Antton Telleria
Antton Telleria Lopetegi (Tolosa, 1993ko irailaren 17a) tolosar kazetaria, musikaria, aurkezlea eta umoregilea da.[1]
Antton Telleria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1993ko irailaren 17a (30 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, umorista eta bateria-jotzailea |
Ibilbide profesionala
EITBko hainbat saiotan egin du lan, irrati zein telebistan. Gaztea irratian Ze martxa! eta Akabo Bakea saioetan aritu zen eta gaur egun Dida irratsaioan aritzen da, bere anaia Julen Telleriarekin. Telebistan, besteak beste, ETB1eko Gure Kasa saioko aurkezle izan zen, hemen ere anaiarekin batera.[2]
Umoregile moduan hainbat bakarrizketa egin ditu Barre librea saioan[3] eta bere lehen ikuskizuna aurkeztu zuen 2021eko martxoan, Nekatutak izenekoa.[4]
2022tik aurrera, Mihiluze saio eraberrituta aurkezten du Ilaski Serranorekin batera.[5]
Musika
Irrati eta telebistetako lanetaz gain musikarekiko zaletasun handia du Telleriak. Perkusio ikasketak egin ondoren, bateriajolea da Adi! musika taldean.[6] Horretaz gain, txarangetan ere jotzen du.[7]
Erreferentziak
- «Galdutako magia? - Tolosaldea» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2021-03-13).
- «"ARGIAren irakurle askok ere Gran Hermano ikusiko dute"» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
- «Antton Telleria: "Famak ez nau mugatzen egin nahi dudana egiteko"» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-07-09 (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
- «Antton Telleria: “Irakasleena ETA eta Ertzaintza baino kolektibo delikatuagoa da akaso”» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-03-17 (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
- «Antton Telleriak aurkeztuko du "Mihiluze" lehiaketa Ilaski Serranorekin batera» EITB 2022-08-20 (Noiz kontsultatua: 2022-09-15).
- «Antton Telleriak 'Adi' musika taldea aurkeztu digu» EITB Euskal Irrati Telebista 2020-08-06 (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
- «Antton Telleria: "Nire lehenengo monologoa idazten ari naiz" - Donostia Kultura Irratia» irratia.donostiakultura.eus (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).