Antzinako Nafarroako Artxibo Orokorra
Antzinako Nafarroako Artxibo Orokorra edota Nafarroako Errege Artxibo Orokorra, Nafarroako hiriburua den Iruñeko Bigarren Zabalgunean dagoen eraikin bat da. Nafarroako Artxibo Orokorraren egoitza izan zen.
Antzinako Nafarroako Artxibo Orokorra | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Udalerria | Iruñea |
Koordenatuak | 42°49′N 1°38′W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1896 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Florencio Ansoleaga |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-217 |
Eskualdea[upper-roman 1] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
217 | |
|
Nafarroako jauregiari atxikia dago, ondorioz maiz eta nagusiki kanpotarrek, eraikin hau Nafarroako jauregia bera dela uste dute, nahiz eta biak garai ezberdinetan eraikitako eraikin ezberdinak izan (1840 eta 1896)[1].
Kokalekua
San Ignazio etorbidean dago, Nafarroako jauregiaren eskuinean, eta San Ignazio basilikatik hurbil.

Historia
1896an eraiki zen eta 2003. urtera arte Nafarroa Artxibo Orokorraren funtzioa bete zuen, urte honetan Nafarroako errege-erreginen jauregiak ordezkatu baitzuen.
Eraikina
Teilatuan Nafarroako armarria eta antzinako sei merindadeen armarriak ikusgai daude, eta aurrealdean sei nafar idazle ospetsuen aurpegien irudiak eta haien izenak idatziak dituzten sei medailoi daude.
Eraikinaren aurrealdeko lorategian noizbehinka ur purrustadak isurtzen duen urmael bat dago, bai eta Iruñea guztiko zuhaitzik garaiena ere: 37 metroko sekuoia harrigarri bat, 1855tik bertan dirauen zuhaitza eta "Aldundiko pinua" izenaz ezaguna dena.
Ikus gainera
- Nafarroako jauregia
- Nafarroako errege-erreginen jauregia
- Iruñeko Kultura Ondasun zerrenda
Erreferentziak
Kanpo estekak
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |