Antso Azkarraren etorbidea (Iruñea)
Antso Azkarraren etorbidea Nafarroako Iruñea hiriburuko Iturrama eta Donibane auzoetan dagoen etorbide bat da.
Antso Azkarraren etorbidea | |
---|---|
Kokapena | |
Udalerria | Iruñea |
Probintzia | Nafarroa |
Herrialdea | Euskal Herria |
Izena
Izena Antso Azkarra (1154-1234) nafar erregearen omenez darama.
Kokapena
Foruen plazan hasten da, Iruñeko Erruki Etxearen parean, bertan Yanguas Miranda kalea, Gaztelugibela, Abejeras kalea, Zaragozako etorbidea, Julian Gaiarre kalea eta Galizia etorbideak bat egiten du, ondoren Iturrama auzoaren iparraldea alderik-alde igaro, [[[Pio XII.aren etorbidea (Iruñea)|Pio XII.aren etorbidea]] zeharkatu ondoren Donibane eta Mendebaldea auzoen artean doa, Europa plazako biribilgunean amaituz, bertan Baiona etorbidea, Arcadio Maria Larraona kalea eta Barañaingo etorbidearekin bate egiten du.
Ibilbidean zehar kale ugari batzen zaizkio: Erletokieta kalea, San Juan Bosco kalea, Ezkirotz kalea, Eneko Aritza kalea, Fuente del Hierro kalea, Pio XII.aren etorbidea, Aita Tomás Esteban kalea eta Vadoluengoko Monasterioaren kalea.
Ondarea
- Foruen plaza
- Iruñeko Erruki Etxea
- Santa Bizenta Maria eliza
- Basoko dorrea
- San Juan de la Cadena ikastetxe publikoa
- Europa plaza
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Iruñea |