatzen zuen, lurra mugatua zelako, baina XX. mendeko 60 eta 70eko hamarkadetan eman zen garapen ekonomikoak guztiz irauli zuen herriko paisaia. Industriaren gorakadak biztanleriaren hazkundea ekarri zuen, eta horrek hirira bultzatu zituen baserritarrak, baserriko lanen gehigarri izango ziren lanpostuen bila. Bestalde, nekazaritza eta abeltzaintzaren jardueren krisiak, egurraren balioaren gorakadarekin bat egin zuen. Horrek baserritarrei larre eta soroak basotzera ekarri zizkien, Intsinis pinuaren baso-landaketek indarra hartuz eta baso kudeaketa sistema erabat aldatuz. Beraz, Intsinisaren errentagarritasunak erakarriz silbikultura intentsibo batera eraman zuten baserritarrak, ziklo laburreko enbor osoak ustiatzera hain zuzen. Ez da ahaztu behar, azken hamarkadan Antzuolako paisaia guztiz eraldatzen duen hainbat azpiegitura eraiki eta eraikitzen ari direla, landa-lurren erabilera guztiz baldintzatuz: batetik Bergara-Zumarragako autobidearen lotunea, bestetik Abiadura Handiko Trena eta azkenik Gueñes-Itsaso autobide elektrikoa. Gailentzen den erabilera pinudi zurgaien landaketei dagozkie, hain zuzen azalera guztiaren %61,12a hartzen du eta herri osoan sakabanaturik agertzen da, beheko esteietan izan ezik. Nahasturiko espezieak -konifero eta hostozabalak- ere estei muinorretan azaltzen dira, udalerriaren %17,35a hartuz.[7]
Eustat-ek (2022) 2135 biztanle ematen digu Antzuolarentzat.[8] Hala ere, azken udal errolden arabera (2003), hauxe da auzoetako biztanleria:
Auzoak | Biztanleria | Ehunekoa |
Galartza | 35 | 1,80 |
Basalde | 46 | 2,36 |
Irimoegigoiena | 79 | 4,06 |
Irimoegibarrena | 30 | 1,54 |
Lizarraga | 53 | 2,72 |
Uzarraga | 58 | 2,98 |
Guztira | 301 | 15,46 |
Argi eta garbi ikusten da baserri-munduaren bilakaera familiaren sostengua zen nekazaritza, abeltzaintza eta basogintza izatetik lortzen zela; gaur egun baserri askok, gehienek ez esatearren, nortasuna galdu eta berezko funtzioa alde batera utzi dute etxebizitza soil izateraino. Are okerrago, poliki-poliki husten hasi ziren baserriak eta euretako askok nekazaritza eta abeltzaintza “jardineroa” edo mantentzekoa sustatu du, nahiz eta egiari zor, hainbatetan era profesionalean merkatuari begirako ustiakuntzak ere sustatu, azpiko taulan antzemango dugun bezala:
NEKAZARITZA JARDUERA MAILA ANTZUOLAN (2009) | ||
---|---|---|
JARDUERA MAILA | KOPURUA | EHUNEKOA |
Baserritar profesionala | 10 | 6,71 |
Baserritar hasi berriak | 2 | 1,34 |
Baserri mistoak | 134 | 89,93 |
Baserriko besta jarduerak | 3 | 2,02 |
GUZTIRA | 149 | 100 |
ITURRIA: Nekazaritza ustiategien errolda.
Arestian aipatutako taularekin bat ere, zera aipatu genezake osagarri gisa:
- Baserritar profesionalei dagokienez, esan beharra dago, nahiz eta baserri gehienek etxe inguruko lurrak ustiatu, gutxi batzuek beste auzoetako eremuetara jotzen dutela, besteak beste Lapatza, Irumendi Elkartea eta Pikunieta baserriek. Zonakatzea gauzatzeko baserriaren kokalekua hartu da kontuan eta Irumendi Elkartearen kasuan, Galartza auzoan kokatuta dagoen abeletxea hartu da oinarritzat. Beraz, ondorioztatu dezakegu, baserri edo ustiategien ia %75a Antzuolako herriko ipar magaleko auzoetan kokatzen direla.
- Baserritar mistoei dagokionez, gehienak Galartza eta Lizarraga auzoan bizi dira, 10 eta 8 hurrenez hurren; Uzarraga 4 baserri, Basalden 3 baserri, Irimoegigoenan 2 eta azkenik Irimoegibarrenean bakarra. Beraz, kasu honetan ere baserri gehienak Antzuolako ipar magaleko auzoetan kokatzen dira.
Antzuolako aipatutako auzoetan 97 baserri aurkitzen dira gaur egun. Baserri kopuru gehien Irimoegigoena auzoan eta Lizarraga auzoan aurkitzen dira, 21 eta 20 baserri hurrenez hurren. Galartza 17 baserri aurki genitzake eta Uzarragan auzoan 16. Basalden zertxobait gutxiago, 12 baserri. Irimoegibarrena auzoan daude baserri gutxien, guztira 11. Nahiz eta baserri gehienak etxebizitza bakarrekoak izan, 61 baserri, badira 2 etxebizitza edo gehiago direnak: 2 etxebizitzakoak 28 baserri, 3 etxebizitzakoak 7 baserri eta azkenik 4 etxebizitzakoa bakarra. Beraz, guztira 149 unitate familiar bizitzeko haina toki dago. Alabaina aipatutako baserri horietatik, 62 baserri daude bizirik eta 97 unitate familiar bizi dira; 29 baserri hutsik daude 39 familia unitate bizitzeko lain tokia egonik eta azkenik, 6 baserri erorita edo egoera kaskarrean daude.[9]
Joan gaitezen auzoz auzo baserri bakoitza kokatzera eta ezagutzera:[10]
Galartza auzoa
Antzuolako baserri zaharrenak bertan daude. Bere kokapen geografiko eta estrategikoagatik, auzoa eta baserriak bitan banatuta daudela dirudi: baserri batzuk, Bergarako udalerriari begira daude, beraz, joera dute Bergara aldera joatera eguneroko beharrak asetzeko asmoz. Beste batzuk, ostera, Uzarraga auzora gehiago begira daude eta Antzuola herria dute helmuga. Esan azken hauek Bergara begira daudenekin bereizteko-edo, Txangalakoak goitizena jaso izan dutela. 1391eko datu historikoen arabera ugariak dira urte hartarako eraikitako baserriak. 19 baserrik osatzen zuten auzoa, hiru desagertuta daudelako: Gorrola, Etxenagusia eta Ameztiberria. Gorrola, Etxenagusia eta Ameztiberria. Gainontzeko baserriak Galartza, Etxeberrisoro, Ugarriagazpikoa, Ugarriagagañekoa, Eguzkitza, Gorrizandia eta Gorriztxikia, Elorriaga, Ameztizar, Mendiola, Sarralde, Untzarri, Urruti, Besagasti, Bereterio eta Arrasate.ti, Besagasti, Bereterio eta Arrasate. Hauetatik azpimarratu, bere balio arkitektonikoagatik, Besagasti baserria, badituelako XIV. mendeko egurrak (1315. urtekoak batzuk) bere zaharberritutako eraikuntzan.[11]
Aipatzeko da ere desagertzear dagoen Goenaga-Galartzako errota eta argindar etxea, erreka bazterrean justu-justu zutik mantentzen dena.[12]
Batanaz besteko baserrien garaiera 388 metrokoa da, desagertuta dagoen Gorrola, 570 metrotara kokatzen zena eta herriko plazatik 7 kilometrora.
Bi baseliza zeuden (Santakutz –Santa Cruz- eta Santa Ageda), nahiz eta gaur Santa Ageda zutik dagoen bakarra izan, Santakutz XVIII. mendean desagertu zelako. Santa Agedaren jatorrizko zaindaria, baina, San Lorenzo edo Sallabente omen zen. Otsailaren 4an ospatzen da bere eguna, eta oso ospakizun herrikoia egiten da bertan, opilak eta haziak bedeinkatuz.
Auzoaren jardunari dagokionez, abeltzaintzari lotutako auzoa da, batez ere 1966an sortu eta ondorengo urteetan bertan aritzen delako IRUMENDI kooperatiba. Okeletarako erabiltzen dituzten piriniar arrazako behiak hazten dituzte. Aldi berean Ugarriagañeko baserriaren alderdi bat ostalaritzaz arduratzen da. Ameztizahar baserrian, berriz, aisialdiari zuzendutako zalditegi bat dago. Gainerakoetan ez dago nekazaritza jarduerarik. Hala ere, azken urteetan lur asko, aldez aurretik pinudiak kenduz, IRUMENDI kooperatibak bere jarduera bermatzeko egokitu ditu.[13]
Uzarraga auzoa
Uzarragako auzoan ere ez da denborarik alferrik pasatu. Gainbehera dagoen auzoa da, nahiz eta han eta hemengo baserri batzuetan bizitza, eta neurri batean abeltzaintza jarduna bi baserrietan mantendu: Iraeta eta Lausagarreta. Garai batean, gaur egun desakralizatuta dagoen San Juan Bataiatzailearen parrokiak egituratzen zuen bertako bizitza, baina, orain, hilzorian dagoen ingurua dela esan dezakegu. Horri gehitu behar zaio inguru edo hegal honen lur eremuak duen barneko mugimendua, Uzarragako parrokia eta etxea, edo Elutza (desagertuta) bezalako inguruen gainbehera ekarriz.
18 baserri egon dira bertan, batzuk desagertu direnak: Elutza, Garikatza, Mixo, Sallabente, Iruetxeta, Igeribaraizparrundi, Ariztizar. Eta beste batzuk egoera ezberdinean: Etxezuri, Ariztiberri, Arizmendi, Iturriotz, Lausagarreta, Azkarate, Iraeta, Zabala, Bidaurre, Benitua, Igeribarerrota. Batanaz besteko garaiera 264 metrokoa da. Altuen desagertuta Mixo (aztarnak badaude), 348 metro; baita urrutiena ere: 2 kilometro eta 800 metro herriko plazatik.
Aho tradizioari erreparatuz, ez dokumentu historikoari, Uzarragako elizaren jatorria tenplarioekin ere jo da. Antzuolako parrokia zaharrena zen, eta herrigunean dagoen Errukizko Amaren parrokiarekin batera parrokia batuak osatzen zuten. San Juan egunean (ekainak 24) eta San Juan Txiki egunean (abuztuak 29) ospatzen ziren bertako jaiak. Esan bezala, gaur desakralizatuta dago eta bere lur eremua gehi eraikuntzak saldu egin ditu Donostiako elizbarrutiak.
Lizarraga auzoa
Kokapen ederrean, hegoaldera begira, dagoen auzoa da Lizarragakoa. Guztira 20 baserri egon dira. Garai batean Antzuolako Ukraina ere deitua, bertan jasotzen zen gari ugariarengatik. 1307ko dokumentuetan dagoeneko aipatzen dira auzoko baserriak izan zitezkeenak: Laskurain, Iturbe, Goenaga. Hogeita bat baserrik osatzen zuten auzoa, izan ere baserri batzuk desagertuta daude (Sagutategi eta Ugarterrota edo Txanbolin –gaur Txanbolinberri-). Udala, Ugartetorre, aipatutako Txanbolinberri, Aranburu edo Anbu, Bizkalatza, Jauregi, Goitia, Goenaga, Zumaetagañekoa eta Zumaetazpikoa, Laskurainandi, Lizarriturri, Lamarianoazpikoa eta Lamarianogañekoa, Aranguren, Iturbeandia eta Iturbetxikia, Akiñao eta Akinibai, Laskuraintxiki. Aipatu behar, hala ere, sortu berri den Arbe, egokitutako txabolatik etxebizitza bihurtuta. Egoera eta jarduna ezberdinean aurkitzen diren baserriak, hain zuzen. Batzuk hutsik eta beste batzuk, ostera, jardunarekin: Lamarianoazpiko eta Aranburu baserriak artzaintzarekin, esate baterako, edo Laskurainandi zainketa pertsonalarekin loturiko zerbitzuekin. Hala ere, auzo dinamikoa izaten jarraitzen du.
Batanaz beste 353 metroko da garaiera, eta dagoeneko desagertuta dagoen Sagutategi (Bergaran kokatua baina Antzuolakoak ziren bere lur eta basoen ondasunak), 553 metrora eta herriko plazatik sei bat kilometrora. Errota ugarien eremua ere bada: Ugarterrota (Txanbolin), Larrebarren, Laskurain (Arbe), Akiñabei. Garai batean herriko ura ere bertatik hartzen zen; izan ere iturburu asko duen ingurua da.
San Martzial ermita dakusagu bertan, eta urtero ospatzen da bere jaia, ekainaren 30ean. Herritik 2,7 kilometrora dago. Bertakoek urtero ospatzen dute bere eguna ekintza ezberdinekin eta bide batez ateratzen dute “kofraixako pitzarra” (“Sirve para San Marcial”), bertatik ardoa zerbitzatzeko.
Irimoegigoiena auzoa
Bitxitasuna badu auzo honek: herrigunetik gertu estua da bere hasieran, eta zabala bere bukaeran. Estua, alde batean zein bestean Lizarraga eta Basalde auzoekin “lehiatzen” delako; zabala, ostera, bukaeran, Gorla, Meaka edo Trekutz gaineko hegal aldaketa baten ondorioz, Urola ibairaino iristen delako udalerria. Herriguneko hegala da argia, aberatsa, lur ederrenetan; Urola aldekoa, berriz, erliebe traketsagoa, ospelagoa, baso trinkoagoa, eta bere kokapen geografikoagatik Aizpurutxo-Urretxu-Azkoitia aldera jotzen duena. Hortxe daude Baztarriña, Ursalto, Ondamendi eta Pikunieta baserriak.
Baserri kopuruagatik Lizarraga auzokoaren tankerakoa, 21 baserri. Batzuk dagoeneko desagertuta ere bai: Sarasketaberri edo Goikoetxe, Iralaetxeberri, Bazterriñaerdikoa. Herrigunetik gora: Ibarra, Iralatorre, Aitzaga, Irala, Irastortza, Eguzkitza, Irimo, Otamendi, Arreluzandi, Arreluztxiki, Arreluzetxeberri, Igeribar, Sarasketa, Baztarriñagoenekoa, Baztarriñabarrenekoa, Ursalto, Ondamendi eta Pikunieta (I eta II). Altuen Bazterriñagoenekoa, 532 metro; Ondamendi, urrutiena (8,5 kilometro). Baserrien batanaz besteko garaiera, berriz, 393 metrokoa da. Nekazaritza ustiakuntzari begira, gainbeheran dagoen auzoa da, ez bada Pikunietako ardi artzaintza eta okin jarduera profesionalengatik. Gainontzekoetan, Arreluzandiko behi eta ardiengatik, edota Eguzkitzako sagastiagatik, ikuspegia ez da profesionalizatutakoena. Auzo honen ermita Antiguako Andra Mariarena da, eta abuztuaren 15ean ospatzen da bere eguna.
Irimoegibarrena auzoa
Bere bikia den Irimoegigoena auzoarekin alderatuta, ospelagoa da kokapenez eta traketsago erliebez. Horregatik baserri dentsitatea urriagoa da, nekazaritzarako ez oparoa delako, eta horregatik baserri hustuketa ere azkarragoa izan da batez ere herrigunetik urrun aurkitzen diren baserriena. Esan dezagun, bitan banatzen dela auzoren eremua: alde batetik, herrigunetik gertu dauden baserriak (Iriartegañekoa eta Iriarteazpikoa, Altamira, Lapatza eta Zupide), eta, bestetik, urrutiago daudenak (Loieta, Otain, Arrandariozaeta eta Arrandaritorre). Garai batean 14 baserrik osatzen zutena, batzuk desagertu dira: Astoaga, Etxeandi, Eztala, Ibulargañekoa eta Ibularazpikoa. Batanaz besteko garaiera bada 385 metro, desagertuta zegoen Astoaga baserria zegoen garaien eta urrutien (718 metro eta 6,3 kilometro).
Garai batean Eztala inguruan kokatzen bazen ere San Bartolome ermita, ondoren herriguneko Kalebarrenen berreraiki zuten, nahiz eta gaur garai bateko ermitaren kanpaidorrea bakarrik zutik egon.
Basoaren presentzia nabaria da lur eremu honetan, baso mistoarena batez ere: pinudi, harizti eta pagadi. Hala ere aipatzekoa da bertan daudela pagadi ederrenak: Maldarropa eta Zabaldoerreketa, Egiandi, Istingorri, Albizuriko … pagadiak.
Lehen sektoreari buruz esan genezake bi jarduera direla azpimarragai: alde batetik Loieta kokatzen den hegazti haztegiarena eta Lapatza baserrian urtetan sustatzen ari diren nekazaritza biologikoa.
Basalde auzoa
Bi hegaletan kokatzen dira auzo honetako baserriak. Izan ere, Deskargako errepideak bitan banatzen du auzoa. Alde batekoak, Irimoegigoenarekin bat eginez, Egurribai, Ertzileberri, Olazabal, Galardi, Amilleta, Iñurrigarrogañekoa eta Iñurrigarroazpikoa, eta Deskarga baserriak, esan dezagun, eremu eguzkitsuenean eta lurrez ederrenean kokatuta daudela; eta besteak, Arrolako hegalean kokatzen direnak: Olamendi, Zorroztarrieta eta Altzeta, iparraldera begira eta inguru goibelagoan eta traketsagoan daude, nahiz eta Altzetaren inguruak ederrak izan. Desagertuta ere badaude: Aitzagabasalde, Ertzile, Erautza, Madariaga, Mutilagun. Beraz, 16 baserri. Batanaz besteko garaiera 345 metrokoa da eta Deskarga goien dagoena: 492 metrora. Urrutiena, dagoeneko desagertuta dagoen Mutilagoen baserria, bost bat kilometrora herrigunetik. Lehen sektoreak indarra dauka batez ere Altzeta baserrian eta haragietarako erabiltzen den abeltzaintzarengatik da. Egurribaik ere badu arditegia eta soroak lantzen ditu, eta badirudi Galardi baserrikoek ere apustu egin dutela lurrak erein eta abeltzaintzarako prestatzeko.
Baso nahasi ingurua da, pinudiak eta bertako zuhaitzak tartekatuz.
Otsailaren 3an ospatzen da auzoan bertan dagoen ermitaren San Blas eguna (garai batean, baina, Santa Engraziari eskainita), eta herriko ume zein guraso joaten dira bertara opilak eta haziak bedeinkatzera, eta bide batez, eztarriko minengatik babestu nahian, kandelatxo bat zaindariari eskaintzera.
Bitxitasunen artean, dagoeneko desagertuta dagoen "Madariaga baserrian ba omen zen agertzen bertako leihoan hildako arimaren aurpegia”.
Baita Intxausti errota eta Amilletako argindarretxea ere auzo honetan kokatu ziren, gaur jardunik ez badute ere.
Antzuolako Alardean abesten da auzoetako aipamena egiten den herriko ereserkia. Duela urte batzuk Bergarako Udal Bandako zuzendariak bandarako konposizio bat egin zuen, alardearen martxako melodiak eta Iparragirreren bertsoak batuz. Harrezkero, Bergarako bandak urtero Antzuolako jaietan eskaintzen duen kontzertuan jotzen da. Oso pieza ezagun bihurtu da eta ikus-entzuleek konposizioko zatirik erritmikoenak txaloak joz laguntzen dute. Alardearen bukaera eta agurra osatzen du kantu honek. Musika ezagun horri, hitzak gehitu zaizkio eta hala, alardearen azken edizioetan, abesbatzak eta alardea ikustera joandakoek kantatu egiten dituzte.
Antzuolako auzoak
Basalde, Lizarraga Irimoi biak eta Galartza, Uzarraga Herrigune xarmanta mendi, baserriak ditugu inguru maite ta ikusgarriak Ongi etorriak izan beti gure herrira kantuz ospa dezagun guda bukaera Irten gaitezen denok Herriko plazara eskeintzen dizuegu geure besarkada Irten gaitezen denok Herriko plazara kanta dezagun harro: Antzuolarrak gara! |
Historia
Historia aurretik historiaurrea denez, esan daiteke dokumentu historikoak gutaz hitz egiten hasi aurretik, badauzkagula udalerri barruan garai hartako lekukoak. Lekuko hauek zerikusia dute Neolitos edo Menasta garaian (K.a. 2000-1000 urte) eginiko abelbideekin. Bide hau Urbiatik hasi eta kostaldean bukatzen zenez, gure herriko mendi gainetatik pasatzen zen, eta hainbat puntutan, ondare bezala, hildakoen oroigarriak -megalitismoa- laga zizkiguten. Hor bada, Arrolamendiko edota Trekutzeko (trikuharritik datorrena) tumuluak.[14]
Antzuolako sorrera ezin da ulertu Uzarraga (herrigunetik pare bat kilometrora dagoen elizatea) aipatu barik, Gipuzkoako bederatzi elizate zaharrenetariko bat dela esaten baita. Hori baieztatzeko, horra hor San Joan Bataiatzailearen eliza, ohiturak esaten digunez Tenplarioena omen zena. Hala ere, lurpeko urak sortaraziko korronteak direla eta, eliza guztia, edo zati bat behinik behin, hiru aldiz erori eta beste hainbestetan jaso izan da. Agian sorrera horretan zerikusia izango du Valdejunquerako borrokaldiaren azpian dagoen herri ohiturak ere.
Antzuolaren edo egungo herrigunearen historia, Olalde (makina bat artisauren biltoki zelako eta horietako bat agian gureganaino iritsi dena, larru eta harizko produktuena hain zuzen ere) inguruan Magdalenari eskainia zegoen ospitalearekin (1489) hasten da. Herriaren sorrera hau bat dator Errukizko Amaren izeneko parrokiaren sorrerarekin ere (1525).
Betidanik izan du herri honek Bergararekin zerikusia, 1391ko urtarrilaren 20an Bergarako hiriari erantsi zitzaion, batez ere Gabiria eta Ozaeta izeneko bandoei aurre egiteko eta hiriak zeuzkan abantailak jaso ahal izateko. Batasun hori ez zen eten 1629ko abenduaren 12a arte, orduko errege zen Felipe III.ari urrezko 5.000 dukat ordaindu ondoren, Antzuolak independentzia eskuratu baitzuen. [15]
XVIII-XIX. mendeek, lehenik eta behin frantsesen inbasioetaraino garamatzate. Udalerriko baserrietan gehiegikeria asko egin bazituzten ere, herritarrak ez ziren eskuak gurutzatuta gelditu. Herri tradizioak esaten digunez, antzuolarren artean Pildain izeneko bat gerrillari ospetsua izan zen garai honetan, eta dirudienez bere gorputza Antiguako ermitan lurperatuta dago.
Garrantzizko beste ekintza bat Deskarga mendatean gertatu zen karlistada garaian, bertan anai arteko borrokaldi odoltsua egin zen karlista eta liberalen artean.
Bukatzeko, herriaren historian garrantzia izan duen lan jardun bat aipatu beharra dago, larru ontzea, hain zuzen ere. Larru ontzearen gainean agertu diren lehen datuak 1828koak dira. 1931. urtean lanbide honetan antzuolar asko zebilen, 4 lantegi zeuden eta.
Gerra Zibilak (1936-39) ondorio latzak izan zituen Antzuolak ere.[16] Heriotzak, herritik kanpo joan beharrekoak (herriko alkatea eta familia tartean), espetxeratuak, han eta hemengo zigorrak ... eta ondorengo gosete garaia (1940-5) eta Frankoren errepresioak herriko harremanak guztiz astindu zituen.[17] Trantsizio politikoa ere ez zen lasaia izan, herritarrak ziren Luis Candendo (1978) eta Jose Artola (1979) erail zituen ETAk. Herritar askoren atxiloketak eta torturak ere izan ziren, tartean...
Eta egungo gizaldian murgilduz, ezin dugu aipatu barik laga gugan industrializazioak eta ondoren emigrazioak izan duen eragina 60 eta 70eko hamarkadetan. Gaur egun, herri industrializatua da. Bestalde, azkenengo urteetan herrian egin den etxebizitza kopuruaren ondorioz biztanleria gora joan bada ere, gaur da eguna esateko krisi demografikoan sartu garela, besteak beste heriotzak jaiotzak baino gehiago direlako.
Horrezaz gain, ezin dugu alde batera laga COVID19ak herritarrengan izan duen eragina, baina aldi berean ez da baztertu behar gizartean gertatzen ari den eta momentuz noraezean eramaten gaituen aldaketa globala; eta harreman estuak dituzten trantsizio energetikoak zein klimatikoak, eta gehitu dezagun herrialde aberatsen demaseko kontsumo beharrak, ez dakigu zertan bukatuko duen, baina badirudi denbora agortzen ari zaigula.
Ekonomia
Arestian esan bezala, Antzuolak larruontzean izan zuen aktibitatea handia bezain garrantzitsua izan zela, nahiz eta gaur egun horren lekukorik ez izan. Horra hor BAREÑO, TELLERIA, OLARAN eta GALARZA HERMANOS ETA ARBULU larrua ontzeko lantokiak edo zurrategiak. Hauek izan ziren industrializazioarekin loturiko lehendabiziko ereduak, baina ez bakarrak. Gure herria ez da ugarte bat izan industrializazio prozesuan, baizik eta bat egin zuen 1950. hamarkadatik aurrera Espainian bizi zen industrializazio prozesuarekin.
Antzuolako industrializazioa ezin da ulertu HILATURAS DE VERGARA lantokia aipatu barik. Esan genezake lantoki honek sartu zuela gure herria industria bidean, eta ez bakarrik hori baizik eta herriko emakumeek ere aukera izan zuten bertan lan egiteko, eta une hartan, egia esanda, emakumeak lantoki batean lanean ikustea ez zen normalena. Baina bai jarduera honetan, izan ere harian lan egiteko ezinbestekotzat jotzen zen emakumeen eskuak erabiltzea.
Hala, HILATURAS lantokiaren lehendabiziko eraikuntzaren inaugurazioa 1956ko abuztuaren 25ean, herriko jaietan izan zen. Luntxa Ondarreko tabernan ospatu zen, eta herriko udalak gastuen erdia ordaintzea erabaki zuen. [18]
Baina ondoren beste lantoki txiki eta ertain mailako industriak ere sortzen hasi ziren. Honatx herrian izan ditugun lantokiak 1965etik aurrera:
INDUSTRIA JARDUERA ANTZUOLA 1965. URTEAN [19] | |||
LANTOKIA | JARDUERA | LANGILEAK | INDARRA
(zaldi potentzia) |
HILATURAS DE VERGARA S.A. | OIHALGINTZA | 160 | 2000 |
ARIER S.A. | TORLOJUGINTZA | 20 | 1500 |
TALLERES GOIZPER S.C.I. | IHINZTAGAILUAK | 22 | 1000 |
MATEO ARREGUI | EGURRA | 1 | 8 |
TALLERES MAZTERRECA | PLASTIKOAK | 2 | 15 |
GALARZA HNOS. Y ARBULU | ZURRATEGIA | 6 | 40 |
MANUFACTURAS OLARAN | KAUTXOA | 15 | 150 |
SANTOS URRIATEGUI | TORLOJUGINTZA | 6 | 30 |
TALLERES ANZUOLA | PASADOREAK | 4 | 25 |
ROMAN GARITANO | AROTZERIA | 3 | 15 |
JOSÉ MARÍA LARREA | AROTZERIA | 3 | 12 |
TALLERES ELCO S.A. | TORLOJUGINTZA | 10 | 50 |
PRODUCTOS ESTALA | KOLAK | 2 | 15 |
COLAS ECHANIZ | KOLAK | 2 | 25 |
EMILIANO ALONSO | PUNTAPAIXAK | 8 | 60 |
TALLERES ASABA | TORLOJUGINTZA | 6 | 35 |
BAREÑO HNOS. S.L. | ZURRATEGIA | 10 | 80 |
JOSÉ MARÍA CAMACHO | PUNTAPAIXAK | 6 | 30 |
LUCIANO SÁNCHEZ | TORLOJUGINTZA | 6 | 30 |
TALLERES ELAY | MEKANIKA | Orduan Eraikitzen |
Gaur ere bigarren sektorearen sendotasuna aitortu beharra dago, nahiz eta aldaketa nabaria izan; alegia, arestian azpimarratutako lantoki gehienak -txikienak- desagertu direla, eta zutik mantentzen direla handienak. Herrian industria sektoreko lau enpresa garrantzitsu daude: Goizper, Oerlikon-Balzers, Elay eta Erreka.
Sektorea | % (2017) |
---|---|
Industria | 76,76 |
Zerbitzua | 19,47 |
Eraikuntza | 2,23 |
Nekazaritza | 1,54 |
Larru ontzea: zurrategiak eta zurratzaileak
Antzina, gure inguruetan ez zegoen larru ontzean propio aritzen zen larru zurrategi eta zurratzailerik. Esate baterako, zapatagileek beraiek ontzen baizuten larrua. Arrazoia zen bazirela lan batzuk propio ez zirenak egokiak euskaldunok garatzeko. Euretako bat zurratzailearena zen; lanbide zitala bezala izendatuta zegoelako. Aukera hau aprobetxatu zuten kanpokotarrek lan jarduera hauek kudeatzeko. Eta badirudi testuinguru hau aprobetxatu zutela Kanbotik (Lapurdi) Antzuolara iritsi ziren Labordatarrak. Badakigu bertatik etorri eta Jose Marcelino Labordak 1837an larrua ontzeko 7 langile zituela Antzuolan.[21]
Beraz, Antzuolan larrua ontzeko dauden lehendabiziko aipamen dokumentalak, XIX. mendearen hasierara eramaten gaituzte, orduan zenbait erakunde ofizialek eskatuta, hainbat datuen berri ematen baitira herriko aktibitate honen inguruan. Lehen datuak 1828koak dira, orduan Estatuko Errenta Zuzendaritza Orokorrak eskatu zion Gipuzkoako Probintziari bidal diezaiola probintzi horretan ziharduten kurtiderien berriak. Eskaera honi erantzunez, Antzuolako Udalak zera bidali zuen: “1828ko apirilaren 19an hartutako eskutiz bati erantzunez… adierazi nien herriko bi zurrategiren jabeei esateko zuek eskatutako datuak… Erantzuna izan da azken urtetan partida asko bidali direla larru mota asko probintziara eta kanpora ere, zola izan ezik, baina orain ezin dutela daturik eman kontuak egiten ez dituztelako; orain oso lan gutxi egiten dutela ere adierazten dute, lanik ez dagoelako”. [22]
1849an ere aipatutako bi zurrategiak matentzen dira, eta astiro beste zurrategi batzuk sortu ziren XIX-XX. mendean zehar:
- Laborda-Bareño.
- Lamariano eta Olaran.
- Jose Telleria eta semeak.
- Galartza eta Arbulu.
Gaur egun Antzuolako larrua ontzea, baina, historia da. Zeregin honetan, une honetan ere zorionez esan dezakegu dena ez dela galdu, Telleria izeneko lantokikoaren uhalgintza tailerra gureganaino iritsi eta berreskuratzeko gai izan garelako. Telleria sendiaren oniritziarekin, Antzuolako Udalak egindako kudeaketari esker, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren ondare sailak emandako laguntzari esker ere, berrogei bat urtetan itxita egon den lantokia -eta galtzeko zorian zegoena gainera- errekuperatu dugula esan dezakegu. Gipuzkoak duen larru tailer bakarra da Antzuolan duguna.
Baina ez pentsa berau larru-ontze inguruan Antzuolako Udalak eta Herriak egin duen gauza bakarra denik. Jarduera horrekiko dugun oroitmena eta ondarea zorionez galdu ez delako.
Horrela, lehenik eta behin, auzo berri bati Zurrategi auzoa jarri zitzaion izenez. Ondoren, 1998ko uztailaren 4an, urte askotan Bareño (eta Laborda) izeneko larru lantoki bat zegoen lursailean, Zurrategi auzoan hain zuzen ere, lanbide honekin lotutako zurratzaile bat larrua ontzen izeneko irudi bat inauguratu zen. Inaugurazio honekin erakusketa eder bat antolatu zen larru ontzerako erabiltzen zen tresneriarekin eta antzinako argazkiekin.
Demografia
2019an herriak 2.201 biztanle zituen. Horietatik %20,22k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoen kopurua %4,86 zen.[20]
2021eko urtarrilaren 1etik 2021ko abenduaren 31ra bitartean hamahiru haur jaio ziren Antzuolan: lau mutil eta bederatzi neska; hil, aldiz, hemeretzi herritar hil ziren, hamabi emakumezko eta zazpi gizonezko. 2071 biztanle zituen 2022. urtean. Beraz, jaitsiera nabarmena da azken urteetan.
Antzuolako biztanleria |
---|
Sexuaren arabera
Politika
Antzuolako udalbatza | |||||
Alderdia |
2019ko maiatzaren 26a |
2015eko maiatzaren 24a | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euskal Herria Bildu | 7 / 11 |
7 / 11 |
|||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 3 / 11 |
3 / 11 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 1 / 11 |
1 / 11 |
|||
Datuen iturria: 2015 Hauteskundeen emaitzak ara.cat webgunean 2019 Hauteskundeen emaitzak goiena.eus webgunean |
Alderdi politikoa | 2019[23] | 2015[24] | 2011[25] | 2007[26] | 2003[27] | 1999[28] | 1995[29] | 1991[30] | 1987[31] | 1983[32] | 1979[33] | |||||||||||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) / Bildu | %57,13 | 7 | %60,83 | 7 | %60,94 | 7 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | %30,61 | 3 | %29,38 | 3 | %23,34 | 3 | %28,66 | 3 | - | - | %31,97 | 3 | %35,25 | 5 | %31,34 | 4 | %26,15 | 3 | %51,67 | 6 | %47,24 | 6 |
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | %8,51 | 1 | %7,71 | 1 | %11,43 | 1 | %11,31 | 1 | %16,65 | 1 | %11,72 | 1 | %13,80 | 1 | %13,86 | 2 | %13,83 | 2 | %18,26 | 2 | %12,74 | 1 |
Alderdi Popularra (PP) | - | - | - | - | %1,46 | 0 | %1,08 | 0 | %4,57 | 0 | %1,71 | 0 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Eusko Abertzale Ekintza (EAE) | - | - | - | - | - | - | %40,12 | 5 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Ezker Batua-Berdeak / Aralar (EB-B/A) | - | - | - | - | - | - | %16,89 | 2 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Euzko Alderdi Jeltzalea / Eusko Alkartasuna (EAJ/EA) | - | - | - | - | - | - | - | - | %72,10 | 8 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Euskal Herritarrok (EH) | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | %40,28 | 4 | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - |
Eusko Alkartasuna (EA) | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | %13,50 | 1 | %11,20 | 1 | %13,50 | 1 | %17,26 | 2 | - | - | - | - |
Herri Batasuna (HB) | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | %25,55 | 3 | %25,44 | 3 | %26,43 | 3 | %21,21 | 2 | - | - |
Zutik | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | %12,22 | 1 | - | - | - | - | - | - | - | - |
Liga Komunista Iraultzailea / Euskadiko Mugimendu Komunista (LKI-EMK) | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | %9,52 | 1 | - | - | - | - | - | - |
Euskadiko Ezkerra (EE) | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | %5,54 | 0 | %9,31 | 1 | - | - | - | - |
Urraska | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | %6,45 | 0 | - | - | - | - |
Ezker Batuaren Alde | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | %8,56 | 1 | - | - |
Antzuolako Ezker Abertzalea | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | %24,86 | 3 |
Liga Komunista Iraultzailea (LKI) | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | %7,61 | 1 |
Euskadiko Mugimendu Komunista (EMK) | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | - | %7,54 | 0 |
2019ko udal hauteskundeen ondoren Beñardo Kortabarria (EH Bildu) izendatu zuten alkate bigarrenez.[34]
Alkateak
Hauek izan dira Antzuolako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[35] | |
Francisco Legorburu Gabilondo[35] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
1987 | 1991 | Herri Batasuna | ||
1991 | 1992 a | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
1992 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
1995 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | ||
1999 | 2003 | Euskal Herritarrok | ||
2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna | ||
2007 | 2009 b | Eusko Abertzale Ekintza | ||
2009 | 2011 | Ez esleituak | ||
2011 | 2015 | Bildu | ||
Beñardo Kortabarria Olabarria[34] | 2015 | 2019 | Euskal Herria Bildu | |
Beñardo Kortabarria Olabarria[34] | 2019 | 2023 | Euskal Herria Bildu | |
Olatz Lezeta Urzelai [36] | 2023 | Jardunean | Euskal Herria Bildu |
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, Eusko Abertzale Ekintzaren hautagai bezala.
Azpiegiturak
Antzuolako herri ikastetxea
Antzuola Herri Eskola 1981ean egin zen bategitearen emaitza da: herrian zeuden bi ikastetxeak (publikoa eta ikastola) batu ziren.[37] Bere eredu pedagogikoa konstruktibismoan oinarritzen du: haurren ikasketa prozesua eurek aukeratutako proiektuekin gauzatzen da, betiere irakasleek gidaturik.[38]
Hezkuntza eredua arriskuan ikusirik, Antzuola Herri Eskolako hainbat ikasle ohik eredu horri babesa eskaintzeko artikulu bat argitaratu zuten 2019ko maiatzean Argia aldizkarian.[39]
Kultura Ondare Immateriala
Hizkuntza
Antzuola[43] UEMAko kidea da, herri euskalduna izaki. Bertako hizkera mendebaleko euskararen[44] aldaera bat da, sortaldeko hizkeraren[45] barnean kokatzen den Debaerdiko euskara[46], hain zuzen. Deba eskualdeko hainbat herrik osatzen dute Debaerdiko hizkera: Bizkaiko Ermua eta Mallabia eta Gipuzkoako Antzuola, Bergara, Eibar, Elgeta eta Soraluze. Hauen artean aipatzekoa da Antzuolan eta Bergaran gainontzekoetan baino handiagoa izan dela euskara giputzaren eragina. Antzuolako hizkera liburutik eratorrita, modu irekian dago Antzuolako aditza[47] liburuxka, bertan ikusgai dago Antzuolako hizkeraren aditz taula. Hitanoaren erabilera oso errotuta dago Antzuolako hizkeran, gehien bat gizonezkoen artean. Toka hitz egiteko ohitura dagoen arren noka hitz egitea nahiko galduta dago, hala ere, herritar batzuk egoerari buelta eman nahian lanean ari dira.[48]
Literatura
- Patxiku Txerren. (2008, Antero Apaolaza).
- Antzuolako alardea. Mairuaren jaialdia (Iñigo Ramirez de Okariz Telleria)
- Antzuolako baserriak eta errotak (Iñigo Ramirez de Okariz Telleria)
- Antzuola 1900-1970. Antzinako argazkien bilduma (Iñigo Ramirez de Okariz Telleria)
- Antzuolako baserriak eta errotak (1996, Iñigo Ramirez de Okariz Telleria)
- Antzuolako hizkera (1998, Jone Larrañaga Igarza)
- Cesareo Gabarain (1999, Marijo Deogracias)
- Antzuolako larru ontzea (2000, Antxon Agruirre Sorondo)
- Bizitza pasarteak Antzuolan (2002, Iñigo Ramirez de Okariz Telleria)
- Antzuolako Toponimia (2005, Kristina Pavo Nuñez)
- Lurretik mahaira (2006, Jose Mari Iturbe eta Iñigo Ramirez de Okariz Telleria)
- Antzuolako Trena (2006, Jose Mari Iturbe eta Iñigo Ramirez de Okariz Telleria)
- Maristak Antzuolan (2006, Iñigo Ramirez de Okariz Telleria)
- Ura Antzuolan (2006, Jose Mari Iturbe eta Iñigo Ramirez de Okariz Telleria)
- Hezkuntza Antzuolan (2020, Iñigo Ramirez de Okariz Telleria)[49]
- Arrola Mendi taldea 50 urte mendiz mendi (2022, Arrola MT)[50]
Herriko jaiak
Uztaileko hirugarren igandean bukatzen dira, aste bereko ostegunean hasita. Ostegun arratsaldean hasten dira jaiak, Oinarin dantza-taldeko txikienen ikurrin-dantzarekin eta Udaleko zinegotzien soka dantzarekin. Hala ere, azken urteetan indarra hartu duen Hontzaren jaitsierak ematen dio berebiziko hasiera festari gauerdian.
Mairuaren Alardea[51]
Mairuaren Alardea herriko festarik ezagunena da, uztailaren hirugarren igandearekin bat egiten duen larunbatean ospatua. Bertan bi gertakari goraipatzen dira. Lehenik, Foruen galera aurretik euskal herrietan arma eta milizien egoera jakiteko urtero ospatzen ziren alardeak. Baina alardeak egitea galdu eta 1876an euskal foruak desagertu ostean, Euskal Herri osoan garai bateko ospakizunak berreskuratzeari ekin zitzaion, eta 1881 urtean Mairuaren pertsonaiarekin alardea egiteari ekin zitzaion Antzuolan. Bigarrenik, 920. urtean, ustez, Valdejunqueran antzuolarrok mairuen kontra izandako borroka aitzakia hartuz, herri izatearen harrotasuna ere adierazi nahi da. Bi zati ditu ospakizunak: batetik, kaleetan zehar egiten den desfilea; eta, bestetik, Herriko plazako ekitaldia.
Urteekin eboluzionatu duen jaia da alardearena. 1980ko hamarkadan lehenago gazteleraz egiten ziren hitzaldiak euskaratu egin ziren[52]. 21. mendean, mairuaren eta bere segizioaren irudia duindu egin zen, eta, diskurtsoa leuntzeko, testuko hainbat hitz eta aipamen moldatu egin ziren, bi generoetara egokitu edota hizkuntza eta kultura aniztasuna islatzeko. Emakumezkoen integrazioa ere pixkanaka garatu zen, 2011n buruzagiaren guardian edo 2012an kanoi eramaileen artean ere sartu ziren emakumeak, eta alardeko kapitaina Edurne Iturbe bihurtu zen 2019an, lehenengo aldiz emakumezko bat postu horretan[53].
Auzoetako jaiak:
Otsailaren 3an da San Blas eguna, baina aste horretako larunbatean ospatzen da jaia Basalde auzoko ermitan. Katarro eta eztarriko gaitzen zaindari dela esaten da. Egun horretarako herriko okinek apropos egindako San Blas opilak eta kandelak bedeinkatzen dira.
Galartza auzoan ospatzen da, otsailaren 5ean. Bezperan, eguna argitu bezain azkar, herriko kintoak Antzuolan baserririk baserri ibiltzen dira kantuan, santa eskean. Gero, ilunabarrean, herrira jaitsi eta auzoz auzo ibiltzen dira, kantuan. Egun berean herritarrak ere batzen dira kalez kale iluntzean santa eskean kantuz ibiltzeko.
- Korpus.
Korpus egunaren asteburuan ospatzen dira Ondarra auzoan. Zapatu goizean, besteak beste, ginkana izaten da. Arratsaldean ere umeendako ekintzak izaten dira nagusi: krossa, jolasak, merienda... Gauean, giro aparta egoten da auzotarrek gertatuko afarian. Domeka goizean prozesioa izaten da ekitaldi nagusia.
Uzarragako jaiak San Joanak (ekainak 4) ospatzen dira, bezperan zuhaitza sartu eta sua pizten da. San Joan Txiki (abuztuak 29) ere ospatzen da.
- San Pedroak.
Ekainaren 29an dira Kalebarrengo jaiak, San Pedroak. Bezperan, gauean, auzoko balkoi edo leihoetan loreontziak lapurtu eta beste toki batean lagatzeko ohitura omen zegoen. Jaietako ekintzarik aipagarrienetako bat larunbat gauerdian egiten den sagar-dantza da.
- San Martzialak
Lizarraga auzoko zaindaria da San Martzial. Jaia ekainaren 30ean ospatzen da, ermitan bertan, herriko plazatik 2,7 km-ra. Auzokoek San Martzial egunean ateratzen dute bertako pitxer berezia, “sirve para San Marcial” idatzita daukana.
Berez maiatzaren 15ean izaten den arren, feria aste horretako larunbatean egiten da. Orain dela gutxira arte, ganadu eta baserriko tresnen azoka egiten zen bakarrik, baina gaur egun ganadu, artisautza eta janari saltzaileak egoten dira. [54]
Ihauterietako igandean sorgin-dantza dantzatu izan da, baina aurrenekoz 2020an larunbatez dantzatu da. Hartza, tximinoa eta domadorea ere ateratzen dira goizetik herriko dantzariekin batera kalejiran. Antzuolak inauteriak ospatzeko ohitura eta gogoa betidanik izan du, entzutea dugunez. Ez dakigu sorgin-dantza noiz egin zen Antzuolan lehenengo aldiz. 1922 inguruan dantzatu zuen dantza talde batek, baina jakin badakigu dantzari horiei 25-30 urte gehiago zeuzkan Nikomedes Letek irakatsi ziela dantza hori, beraz, 1885 inguruan dagoeneko dantzatzen zen Antzuolan sorgin-dantza.
Alfontso Ugarte [55]
Euskal Herrian musika loraldi betean sartuta zegoen garaian kokatzen da Alfonso Ugarte musikaria. XIX. mendearen amaieratik 1936. urtera arte luzatzen da musikaren abertzaletasuna aldarri zuen garai hori. Garai horretan hainbat maisuz (Ugarte ere tartean zela) osatutako belaunaldi batek berrikuntza bat garatu zuen eta, ondorioz, Europako korronte garaikideen bidean jarri zuten euskal musika: Guridi, Usandizaga, Aita Donostia, Nemesio Otaño, etab.
Alfonso Ugarte Leturia 1879an jaio zen Antzuolan, Gipuzkoako barnealdean, Zumarraga eta Bergara artean kokatutako herri txiki batean. Juan Lino Leturia osaba izan zuen lehen musika-maisua. Lino Leturia Zumarragako Andre Maria Jasokundearen parrokian organo-jotzailea izan zen eta musika-akademia txiki bat sortu zuen.
1900. urtean, Lizarrako San Pedro de la Rúa parrokian (Nafarroa) organo-jotzaile plaza bat betetzeko oposizioak deitu ziren. Alfonso Ugarte bertara aurkeztu zen eta lehen postua eskuratu zuen, baina, esan, XIX. mende amaieratik Ugarte Antzuolako parrokiako bitarteko organo-jotzaile lanak egiten aritu zen. Alfonso Ugarte 1902an iritsi zen Lizarrara (Nafarroa) eta bertan bizi izan zen 1937an zendu zen arte.
Alderdi profesional horien guztien artetik, erlijiozko musikaren organo-jotzailearena eta musikagilearena nabarmendu behar dira, izan ere, alor horiek jorratuz eman zuen bizitza Alfonso Ugartek, Euskal Herriko eta Nafarroako lurretan eliza-musikaren erreforma barneratzen aitzindarietako bat izan zelarik.
Era berean, Alfonso Ugarte Lizarrako musikaren sustatzaile garrantzitsua izan zen. Bitan izan zen Lizarrako Musika-Bandaren buru, lehenenik eta behin 1908. urtean denbora laburrez eta bigarrenik, 1920. urtetik aurrera.
Euskal kulturaren sustatzaile sutsua ere izan zen. 1902an herrira iritsi bezain laster, euskal abertzaleen bilgune bat sortu zuen bi aita kaputxinoekin eta Irujo familiarekin batera. Geroago, Lizarrako Euzko Etxea edo lehenengo batzokiko presidente izan zen. Bertan, Lizarran eta Nafarroako beste herri batzuetan euskal abertzaletasuna bultzatu zuten ekintza politiko eta kulturalak garatu ziren. Ekimen horiek II. Errepublikarekin hasi ziren etekina ematen, izan ere, Lizarran II. Errepublikaren garaian EAJ alderdiak babes handia eskuratu zuen hauteskundetan (1933an Fortunato Aguirre abertzaleak hartu zuen alkatetza) eta euskal kultura sustatzeko hainbat proiektu abiarazi ahal izan ziren. Ugartek ekimen horiekin guztiekin kolaboratu zuen, Euskal EsKolako (1933an sortua) diruzain izan zen eta euskal folklorea hedatzen kolaboratu zuen. bereziki txistuarena, Aita Hilario Olazarán lizarratarrarekin batera. Instrumentu horri dagokionez, hainbat lan argitaratu zituen eta herrian berriki sortua zen txistulari taldeak interpretatzen zuen errepertorioan barneratu ziren. Hala eta guztiz ere, indarraldi hori, bat-batean eten zen 1936an, altxamendu militarra jazo zenean. Militar-kolpistak Lizarra hartzean jazo ziren gertakizunen eraginez (euskal kulturaren eta abertzaletasunaren errepresioa, bertako kide nagusien fusilamendua, musika-banda desegitea) hil zen Ugarte.
Beraz, Alfonso Ugarte 1937an hil zen Lizarran, bihotzekoak jota. Bere heriotzarekin eta bere lankide askoren heriotza eta erbesteratzearekin amaitu zen, gure musika-kultura berritu eta sendotu zuen aro garrantzitsuenetako bat. Berritze hori lehen mailako pertsonaien eskutik eman zen (Guridi, etab.) baina modu xumeagoan aritu ziren beste musikari batzuek ere lagundu zuten lantegi horretan. Horien artean Alfonso Ugarte azpimarratu behar da bereziki.
Gaur
Antzuolako musika talde edota musikari esanguratsuenak honakoak dira: Patxi Luque, Klak!son, Kobrazulo. Horiez gain, urte guztiko jarduna duen Alboradak txistu taldea nabarmentzen da.
Kultura Ondare Materiala
Erlijiosoak
- Errukizko Amaren parrokia
XVI. mendean jasotzen hasitakoa, ez du egungo itxurarik izango XIX. mendera arte. Oso sinplea da, apaingarririk gabe, sarreran azaltzen den barroko erako ate aurrea izan ezik. Barruan, erretaula, neoklasikotzat (XVIII. mendea) jo daitekeena eta Mexikon bizi zen Francisco de Iraeta e Ibarra antzuolarrak emandako diruari esker egina. Bertan ikusten den marmola Izarraitzekoa (Azpeitia-Azkoitia) omen da. Ezkerraldeko aldarean, berriz, antzina San Bartolomen egon zen Andra Maria dago, XIV. mendekoa.
- Uzarragako eliza
Tenplario garaikoa omen den eliza zahar honen (Antzuolako lehen parrokia) kanpoaldea egoera tamalgarrian zegoenez, elizbarrutiak desakralizatu du eta saldu egin ditu bertako ondasunak. Hala ere, erretaula, Antxietaren eskolakoa, bere ikasle Jeronimo de Larreak eginikoa da XVII. mendean. Marfilezko edo Urrutiko gurutzea ere XVII. mendekoa da, Mexikon bizi zen Urrutia baserriko seme batek bidalia. Gaur egun Antzuolako Errukizko Amaren parrokian gordetzen dira, eta bertan dagude ikusgai.
- Santa Ageda ermita
Bertako Andra Mariaren irudia (Santa Anarena eta XIII. mendekoa zena) 1984an lapurtu zuten eta oraintsu berreskuratu da berriz. Antzina ermita hau San Llorenteri (San Lorenzo) eskainita bazegoen ere, egun Santa Ageda da bertako zaindari; jaia otsailaren 5ean, San Blas ostean, ospatzen da. Bertan ogia eta haziak bedeinkatzen dira.
- San Martzial ermita
XIX. mendera arte bertako zaindari Santa Katalina izan arren, harrez gero San Martzial dugu. Nahiz eta interesgarria izan batez ere kanpoko arkitekturarengatik (XVI. mendeko ateburu eta leihoak), ikusgarria da barruko egur lanketa (basurde buruak ikus daitezke landuta). Barruan Santiagori eskainitako irudiak ere badaude. Erromesari “Pikunittako (herriko baserria) eskolaua” esaten diote Antzuolan. Horrez gain, San Martzialgo jaietan ateratzen den kofradeen pitxerra ere interesgarria da, eta urtean zehar maiordomoaren etxean gordeta egoten da.
- San Blas ermita
Olotz izeneko lur eremuan dago eraikita eztarriko gaitzak sendatzen dituen zaindari honen ermita. Hala ere, garai bateko zaindaria Santa Engrazia izan omen zen; Santa Engratzia de Olotz, dokumentuetan azaltzen den bezala. Otsailaren 3an ospatzen da San Blas jaia; eta bertara herriko okindegian egindako opil bereziak eramaten dira bedeinkatzera. Mendebaldean dauzka XVI. mendekotzat jo daitezkeen leihatilak. Bitxia da, era berean, iparraldeko fatxadan zapatak-eta gordetzeko dagoen leihatilatxoa ere. Barruan, “U” tankerako koroa, garai batean oso ohikoa baina egun leku gutxitan dagoena.
- Kalbarioko gurutzeak
XVIII. mendekoak, barrokoak, beraz. Nekaldiaren ikurrez osaturik dagoen erdiko gurutzea dugu interesgarriena. Ohiturak dioskunez, Antiguako baselizako serora edo beatarekin, gurutze honi hiru buelta emanez, eta bakoitzean oilarrari mun emanez, joaten omen ziren etxekoandre asko euren umeekin oinez ikas zezaten. Gurutze hauek Antiguako ermitaren parean daude, errepidearen beste aldean. Kalbarioko beste hiru gurutze ere ikus daitezke Kalegoiko hormetan.
- Antiguako ermita
XVI. mendeko Andramari gotiko bikaina dago, eta XV. mendeko Magdalenaren irudia, berriz, Donostian dago. Gertu daude goian aipatu den Kalbarioko gurutzeak.
- San Bartolome ermitaren kanpandorrea
Altzarte edo errotaberri aurrean kokatuta zegoen XX. mendeko 70ko hamarkada arte ermita. Egun, bertako Andra Maria, XIV. mendekoa, parrokian dago eta kanpandorrea berriz ermita egon zen lekuan bertan. Ohitura gisa mantentzen da San Bartolome egunez, Abuztuak 24, bertan dagoen kanpandorreko kanpaia jotzea.
Zibilak
- Kalegoi 3 (Txasionekoa)
Garai batean herriko harategia izan zena aurkitzen da. Udaletxea bezala, XVIII. mendekoa eta Martin de Carrerak egindakoa da. Egun oraindik garai hartako zurezko balkoiak ikus daitezke, nahiz eta egoera fisiko kaskarrean egon. Inguruko etxeetan, eta hormetan itsatsita, kalbarioko gurutzeak ikus daitezke.
- Kalegoi 9 (Montxonenekoa)
Lurrean duen errekarria ikusgarria da. Bere egiturari begiratuz gero, kanpoaldean eta barnealdean gotiko tankerakoa dela konturatuko gara; beraz, XV-XVI. mendekoa, eta herriguneari dagokionez, etxerik zaharrena.
- Plaza
Udaletxearen ondoan, eskuin aldean, Bizkalatza etxea (6. zenbakia), hau ere barrokoa, nahiz eta apaingarri gutxi izan. Ilara berean, Udaletxearen ezkerraldean, armarria daukan Goenaga etxea (16. zenbakia) ikus daiteke. Honek oso ohizkoa ez den ertzdun armarria dauka, eta bertan, “Armas de Goenaga” jartzen du. Azpian, egun aurrezki kutxa denean, bi zutabe toskanar ikus daitezke. Etxe horren ezkerraldean (2. zenbakia), eraberrituta, antzinako Goenagatarren etxea, orain Ostatukoa dena, hau ere XVIII. mendekoa. Etxe honen fatxadan, zera irakur daiteke: Joseph Ygnacio de Goenagak egina 1763. urtean. Plaza gainean, garai bereko iturri ederra dago; badirudi Martin de Carrerak egindakoa dela XVIII. mendean. Iturri ostean, Olaran etxea eta pilotalekua daude.
- Udaletxea
XVIII. mendekoa, egitura barrokoa duena. Estilo bereko udaletxe asko ikus daitezke Debagoienan. Udaletxeak (Martin de Carrera-k XVIII. mendean egindakoa) garai bereko armarri ederra erakusten du, eta ohiturak dioskunez, bertan ikusten diren ilargi erdiak Baldejunkerako borrokan mairuei lapurtutakoak dira. Gaur egun, herriko jaietan Mairuaren Alardea izeneko ospakizunean goraipatzen da ekintza hura. Era berean, armarriaren azpiko zatiak herriko banderan ere ikus daitezke.
- Ondarra.
Bertan ikus daiteke 3. zenbakiaz Amarrandegiko etxea. Izenak adierazten duen bezala, bertan herritarrek elizari emandako hamarrenak edo detxemak gordetzen ziren. Herri arkitektura bitxia duen honek ez dauka parekorik ez herrian eta ezta inguruan ere, Nafarroa aldeko etxeen egitura baitauka. XVIII. mendean egina da.
- Ugartetorre
XVII. mendeko etxe honek ikusgarria dauka teilatuaren barruko egitura. Zer esanik ez bertako armarri handi eta polita.
- Iriarte Azpikoa
Etxearen aurrealde guztia bitxia da. Oholezko egitura bertikala, tartean adreilua jarrita. Itzelezko ateburua, harlanduzko koloma eta guzti. Dokumentuen arabera, XVII. mendean egindakoa.
- Olaran
Orain etxe hau dagoen tokian Etxeandia edo Galarditorre egon zen, XVI. mendean eraiki zenetik XX. mendeko hasiera arte.
Errotak
- Altzarte edo Errotaberri
Bidebarrieta deritzan sailean kokaturik dago errota hau. Altzarte izena baino lehen, Lapaça deitzen zen, baina 1573an egindako permuta baten ondorioz, Sebastian Lopez de Ozaetak (jabe berriak), Alçarte izena jarri zion. Izen horrekin lehen aipamena 1587. urtekoa da. Errotabarri izenarekin, berriz, 1720an azaltzen da, nahiz eta Altzarte ere deitua izan.
- Akinabai edo Lizarraga
Lizarragako errota honek izen ugari izan ditu, tartean Errota-Abaro eta Laskurain-Cia. Erreka-ondo deritzan etxean kokaturik dago. XIX. mendean eraiki zuten eta Jose Laskurain Larrearena zen, Francisco Laskurainen aitarena. Dirudienez, lehendabizi, indar etxea jartzea pentsatu zuten eta horretarako turbina bat ezarri zioten. Hala ere, errota jar zezaketela ikusita, hori ere jarri zuten.
- Antigua
Antigua auzoko errota honen lehen aipamena XVI. mendekoa da. Zehatzago esateko 1592. urtekoa. Garai hartan ez zen Antigua errota deitzen, Galardi errota baizik. Dena dela, 1720an Antigua nahiz Galardi izenez ezagutzen omen zen.
- Larrebarrengo errota.
Larrebarren y Cia.koak, argindarra ematen zuen Bizkalatza, Akiñao, Aranguren, Iturbe, Zumaetagoiko... Sarasketa, Aitzaga,... baserrietara, edota baita Telleriaren lantokiko bonboak mugiarazteko ere.
- Laskurain errota.
Bere lehen aipamen historikoa 1586koa da. 1876ko abuztuaren 8an idatzitako jabego ziurtagirian dakigu errota hau eta Laskurainandi baserria Bastidako bizilagunak eta senar emazteak omen ziren Santiago Ceballos eta Benantzia Amurriorenak zirela.
Gaur egun lur jota dago errota hau.[56]
- Intxausti edo Basalde errota.
Amilleta, Galardi eta Irastorza baserrietara eskaintzen bazuen ere argindarra, 1914-15 bitartean goiko indarretxea (“Electra-Basalde”) egin zenean, plazatik gorako etxeei eta Basalde auzoko baserriei, baina baita Pikunieta, Ursalto, Arrandari... edota Miso baserriei ere argindarra bidaltzeko gai zen, nahiz eta sarritan indar handirik gabe.
Irudiak-oroigarriak
- San Jose
1929ko maiatzaren 15ean jarri zen San Jose egiteko lehen harria. 1929. urtean inauguratu zen. Irudia brontzezkoa da, Parisen Raffl etxeak egina. Hiru metro ditu, 2.000 kilo eta harrizko oinarriak 10 metro.
- Zurrategi plazako larru ontzailea
Antzuolarren historian funtsezkoa den lanbide bati egindako omenaldia da 1998ko uztailaren 4an larru ontzaileei eskainitako brontzezko monumentua.
- Antzuolako lehen ur deposituaren oroigarria
Antzuolako lehen ur depositua 1909. urtean egin zen. Antzuolako etxeetara ura eramatea ahalbidetu zuen lehen depositua izan zen eta udalak 2013an Torresoroako zelaian jarri zuen oroigarria.
Baserriak
Iturbe Haundi, Bidaurre eta Lapatza baserriak ondare zibilaren barruan nabarmentzekoak dira.
Antzuolar ospetsuak
- Antero Apaolaza (1854-1908), idazlea.
- Agustin Telleria (1884-1939), politikaria.
- Juan Ezenarro Mendia, Txori-txiki (1890-1945), olerkaria.
- Simon Artolazabal (1907-??), organista.
- Kaxiano Ibarguren (1932-2002), soinu-jotzailea.
- Ana Toledo (1954-), euskaltzaina.
- Luis Javier Telleria (1957-), biologo, funtzionario eta politikaria.
- Aitor Elkoro (1967-), esku huskako pilotaria.
- Marijo Deogracias (1973-), kazetaria.
- Gorka García (1975-), futbolari ohia.
- Aritz Berraondo (1976-), esku huskako pilotaria.
- Olatz Lezeta Urzelai (1977-), mekanikari eta politikaria.
- Aitor Mendizabal, Mendizabal III.a (1989-), esku huskako pilotaria.
- Ibai Larrea (2002-), atleta.
Herri senidetuak
1984 inguruan hasitakoa da aihertarren eta antzuolarren arteko harremana, Nafarroa Behereko eta Gipuzkoako bi herri txiki hauen arteko adiskidetasuna Aiherrako Beltzuntze elkarteko zenbait lagunek eta antzuolar batzuek elkar ezagutu ondoren sortu zen. Adiskidetasun hori gorpuztuz joan da geroztik, eta hastapeneko harreman soilak bi herrien arteko lotura bilakatu dira.
Urte guzti horien buruan, urtez urte, herritarren arteko harreman pertsonalez gain, ekitaldi ugari antolatu dira, urtean behin, txandaka, urte batean Antzuolan eta bestean Aiherran, ospatu izan diren senidetze egunetan. Ospakizunaren ekintza nagusia bi herrietako herritarrek elkarrekin egiten duten bazkaria izan ohi da, baina badira nabarmentzeko beste ekintza asko ere: bi herriak eta inguruak ezagutzea, antzerki saioak, kantaldiak, hitzaldiak, erakusketak, pilota partidak, etab.
Harreman horren ondorioz, Antzuolako kale bati Aiherra izena jarri zitzaion.
Herri bien arteko harremana Antzuolako Udalak hasiera-hasieratik babestu eta bultzatu zuen arren, Aiherran Beltzuntze elkarteak hartu zuen harremanaren gidaritza bere gain. 2004an, ordea, Aiherrako Udalak ere Antzuolarekin harremana izan nahi zuela eta, herri bien arteko hitzarmena sinatu zen. Sinadura urriaren 29 iluntzean gauzatu zen Aiherran, 20. urteurreneko ospakizunen barruan, hain zuzen ere.
2009an bete zen harremanaren 25. urteurrena. Ospakizun ekitaldiez gain, herri bien arteko adierazpena onartu zen.[57]
2011ko maiatzaren 6an aurkeztu zen Aiherra eta Antzuolaren arteko senidetzeari buruzko liburua: Antzuola eta Aiherra, mugak zubi. Liburuan 27 urte hauetako harremanak eman duena jasotzen da: senidetzearen hasiera, ondorengo urteetako nondik norakoak, 20. eta 25. urteurrena, protagonisten elkarrizketak eta argazki ugari... harremanaren isla diren irudi eta argazki ugari.[58]
Argazki galeria
- Errukizko Amaren parrokia.
- Antiguako ermita.
- Antzuolako udaletxea.
- Herriko plaza, eskuinean udaletxea.
- Antzuola, Kalegoi 9 (Montxonenekoa).
- Antzuola, kalegoi, kalbarioko gurutzea.
- Antzuola.
Erreferentziak
- Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- Salaberri, Patxi; Zaldua, Luis Mari. (2020). Gipuzkoako Herrien Izenak. Lekukotasunak eta Etimologia. Euskaltzaindia, 59-60 or. ISBN 978-84-120766-2-2..
- «Baserriaren historia - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-09).
- Pavo, Kristina. (2005). Antzuolako Toponimia. Onomasticon Vasconiae, 25.. Euskaltzaindia ISBN 8495438224..
- Oianguren, Miren (2017). Antzuola. Baserrien eta basoen gaur egungo egoeraren eta etorkizunerako erronken inguruan hausnarketa. Antzuolako Udala, Debagoieneko Landa Garapenerako Elkartea, Gipuzkoako Foru Aldundia eta HAZI eta Antzuolako Udala (2005). Antzuolako Tokiko Iraunkortasunaren Diagnostikoa. Antzuolako Udala.
- «Antzuolako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).
- «Baserriak» antzuola.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).
- Ramirez de Okariz Telleria, Iñigo. (1995). Antzuolako baserriak eta errotak. Antzuolako Udala ISBN 8492047410..
- DENDROKRONOLOGIA ETA BESAGASTI BASERRIA. (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).
- GOENAGA ETA CIA. ARGINDARRETXEA SORTZEN (1919-1920). (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).
- ANTZUOLAKO LANTOKIAK (IV): IRUMENDI (1966-2016) (50 URTE). (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).
- HERRIKO MENDI BAZTARRAK (10): GENTILETXE. (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).
- Antzuolako independentzia. Iturria: http://irinmodo.blogspot.com/2013/03/independentzia-eguna.html?q=bergara+independentzia
- GERRA ZIBILA GARAIKOAK: FELIX LAMARIANO LAMARIANO. (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).
- "FLECHAS NEGRAS" ANTZUOLAN (1936ko GERRA ZIBILA). (Noiz kontsultatua: 2023-07-20).
- Hilaturas de Vergara. Iturria: http://irinmodo.blogspot.com/2016/04/antzuolako-lantokiak-i-hilaturas-de.html
- Industria Antzuolan 1965ean. Iturria: Antzuolako Artxibo Historikoa: 21 sorta, "correspondencia del año 1966".
- «Web Eustat. Antzuolako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
- Agirre Sorondo, Antxon. (2000). Antzuolako larru ontzea. Antzuolako Udala ISBN 84-920474-5-3..
- Antzuolako Artxibo Historikoa. Akata eta Akordioen liburua.
- Antzuolako udal hauteskundeak 2019.
- Antzuolako udal hauteskundeak 2015.
- Antzuolako udal hauteskundeak 2011.
- Antzuolako udal hauteskundeak 2007.
- Antzuolako udal hauteskundeak 2003.
- Antzuolako udal hauteskundeak 1999.
- Antzuolako udal hauteskundeak 1995.
- Antzuolako udal hauteskundeak 1991.
- Antzuolako udal hauteskundeak 1987.
- Antzuolako udal hauteskundeak 1983.
- Antzuolako udal hauteskundeak 1979.
- «Beñardo Kortabarria: "Arduraz, gardentasunez, konpromisoz eta ilusioz jarraituko dugu lanean" - Antzuola» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
- (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2022-05-16).
- «Zumitzezko uztaia jasota, Olatz Lezeta Urzelai izendatu dute alkate - Antzuola» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2023-07-07).
- Antzuola Herri Eskola. «Aurkezpena» www.antzuola.hezkuntza.net (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
- Basasoro Ciganda, Maitane; Arguiñano Madrazo, Andoni; Karrera Xuarros, Inaki. (2019-03-26 / 2019-04-29). «Amets kolektiboak eraldaketarako giltzarri: Antzuola Herri Eskolako Hezkuntza Proiektuan sakontzen» Euskonews & Media 737 (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
- Etxaniz, Jon Mata; Egaña, Itsaso Garmendia. (2019-05-28). «Herriak berea duen eskola» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-03-05).
- «Zabalo Zabalo, Purita - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
- «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
- «Eskolan euskaraz ezin mintzatu - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-24).
- «Antzuola - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
- «Mendebalekoa - Bizkaiera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
- «Sortaldekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
- «Debaerdikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-30).
- (PDF) Antzuolako aditza. (Noiz kontsultatua: 2010 Azaroa).
- «Hitanoa - noka» Gipuzkoako hitza.
- «Herriko hezkuntzaren historia jasotzen duen liburua aurkeztu dute» Goiena 2020-03-02 (Noiz kontsultatua: 2020-03-02).
- https://goiena.eus/antzuola/1648205665028-arrola-50-urte-mendiz-mendi-liburu-aurkeztu-dute-testigantzez-betetako-ikus-entzunezkoaren-laguntzaz
- Antzuolako mairuaren alardea. .
- Telleria), Irinmodo (iñigo Ramirez De Okariz. (2014-01-24). «Antzuolako Mairuaren Alardea: ALARDEAREN BEREZITASUN NAGUSIAK BI HITZETAN» Antzuolako Mairuaren Alardea (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
- «Parekidetasunaren alde, beste pauso bat Alardean - Antzuola» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
- Artzainak ANtzuolan. Iturria: http://irinmodo.blogspot.com/search?q=san+isidro
- Alfontso Ugarte. ISBN https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/ugarte-leturia-alfonso/ar-133972/..
- Iturria: Sancho el Sabio Artxibategia.Otazu artxiboa: FSS-OZ-OTAZU, C.77,N.11, eta Certificación de la posesión de las caserías de Lascuráin.FSS-OZ-ARRATABE, C.16, N.12.
- ((PDF)).
- Muñiz, Ibai. (2011). Antzuola eta Aiherra, mugak zubi. Antzuolako eta Aiherrako udalak.
Ikus, gainera
- Gipuzkoako udalerrien zerrenda
- Antzuolako uholdeak urteetan zehar
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gipuzkoa |