Antzandobi handi
Antzandobi handia edo antzandobi handi iberiarra (Lanius meridionalis) laniidae familiako hegazti paseriformea da, Eurasian eta iparraldeko Asian bizi dena[1]. Euskal Herrian bizi diren hiru antzandobi espezietako bat da eta urte osoan bertan bizi den bakarra, beste bi espezieak migrariak baitira. Gure lurraldeko Mediterraneoko isurialdean aurkituko dugu, batez ere.
Antzandobi handi | |
---|---|
Iraute egoera | |
Kaltebera (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Aves |
Ordena | Passeriformes |
Familia | Laniidae |
Generoa | Lanius |
Espeziea | Lanius meridionalis Temminck, 1820
|
Banaketa mapa | |
Kumaldiaren tamaina | 5,5 |
Errute denbora | 16 egun |
Ondoko koloreak ditu gorputz ataletan: buztana luzea eta beltza, hegalak beltzak, eta zerrenda zuriak ditu han; burua eta bizkarra grisak; sabela eta bularra arrosak, izokin-kolorekoak; eztarria zuria; eta karatula beltza. Halaber, moko beltza du, motza eta sendoa[2].
Taxonomia
Antzandobi handiak azpiespezie bi ditu:
- L. m. meridionalis, hegoaldeko Europan eta iparraldeko Afrikan bizi dena.
- L. m. pallidirostis, erdialdeko Asian bizi dena.
Erreferentziak
- Sangster, George; Knox, Alan G.; Helbig, Andreas J. & Parkin, David T. (2002): Taxonomic recommendations for European birds. Ibis 144(1): 153–159. DOI: 10.1046/j.0019-1019.2001.00026.x PDF
- «Antzandobi handia (Lanius meridionalis)» www.turismo.navarra.es (Noiz kontsultatua: 2019-05-23).
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.