Antzinako txinera
Antzinako txinera (TT: 上古漢語, TS: 上古汉语, P: Shànggǔ Hànyǔ) Zhōu dinastiaren hastapenetan eta erdialdean (K.a. 1122 - K.a. 256) ohiko hizkuntza izan zen, eta garai honetakoak dira brontzezko lanabesetan eginiko idazkunak, Konfuzioren Bost Klasikoak bildumako Shī Jīng olerki-liburua eta Shujing historia-liburua, eta bilduma bereko I Ching liburuaren atal batzuk. Karaktereetan aurkitutako elementu fonetikoek antzinako txineraren ahoskera zer nolakoa zen jakiteko pistak ematen dituzte. Japonierak, vietnamerak eta koreerak hartutako txinatar karaktereen ahoskera ere laguntza handikoa da. Antzinako txinera ez zen deklinaezina. Soinu sistema aberats bat zeukan, non aspirazioak kontsonanteak bereizten zituen, baina ziur aski tonurik gabe. Antzinako txinera berreraikitzearen lana Qing dinastiako filologoekin hasi zen.
Antzinako txinera | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Eskualdea | Antzinako Txina |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza Sino-Austronesian (en) sino-tibetar hizkuntzak txinera | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektu aditza objektua |
Alfabetoa | txinatar karakterea |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-3 | och |
Glottolog | oldc1244 |
IETF | och |
Hemengo testu batzuk txineraz daude. Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera ikurrak ikusiko dituzu txinera ikurren ordez. |
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |