Antton Aranburu Bengoetxea
Antton Aranburu Bengoetxea (Usurbil, Gipuzkoa, 1950eko urtarrilaren 22a) euskal kazetaria da. Irakaskuntza eta kazetaritza izan zituen bere ogibide. 1970ean Elgoibarko ikastolan hasi zen irakasle, eta 1977an, Deia egunkarian Martin Ugaldek osatutako euskal erredakzio-taldean kazetari. 1982an, Euskadi Irratia sortzeaz batera, bertako zuzendariorde izendatu eta albiste-emankizunei ekin zien. Hainbat tertulia eta elkarrizketatan parte hartu zuen irratiko "Lagunartean" eta "Bidelagun" saioetan, besteak beste. Bertsolari-bertsozale eta kantari izana zen 70eko hamarkadan.[1]
Antton Aranburu Bengoetxea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Usurbil, 1950eko urtarrilaren 22a (74 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Deia Euskadi Irratia |
Kidetza | Euskaltzaindia |
- Artikulu hau kazetariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Antton Aranburu».
Euskaltzain urgazlea, Bertsolaritza (1978-1985) eta Herri Literatura (1985-) saileko kidea da.[2]
Erreferentziak
- Garate, Katixa; Irazustabarrena Uranga, Nagore. (2002-10-27). «1970-1979: euskal kultura ilusiotik zatiketara» Argia (Argia) (Noiz kontsultatua: 2020-12-21).
- euskaltzaindia.eus
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.