Antton Etxeberria
Antton Etxeberria Urretabizkaia (Donostia, 1959ko maiatzaren 2a[1] - ib., 2018ko urriaren 19a) gipuzkoar aktore eta titiriteroa izan zen.[2]
Antton Etxeberria | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1959ko maiatzaren 2a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | 2018ko urriaren 19a (59 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, txotxongilolaria eta antzerki ekoizlea |
Biografia
1980ko hamarkada hasieran, Sebastopoleko Titiriteroak konpainia sortu zuen, Donostiako Zorroagako fakultateko beste hainbat ikaslerekin batera.[3] Artista polifazetikoa izan zen, eta askotariko lanetan jardun zuen bere ibilbidean, hala nola antzerki ekoizle, gidoilari eta antzerkigile. Aktore gisa, Jose Maria Tuduriren Karlistadaren kronika 1872-1876 (1988) eta Santa Cruz, el cura guerrillero (1990) nahiz Julio Medemen Behiak (1991) filmetan parte hartu zuen, baita Goenkale eta Piratak telesailetan ere.[4] Kale antzerkirako hainbat eta hainbat lan ekoitzi zituen, baita haietan aktore gisa aritu ere.[5][6] Euskaldunon Egunkaria-k sustatutako Euskal Tonbolan ere aritu izan zen.[7]
Gizarte mugimenduetan oso pertsona ezaguna zen.
Lanak
Antzerki-dokumentazioen Zentroan lan hauek erregistratu ziren Sebastopoleko Titiriteroak taldearen izenean:[8]
- ¡Ay, Nicaragua! (1984)
- Lo que yo te diga (1985)
- Dantza's show (1986)
- Pastoral titiritera (1987)
- Mari Galanta (1989)
- Desechos humanos (1993)
Ekoizle eta aktore moduan:[9][10][11]
- ‘Olentzero joan zaigu’, ‘Payasos titiriteros’, ‘El rompecabezas de Mamutxo’, ‘El camino de los zíngaros’, ‘La ruta de la seda’, ‘Boliwood y danzas de la India’, ‘La Iliada’, ‘La Odisea’, ‘Las mil y una noches’ y ‘El Quijote’
Filmetan aktore gisa:
- Karlistadaren kronika 1872-1876 (1988)
- Santa Cruz, el cura guerrillero (1990)
- Behiak (1991)
ETBko telesailetan aktore gisa:
- Goenkale
- Piratak
Erreferentziak
- Eskela Diario Vascon]. Egunkarietan 58 urterekin zendu zela agertu bada ere, eskelak 59 urterekin zendu zela dio.
- (Gaztelaniaz) «Fallece el productor y actor donostiarra Antton Etxeberria a los 58 años» Deia 2018/10/19.
- «GRUPO DE TEATRO INDEPENDIENTE LOS TITIRITEROS DE SEBASTOPOL» www.euskadi.eus 2011-10-21 (Noiz kontsultatua: 2018-10-20).
- Berria. (2003-02-13). «Hiru aurpegi berri. Isidoro Fernandez, Nagore Perez eta Antton Etxeberria dira 'Goenkale'-ko aktore berriak» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2020-02-11).
- (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1985-06-11). «Reportaje | Polémica y experimentación en el Festival le Teatro Independiente de San Sebastián» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-10-20).
- «Untzi Museoak 2010eko Ekimen Ozeanikoetan parte hartu du | Museoak eta ondarea | Museoak eta ondarea | Gipuzkoa Kultura» www.gipuzkoakultura.net (Noiz kontsultatua: 2018-10-20).
- «Antton Etxeberria titiritero eta artista polifazetikoa hil da» Berria 2018-10-20 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- «Estrenos de Sebastopoleko Titiriteroak | CDT, Teatro Español» teatro.es (Noiz kontsultatua: 2018-10-20).
- (Gaztelaniaz) «Fallece el actor y productor Antton Etxeberria, fundador de Sebastopoleko Titiriteroak» naiz: 2018-10-19 (Noiz kontsultatua: 2018-10-20).
- (Gaztelaniaz) «Fallece el actor y productor donostiarra Antton Etxeberria» El Diario Vasco 2018-10-20 (Noiz kontsultatua: 2018-10-20).
- (Gaztelaniaz) «Fallece el productor y actor donostiarra Antton Etxeberria a los 58 años. Noticias de Gipuzkoa» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2018-10-20).