Antzoki
Antzokia musika, dantza, antzerkia edo beste ikuskizun batzuk eskaintzen dituen eraikina da.
![](../I/Paris_Comedie-Francaise.jpg.webp)
Parisko antzoki baten barrualdea, XVIII. mendeko marrazki baten arabera.
Osagarriak
- Antzeztokia edo agertokia: Aktoreak azaltzen diren lekua, dekoratuek apaindua normalean. Antzezlana hasi baino lehen oihal batek estaltzen du klasikoki.
- Besaulki-patioa edo platea: Ikusleak jezarrita egoten diren lekua da, antzeztokiaren aurrean dagoena eta normalean plano berean edo apur bat inklinatuta.
- Palkoak: Patioaren gainean eta inguruan daude, askotan ikuskizuna ikusteko lehentasunezko lekuak izanda.
- Anfiteatroa: Palkoen gainean dago, patioa eta antzetokiaren inguruan eta gainean halaber.
- Galeria: Anfiteatroaren gainean dago, antzokiaren goi-goiko aldean, tradizionalki ikuspegi okerren daukan lekua izanda.
- Aldagela: Aktoreek janzteko, apaintzeko eta prestatzeko daukaten lekua.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Carthalia - Antzokiak Posta-txarteletan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.