Antxieta Arkeologi Taldea
Antxieta Arkeologi Taldea Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen irabazi asmorik gabeko talde kulturala da[1]. 1965. urtean sortu zen[2].
Antxieta Arkeologi Taldea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | irabazteko asmorik gabeko erakundea |
Herrialdea | Euskal Herria |
Historia | |
Sorrera | 1965 |
webgune ofiziala![]() ![]() |
Historiaurreko aztarnak bilatzen dituzte haitzuloetan, zein aire librean. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimenarekin ikerketako lehen fasean aritzen dira, prospekzioa alegia: lurraldearen miaketak eta zundaketak, laginak hartu eta materialak analizatu eta azterketa orokor bat egin, aurkikuntzaren ezaugarriak neurtzeko. Behin-behineko estratigrafia ere finkatzen dute material arkeologikoekin eta laginekin.
Arkeologo profesionalen zuzendaritzapean eta elkarlanean lan egiten dute Ikerketaren lehen fasea amaitzean, material guztiak zigilatu eta inbentariatzen egiten dute. Ondoren, material guztia Gordailura eramaten dute informazio eta txosten guztiekin batera.
Elkarteari buruzko zenbait argitalpen
- Oiarzabal, Mailo. (2020ko aza. 25a). «Zestoako Amabiturrieta kobara itzuli da Antxieta arkeologia taldea» Uztarria (Azpeitia).
- ANTXIETA Arkeologi Taldea. LABARRETAKO ARTE miaketa sistematikoak eta ARKEOLOGI miaketa orokorrak Urola, Deba eta Oriako bailaratan. Mezenasgo proiektuak. .
- «Arkeologia Aste antolatu du Udalak, Antxieta arkeologia taldearekin elkarlanean. Albisteak» Danbolin (Zestoa) 2022-10-28.
Erreferentziak
- Taldea, Antxieta Arkeologi. «Antxieta Arkeologi Taldea» Antxieta Arkeologi Taldea (Noiz kontsultatua: 2023-08-14).
- Antxieta Arkeologia taldearen fitxa. .
Kanpo estekak
- Antxieta Arkeologi Taldea. Gipuzkoan ikerketa arkeologikoa garatzen duen taldea. Web-gune ofiziala.
![]() |
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |