Antxon Bandres

Antxon Bandres Zaragueta (Tolosa, Gipuzkoa, 1948ko uztailaren 5a - 2011ko irailaren 27a) tolosar mediku, politikari eta mendizalea izan zen.

Antxon Bandres
Bizitza
JaiotzaTolosa, 1948ko uztailaren 5a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaTolosa, 2011ko irailaren 27a (63 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmedikua
KidetzaAranzadi Zientzia Elkartea
Euskal Mendizale Federazioa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea
Euskadiko Ezkerra

Medikuntzan eta biologian lizentziatua, erradiologian aditua zen eta sail horretan bertan egiten zuen lana.

Euskadiko Ezkerra alderdiaren aldetik zinegotzia izan zen Tolosan. Bertan 2011ko udal hauteskundeetan EAJ alderdiko hautagai zerrendakidea ere izan zen.

Euskal Mendizale Federazioaren (EMF) lehendakaria izan zen 1976-1980 eta 2000-2004 urte bitartean. Hil zen garaian federazioko presidenteordea zen. Bestela, Antxon Bandres Azkueren iloba izan zen, EMF-aren sortzaileetakoa.

Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea ere bazen, Antropologia Fisikoaren sailean.

2011ko irailaren 27an Urkizu auzoko bere baserrian belarra mozten ari zela buruan kolpe bat hartu ondoren hil zen.[1]

Errekonozimenduak

  • Euskal Mendizale Federazioak 'Antxon Bandres saria' banatzen du haren omenez mendigoizaletasunean ekarpen nabarmenak egin dituztenean artean. Adibidez, Elorrion egindako galan 'Antxon Bandres saria' eman zioten Mikel Arrizabalaga Aizpuruari 2019an mendiari, mendizaletasunaren zabalkundeari eta euskarari urte luzez egindako ekarpena aitortzeko.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.