Antso Gartzeitz Gaztelakoa
Antso Gartzeitz[1] (c. 965 - 1017ko otsailaren 5a) Gaztelako hirugarren konde burujabea izan zen.
Antso Gartzeitz Gaztelakoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 965 | ||
Heriotza | 1017ko otsailaren 5a (51/52 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Gartzia Fernanditz | ||
Ama | Ava of Ribagorza | ||
Ezkontidea(k) | Urraca Gómez (en) | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Leinua | Lara leinua | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | agintaria eta gudaria |
Biografia
Gartzia Errandoitz bere aitaren aurka matxinatu zen Almanzorren laguntzari esker. Hori zela eta, konderria bost urtez banatuta izan zen. Behin aita hilda, Almanzorren aurka egin zuen Gartzia III.a Santxitzekin eta Gartzia Gomezekin batera. Elkarrekin Cervera (1000) eta Calatañazorko guduan (balizkoa, 1002) izan ziren. Kordobako barneko gatazketan, Sulaiman al-Mustainen alde egin zuen. Egoera aprobetxatuz hainbat gotorleku lortu zituen Duero aldean (Osma, San Esteban de Gormaz, Clunia, Berlanga de Duero, Sepúlveda, Peñafiel).
Ezkontza eta seme-alabak
Urrakarekin ezkondu zen, agian bere lehengusinaren eta Gómez Díaz Saldañakoaren alaba. Sei seme-alaba izan zituzten:
- Munia Gaztelakoa, Antso III.a Gartzeitz Iruñeko erregearekin ezkondu zena.
- Fernando
- Tigridia, moja.
- Antsa, Berenger Erramun I.a Bartzelonakoarekin ezkondu zena
- Gartzia
- Urraka, Antso VI.a Gilen Gaskoniakoarekin ezkondu zena
Erreferentziak
- Euskaltzaindiaren izendegian Gartziaren patronimikoa berariaz bildu ez bada ere, izen batzuen azalpenean Gartzeitz aldaera ageri da. Dena den, ez da aldaera hau Erdi Aroko dokumentazioan aurkitu dena Garzeitz baizik.
Kanpo estekak
Aurrekoa Gartzia I.a Gaztelakoa |
Gaztelako kondea 995-1017 |
Ondorengoa Gartzia II.a Gaztelakoa |
Artikulu hau Gaztela eta Leongo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.