Antzoriz lurmuturra
Antzoriz lurmuturra Lekeitio udalerriaren iparraldeko mugan dagoen itsaslabarra da. Santa Katalina izenez ere ezagutzen da, bertan dagoen baselizaren izenetik.
Antzoriz lurmuturra | |
---|---|
![]() | |
Mota | lurmutur |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 43°22′39″N 2°31′13″W |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Bizkaiko eskualdea | Lea-Artibai |
Udalerria | Lekeitio |
Ur-gorputza | Bizkaiko golkoa |
Inguru fisikoa
Antzoriz lurmuturraren koordenatuak 43 22,60 I eta 002 30,60 M dira.[1] Otoio mendiaren iparraldeko hegian kokatua dago; ekialderantz Lekeitioko kostaldea dago, eta hirigunea 1,5 kilometrotara; mendebalderantz, berriz, Ispasterko itsaslabarrak eta Ogellako hondartza.
Lurmuturra kareharriz osatua dago, eta bere egiturari esker hainbat kobazulo aurkitzen dira bertan.[2]
Kobazuloak
Lurmuturrean Antzorizko kobak ditugu, Santa Katalina izenez ere ezagunak (baseliza horren azpian daudelako). Haietako batean (Antzoriz I) Santa Katalinako aztarnategia dago, 1982-2000 urteetan induskatu zena eta harrezkero hainbat arlotan Europako arkeologiaren erreferentzia bihurtu dena.[3]
Baseliza
Lurmuturraren gaineko muinoaren tontorrean, Antzorizko Santa Katalina baseliza dago. Erdi Arokoa da (XV. mendea). Gaur egunean ez du erabilpen erlijiosorik, eta esparru partikular batean dago.[4]
Itsasargia
Antzorizko lurmuturrean dago Lekeitioko itsasargi nagusia. 1862an eraikitakoa, gaur egun guztiz automatizatuta dago eta bertan itsas nabigazioari buruzko museo txiki bat bisita daiteke.[1]
- Antzoriz II eta IV kobazuloak; Santa Katalina baseliza; eta Lekeitioko itsasargia.
- Antzoriz lurmuturra (Lekeitio). Santa Katalinako itsasargia eta baseliza.
Erreferentziak
- «D-1502 Faro del Cabo Santa Catalina (Lekeitio)» http://www.masmar.net/ (Noiz kontsultatua: 2018ko maiatzaren 26a).
- «Antzorizen oporretan (Lamiña D'Or)» http://actualid-ades.blogspot.com.es/ (Noiz kontsultatua: 2018ko maiatzaren 26a).
- BERGANZA GOCHI, Eduardo. ARRIBAS PASTOR, José Luis.. (2014). «La intervención arqueológica en el yacimiento de la cueva de Santa Catalina. Pp:7-24. In. BERGANZA, ARRIBAS et alii. 2014. La Cueva de Santa Catalina (Lekeitio, Bizkaia): La intervención arqueológica. Restos vegetales, animales y humanos.» Kobie Serie BAI (Bilbo) (4).
- «Antzorizko Santa Katalina baseliza» http://www.euskadi.eus/ (Noiz kontsultatua: 2018ko maiatzaren 26a).