Antso II.a Antso
Antso II.a Antso[1] (?-864) Baskoniako dukea[2] (836-864) izan zen[3].
Antso II.a Antso | |||
---|---|---|---|
848 - 855 ← Aznar Antso - Arnaut Gaskoiniakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | ? | ||
Heriotza | 864 ( urte) | ||
Familia | |||
Aita | Antso I.a Lope Gaskoiniakoa | ||
Ama | Ailona Azearitz | ||
Seme-alabak | |||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aristokrata |
Biografia
Antso I.a Lope Gaskoiniakoaren balizko semea[4], Aznar Antso bere anaia hiltzean hautatu zuten ordezko, Pepin erregeak eragozpenak izan arren.
838an Pepin hil zenean, nahastea nagusia izan zen hegoaldeko Galian. Akitaniar konde gehienek Pepin II.a hautatu zuten errege, baina 839ko maiatzean Wormsen Luis Errukitsua enperadoreak, Judith bere emaztea hala eskatuta, bere erresuma zatitu eta Akitania, Gaskoinia, Septimania eta Hispaniako marka Karlos bere seme gaztearen eskuetan utzi zituen. Luis armada inperiala Limousinera bidali eta Poitiersen instalatu zuen bere semea. Pipinoren jarraitzaileek menderatu ondoren, Luisek konde berriak izendatu zituen barruti berrietan. Xemen hautatu zuen Bordelerako Antso bakarrik utzita.
845ean, Xemen alderdiaz aldatu eta Pepinek dux Wasconum izendatu zuen, hau da Antsok zuzendutako baskoiak kontrolatzeko sortutako marka gobernatzen zuena. 848an, Bordelek bikingoak baztertu eta gero ez zuen jaberik. Antso hiriaren jabetza hartu bazuen ezezaguna baina litekeena da. Ferdinand Lotek Karlos Burusoilak Antso Limoges edo Orléansen duke izendatu zuela uste bazuen ere[5], 850. urterako hiria errenditu zuela ziurra da[6].
Laturce mendiko guduan Antsa bere arrebaren senarra eta bere koinata Emenon Périgordeko kondearekin batera, Antso Musa ibn Musak harrapatua izan zen. Karlosek bere bahisaria negoziatu eta, trukean, 852ko irailean Antsok Pipino II.a laga zuen.[7]
864an Antso hil eta Emenonen semea zen Arnaldo bere loba ordezko bilakatu zen. Litekeena da Gartzia Antso dukea bere semea izatea.
Erreferentziak
- frantsesez: Sanche-Sanchez, okzitanieraz: Sans Sancion, gaztelaniaz: Sancho Sanción edo Sánchez
- Vasconia Citerioren kondea titulua izanik.
- Foundation for Medieval Genealogy: Gascony.
- Collins, Roger. "The Basques". Londres: Blackwell Publishing, 1990
- Higounet, 39. orr.
- Lewis, p 98.
- Higounet, 39. orr. Kronologia, haal ere, iluna da eta litekeena da 856an izatea.