Antxon Ezeiza

Antxon Ezeiza Sansinenea (Donostia, 1935eko irailaren 14a - ib., 2011ko azaroaren 15a[1]) euskal zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilea zen.

Antxon Ezeiza
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1935eko irailaren 14a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia, 2011ko azaroaren 15a (76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria eta zinema ekoizlea
Lan nabarmenak

IMDB: nm0248349 Allocine: 229802 Allmovie: p228894
Inguma: antton-ezeiza-sansinenea-1935-2011 Edit the value on Wikidata

1970eko hamarkadaren bukaeran eta 1980ko hamarkadaren Ikuska dokumental saila ekoitzi zuen, Luis Iriondorekin batera.Babesleak, berriz Bertan Filmak, Orbegozo Fundazioa eta Euskadiko Kutxa. 35 milimetrotan grabatu zituzten.

Maialen Belokik bere doktorego tesian Antxon Ezeizaren lan zinematografikoa eta ibilbide profesionala aztertu zituen Euskal Herriko Unibertsitatean.[2][3][4][5] Ezeizaren ekarpena hari egokitu zaion testuinguru historiko, politiko, industrial eta kulturalean kokatzen du, eta, osagarri gisa, haren teoriak bere zinema-produkzioan noraino eta nola gauzatzen ziren aztertu zuen. Ildo horretan, garai hartako espainiar zinemako hiru mugarri garrantzitsu ikertu zituen: errealismo kritikoa edo dialektikoa, Espainiako Zinema Berria eta Euskal Zinema Nazionala. Horretan kokatuta, Ezeizaren bizi-esperientzia ere aztertu zuen, batez ere, politikarekin zuen harreman eta konpromiso estua; zinemagintzaren eta politikagintzaren artean ibili zen, eta, antza, Antonio hura Antxon bihurtu zen.

Bere aurkako boikota

Ke arteko egunak filma egin zuenean espainiar komunikabideen aldetik boikota jaso zuen. Izan ere, ideia abertzaleen alde agertu zen eta sekulako sorgin-ehiza hasi zuten beraren aurka, filma Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuenean. Kritikari batzuek, filmaren zinemagintza-alderdi hutsak alde batera utzi, eta sekulako egurra eman zioten euskal zuzendariaren lanari, hark zeuzkan ideia politikoengatik soilik.[6]

Filmagintza

Zuzendaria

Zuzendari laguntzailea

  • Tarde de domingo (1960)

Gidoigilea

Ekoizlea

Sariak

Erreferentziak

  1. Antton Ezeiza hil da. Berria.info
  2. (Gaztelaniaz) Beloki, Maialen. (2010). «ENTRE ANTONIO Y ANTXON ECEIZA. CINE Y POLÍTICA» www.educacion.gob.es Teseo-tesis (Noiz kontsultatua: 2021-09-13).
  3. (Gaztelaniaz) Beloki, Maialen. (2010). Entre Antonio y Antxon Eceiza. Cine y Política - cyp - Audiovisual Communication and Advertising Department - UPV/EHU. UPV/EHU (Noiz kontsultatua: 2021-09-13).
  4. Imaz, Andoni. «Zinemaren aldiak eta aldiriak» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-09-12).
  5. (Gaztelaniaz) Beloki, Maialen. «Dock Of The Bay 2021. Musika Dokumentalen Jaialdia» www.dockofthebay.es (Noiz kontsultatua: 2021-09-12).
  6. https://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/ke-arteko-egunak/ar-150086/

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.